Ikasgeletara itzulera segurua, adostua eta kalitatezkoaIrakaskuntza 2020/05/14 Nafarroako hezkuntza publikoan zein itunpekoan ordezkaritza dugun sindikatu guztiok (LAB, Steilas, AFAPNA, ANPE, CCOO, ELA, UGT eta SEPNA-FSIE) ez dugu baldintza objektiborik ikusten 2019/20 ikasturtean aurrez aurreko hezkuntza-jarduerara itzultzeko ikasle eta langileen segurtasun sanitarioa bermatuz. Gure iritziz, irizpide pedagogikoei erreparatu beharrean, ekonomiari eta produktibitateari lotuagoak dauden beste irizpide mota batzuei erreparatzen ari zaie ikasgeletara itzultzea proposatzerakoan. Une honetan, lehentasunezkoa da ahalegin guztiak bideratzea 2020/21 ikasturteko hasiera diseinatzeko, osasun-krisiak ikasleentzat eragin ahal izan dituen ondorio negatibo guztiak ahalik eta ondoen gainditu ahal izateko. Horregatik guztiagatik, honako hau galdegiten dugu: 1. Ikastetxeetara itzultzea datorren ikasturtearen hasierara atzeratuko da, eta irizpide 2. Langileen eta ikasleen segurtasuna bermatzeko, kontingentzia-planak prebentziodelegatuekin adostu behar dira bai Hezkuntza Departamentuko Osasun eta Segurtasun Batzordean, bai itundutako ikastetxe bakoitzeko Osasun eta Segurtasun Batzordean. Ziurtatu behar da plan horiek behar besteko aurrerapenaz jakinarazten zaizkiela langile guztiei, eta adostutako neurriak irakaskuntza-jarduerari berriro ekin aurretik martxan jarriko direla. 3. Beharrezkoak diren prebentzio neurriak hezkuntza-eragileekin adosteaz gain, koronabirus test masiboak egin behar zaizkio hezkuntza-komunitate osoari ikasgeletan hasi aurretik. 4. Ratioak nabarmen murriztu behar dira, aldi berean hezkuntza eta giza baliabideak handituz, kalitatezko hezkuntza-zerbitzu segurua bermatzeko. Era berean, ikastetxeetako espazio fisiko, jolastoki, espazio komun eta komunetako antolamendua birpentsatu behar da. 5. BEUS (EvAU) eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko probak osasun-berme osoz eginen dira, bai langileentzat bai ikasleentzat, eta bigarrenen kasuan irailera arte atzeratuko dira. Puntu hau ahalik eta lasterren argitu behar da, eragindako pertsonen kopurua handia baita. 6. IKT baliabide, konektagarritasun-baliabide eta tele-ikaskuntza eta bideo-konferentzia egiteko tresna gehiago ikasle eta irakasleen eskura jartzea. Halaber, irakasleak tele-irakaskuntzan trebatu behar dira.
|
Por una vuelta a las aulas segura, acordada y de calidadIrakaskuntza 2020/05/14 Todos los sindicatos con representación en la enseñanza navarra (LAB, Steilas, AFAPNA, ANPE, CCOO, ELA, UGT y SEPNA-FSIE), tanto pública como concertada, no vemos condiciones objetivas para garantizar el regreso a la actividad educativa presencial en el curso 2019/20 con total seguridad sanitaria para alumnado y trabajadores/as. Opinamos que, en lugar de atender a criterios pedagógicos, se está atendiendo a otro tipo de criterios más ligados a la economía y a la productividad a la hora de plantear el retorno a las aulas. En este momento es prioritario encaminar todos los esfuerzos a diseñar el retorno a la 1. El retorno a los centros educativos se posponga al inicio del próximo curso, y se haga atendiendo únicamente a criterios pedagógicos y sanitarios. Esta decisión se debe tomar exclusivamente en Navarra poniendo en el centro las necesidades del alumnado y de forma consensuada con los agentes educativos. La decisión debe ser responsable y coherente atendiendo a criterios técnicos. No puede quedar a expensas de lo que decida cada equipo directivo con las posibles consecuencias legales que ello conlleva, sin menoscabo de la autonomía de cada centro para la gestión del proyecto educativo 2. Se deben de acordar planes de contingencia en el Comité de Salud y Seguridad del 3. Además de consensuar las medidas preventivas necesarias con los agentes educativos, se deben realizar test masivos de coronavirus a toda la comunidad educativa antes de incorporarse a las aulas. 4. Se realice una reducción significativa de ratios acompañada con un aumento de 5. Las pruebas de EvAU y de la Escuela Oficial de Idiomas se realicen con total garantía sanitaria tanto para trabajadores/as como para alumnado y en el caso de las segundas se aplace su realización a septiembre. Este punto se debe aclarar cuanto antes dado el número de personas afectadas. 6. Se destinen más recursos TIC, de conectividad y herramientas para tele-aprendizaje y video-conferencia al alumnado y docentes. Asimismo se debe formar en la teleenseñanza al profesorado.
|