OSA red

Kezkatzeko modukoa da Osasunbideko langileen kutsadura-tasa

Osasunbidea 2020/04/10

Ospitaleetako profesionalek ekipo egokirik gabe jarraitzen dute, hilabetea birusen eraginpean eman ondoren.

Antza denez, babes-materiala iritsi da, baina mezu kontrajarriak ere iristen zaizkigu, profesionalak babesteko arauei eta gomendioei dagokienez. 10.500 langileetatik ia % 5 positiboak dira, baina Osasunbideko arduradunek defendatzen dute neurriak egokiak direla.

Egia bada material gehiago dagoela, hobeki kudeatu behar da. Osasun-krisiarekin batera, gabezia batzuk ere izan dira, eta gabezia horiek are gehiago larriagotu dute krisia. Gabiezia horietako bat langileak babesteko material eskasia izan da. Egoera zuzentzen ari den arren, kudeaketan arazoak ditugu oraindik, banaketari eta erabilerari dagokienez.

Jarraitzen dugu materialaren banaketa mugatua izaten, erabili eta botatzeko mantalak birziklatzen, Lehen Mailako Arretan laneko arroparik gabe, eta hainbat txandatan birziklatu eta berrerabili behar diren maskarak erabiltzen. Gomendioak ez dira langileak babesten ari, eta badirudi hori normaltzat jotzen dela.

Antzeman dugu arduradun batzuek antolaketarako ezintasunak dituztela eta, horren ondorioz, zenbaitetan, ez dira erabiltzen norbera babesteko ekipamendu batzuk: buzoak, esate baterako; edo bata inpermeableak, ZIUn eta beste zerbitzu batzuetan, zeinetan positibo eman duten profesionalen kopurua plantillaren % 10era ailegatu den. Egoera zentzugabe honetara iritsi gara zirkuitu bereziak ez ezartzeagatik eta asistentzia ez antolatzeagatik. Langileek, berriz, informazio zuzena jasotzen ez eta, gutxieneko babesaren diskurtsoa baliozkotzat hartzea beste erremediorik ez dute.

Antolatzeko ezintasun horrek berak babeserako ekipamendurik gabe utzi ditu hainbat kolektibo, hala nola erradiodiagnostikoko teknikariak, mantentze-lanetako langileak eta zeladoreak; langile horiek ez dute babes-materialik beren unitateetan eta, gainera, zeregina bete behar duten instalazioan eskatu egin behar izaten dute. Krisi honetan erabaki garrantzitsu asko berandu eta/edo garaiz kanpo hartu dira, eta ez dira ondorioak modu errealistan baloratu.

Beldur gara egoera horiek zuzentzea lortzen ez badugu, profesionalen arteko kutsadurak gora eginen jarraituko ote duen, eutsi beharrean; apirilaren 8an 391 profesionalek eman dute positibo. Langileen %5 kutsatzera hurbiltzen ari gara, eta hori onartezina da. Kontuan izan behar dugu krisia egonkortzeko fasean gaudela, kutsatutakoen kopuruak altua izaten jarraitzen duela, eta ez dakigula zenbat iraungo duen; horiez gain, kontuan hartu behar dugu zer ondorio izango dituen plantillaren osasunean eta egoera psikologikoan.

Esaten digute material nahikoa dagoela, buzoak (diotenez, ez dira erabiltzen eranzteko zailak direlako), maskarak, pantailak, test azkarrak … baina errealitatea da diagnostikoen faltan segitzen duela plantillak, langileen %10i soilik egin baitzaie testa. Proba positiboak guztira egindakoen % 30 da, ehuneko handia oso, eta horrek adierazten du proba herritar guztiei egin beharko litzaiekeela.

LAB sindikatuak eskatzen du, alde batetik, behar diren neurriak har daitezela langileak babestuta egoteko; bestetik, diskurtso ofiziala alboratu eta profesional guztiei material egokia ematea, birziklatu beharrik gabe, txanda batean baino gehiagotan berrerabili beharrik gabe edo dagoenarekin moldatu beharrik izan gabe; eta, azkenik, behar diren testak egin daitezela eramaile asintomatikoak monitorizatu eta detektatzeko, immunitateari buruzko odol-determinazioa egitea eta baita langileak monitorizatzea ere.

Gaixotasunaren larritasuna ez dago kutsatuen kopuruan, baizik eta gaixo larrien kopuru handian. Horiek tratatzeko, gaixotzen ez den plantilla bat behar dugu, eta gaixotasunaren hedapenean bigarren mailako bektorea ez dena.

Preocupante tasa de contagio entre la plantilla del SNS Osasunbidea

Osasunbidea 2020/04/10

Profesionales de los hospitales siguen sin equipos adecuados tras un mes de exposición a carga viral.

Parece que es cierto que ha llegado material de protección, pero también nos llegan mensajes contradictorios en cuanto a las normas y recomendaciones a la hora de proteger a los y las profesionales. Casi el 5% de los 10.500 trabajadores y trabajadoras ya son covid positivos pero las medidas, defienden los responsables de Osasunbidea, son las adecuadas.

Si hay más recursos, hay que gestionarlos mejor. Esta crisis sanitaria ha venido acompañada de una serie de carencias que la han agravado aún más. Una de ellas ha sido la carencia de material de protección para la plantilla. Pese a que se ha ido corrigiendo, nos encontramos todavía con problemas en su gestión, en lo referente a distribución y su uso.

Seguimos con una distribución limitada, reciclando batas desechables, sin ropa de trabajo en AP y en muchas ocasiones con mascarillas que deben ser recicladas y reutilizadas en varios turnos. Las recomendaciones no están protegiendo a las trabajadoras y parece que se da por hecho que esto es lo normal.

Hemos detectado que la incapacidad organizativa de ciertas jefaturas condiciona el no utilizar algún tipo de EPI, como los buzos, batas impermeables. En la UCI o en otros servicios críticos el número de positivos en profesionales llega al 10% de la plantilla total. El no implantar circuitos diferenciados y reorganizar la asistencia lleva a esa absurda situación. A la plantilla no le queda otro remedio que aceptar como válido el discurso de una protección de mínimos por la continua desinformación que le están brindando.

Esa desorganización lleva también a dejar desprovistos de EPI a varios colectivos como Técnicos/as de Radiodiagnóstico, personal de Mantenimiento y celadores/as, que no disponen de materiales de protección en sus unidades y tienen que solicitarlos en la planta a la que van a realizar su labor. Muchas de las decisiones importantes en esta crisis, se han tomado tarde y/o a destiempo, no valorando las consecuencias de forma realista.

Nuestro temor es que si no conseguimos corregir esas situaciones el contagio entre profesionales, en vez de contenerse, siga aumentando, a día 8 de abril estábamos en 391 profesionales con covid positivo. Nos acercamos peligrosamente a que un 5% de la plantilla se vaya a infectar, lo cual es inaceptable. Tenemos que tener en cuenta que nos encontramos en una fase de estabilización de la crisis, pero que el número de contagiados sigue siendo alto y que no se sabe el tiempo que va a durar; y también tenemos que tener en cuenta la repercusión en el estado de salud y sicológico de la plantilla.

Se nos está vendiendo que hay material de sobra, buzos (que no se utilizan porque son complicados de quitar, dicen), mascarillas, pantallas, test rápidos… pero la realidad es que la plantilla sigue infra diagnosticada al haberse realizado test sólo al 10% de las trabajadoras. El número total de pruebas positivas es del 30% de las realizadas, un tanto por ciento elevadisimo que indica la necesidad de realizar pruebas de forma generalizada.

Desde el sindicato LAB exigimos que se tomen las medidas precisas para que el personal esté protegido, que se acabe con el discurso oficial sesgado y se dote a todos los y las profesionales de material adecuado, sin necesidad de reciclar, reutilizar durante varios turnos o apañarse con lo que haya, y que se realicen los test necesarios para monitorizar y detectar portadores asintomáticos, la determinación sanguínea de inmunidad y también la monitorización de la plantilla.

La gravedad de esta enfermedad viene dada, no por la cantidad de contagiados, sino por el gran número de pacientes graves. Para el tratamiento de estos necesitamos una plantilla que no enferme y que no sea vector secundario en la propagación de la enfermedad.

 

 

BOTON Osasunbidea