twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

LABek bi proposamen egin ditu, pedagogiaren eta prebentzioaren ikuspegitik, datorren ikasturtean ikasgeletara itzultzeko

Irakaskuntza 2020/06/30

COVID-19 pandemiaren ondorioz sortu den egoerari erantzuteko bi plan eratu ditugu, ikuspegi pedagogikotik zein prebentzio ikuspegitik, eskolara itzultzeko proposamen gisa. Iruñean aurkeztu ditugu, agerraldi baten bitartez.

COVID-19 gaixotasunak eragindako alarma-egoerak haur eskoletatik unibertsitaterainoko aurrez aurreko eskola-jarduna bertan behera uztera eraman zuen Euskal Herri osoan. Hego Euskal Herrian, EAEko eta Nafarroako gobernuek hezkuntzako eragileekiko jarrera ezberdinak erakutsi arren, askotan langileok alboratu dituzte hartu beharreko neurriak aplikatzeko orduan. LABetik egoera berezi honetan proposamenak egin dizkiegu etengabe. Orain, 2020/21 ikasturteari begira aurkezten ditugun bi dokumentu hauetan, egindakoak zein proposamen berriak helarazi nahi dizkiogu hezkuntza-komunitateari zein Hezkuntza arduradunei, baina ez soilik segurtasunari dagokionez, baizik eta ikuspegi pedagogikotik ere. Pandemiak eragindako krisiak Hezkuntza sistema agortuta dagoela agerian utzi du eta aukera dugu birpentsatu eta Euskal Eskola Publiko Komunitariorantz urrats sendoak emateko.

Lehenik eta behin gure aitortza etxetik lanean egon diren hezkuntzako langile guztiei zein ikastetxeetan funtsezko lanetan etengabe egondakoei. Baliabide gutxirekin, ardura handiarekin, eta maiz egin beharko luketen lana baino askoz gehiago eginez, erakutsi dute zein funtsezkoa den hezkuntza eta langileon inplikazioa. Hau esanda, inoiz baino garrantzitsuagoa da Hezkuntza langileek egindakoa zein lanbidea bera ere; hori dela eta, norberaren burua zein kideak zaintzeko beharra azpimarratu nahi dugu. Eta horretarako, besteak beste, oso garrantzitsua da kontziliazioa bermatzeko neurriak hartzea eta lan baldintzak duintzea.

2020/21 ikasturteari begira, gure buruari egiten diogun lehen galdera da, zein eskolatara bueltatu nahi dugu? Ez dugu atzera egin nahi, ez dugu zaharkituta, agortuta dagoen hezkuntza sistemara itzuli nahi. Aurrera egin behar dugu, bakoitza dagoen tokitik abiatuta, ortzimuga berri baterantz: Euskal Eskola Publiko Komunitariorantz.

Lehenengo dokumentuan, ikuspegi pedagokikoaren arloko txostenean, ez gara hausnarketa sakonetan sartu, proposamen zehatzak eta egingarriak planteatu ditugu, zenbait eskolatan dagoeneko egiten ari direnak:

- Ebaluazio hezitzailerantz urrats zehatzak egitea proposatzen dugu; ebaluazio jarraian oinarrituko dena, ikasleen egoera emozionala lantzen duena. Orain, bizitakoak nola eragin dien ezagutu behar dugu. Horretarako beharrezkoa da ikasleen harrera prestatzea, haiek entzutea, eta, beharrezkoa denean, curriculuma moldatzea. Kalifikazioa baino garrantzitsuagoa da ebaluazioa, norberarena autoebaluazioa ere kontuan hartuta.

- Bide horretan, metodologia eraldatzeko urratsak eman behar dira. Konpetentzietan oinarritutako metodologia hezitzaileak indartu behar dira. Ratioak jaisteko aprobetxatu behar da (ez soilik osasun-ikuspegitik) eta hezkuntza kooperatiboa bultzatzeko ere; bakoitzak bere erritmora. Ikasketa-prozesuak integrala izan behar du. Osoa. Horretarako ezinbestekoa da giza eta ikas baliabideak handitzea eta formazio eredua birpentsatzea garapen profesionala sustatuz.

- Hori guztia ikasleen aniztasuna balioan jarrita, ikasle bakoitza jaiotzatik, aukera berdintasunean oinarritutako bere ikas prozesuaren subjektua izan behar da, eta, aldi berean, inklusio-prozesuak bultzatuz behar ditu hezkuntzak, inor bazterrean utzi barik. Eta gainera Hezkidetza bermatuz, ez delako arlo bat, hezteko modua baizik, zeharlerrokoa. Betaurreko moreak, antiarrazistak eta gorputz zein sexu-aniztasunak erakusten dituenak dira gureak.

- Eta nola ez, euskaraz! Euskal Kultur transmisioan zegoen arrakala areagotu baita pandemian; orain, eskolara bueltan euskara eta euskal kulturaren transmisioa indartu behar dira: hezkuntza komunitateak hausnartu, tresna berriak eskaini, Euskal Curriculuma eta herri curriculumak garatu behar ditu.

- Amaitzeko, pandemian zehar zaintza erdigunean jarri behar dela aldarrikatu dugun moduan, ikasturte berrian ere kalitatezko zaintza eskaini behar dugu, Haur Hezkuntzatik zein jangeletatik hasita. Umeen eta langileen ongizatea bermatu behar dugu. Horretarako elikadurak paper handia du. Jantokiak gune hezitzaileak dira. Bertan ikasten da bertako jangaiak baloratzen, sasoian sasoiekoaren garrantzia; eta hortik abiatuta, ingurunea ezagutu eta kontsumo jasangarria bultzatu daiteke. Gelditzeko eta ingurunea disfrutatzeko unea heldu da, baita eskoletakoa guneak zaintzen ikastekoa ere. Guztion ardura da garbiketa, garbitzaileekin elkarlanean. Eta horren garrantziaz jabetu gara.

descargas de archivos.orig PDF Proposamen Pedagogikoa

 

Prebentzio ikuspegitik eskolara itzulera

Ikasleekin aurrez aurreko lanera itzultzeko kontingentzia-plana prestatu behar da lantoki bakoitzaren ezaugarrietara zein COVID-19aren garapenaren arabera egon daitezkeen hiru eszenatoki desberdinetara egokituta: gaixotasuna kontrolaturik dagoen egoera, gaixotasunaren suspertzea edo itxialdi-egoerara itzultzea.

Lehenik eta behin, esan behar dugu gaixotasunaren kontrolerako ezinbestekoa jotzen dugula langile guztioi testak egitea; hala ere, lehentasunez proba hauek aurrez aurreko lanean etengabean egon diren kolektiboei egitea eskatzen dugu (garbitzaile eta zuzendaritza taldeei, besteak beste). Horretaz gainera, kutsatzeko arriskua dagoen bitartean ere kolektibo batzuek telelanean jarduten jarraitu behar dutela aurreikusten dugu (kalteberak direnak eta kontziliazio arazoak dituztenak, bereziki).

Lanpostuen, prozesuen eta ikastetxe bakoitzeko languneen balorazioa egingo da. Etapa, arlo eta ikasgai desberdinetako irakasleak, 0-3ko haur hezitzaileak, hezkuntza laguntzako espezialistak, zuzendaritza-taldekoak, administrariak, teknikariak, garbitzaileak, sukaldariak, autobus begiraleak, gidariak, jantokiko begiraleak, mantenuko langileak, atezainak, erizainak ditugu... Horien guztien balorazioa egin beharko da, arrisku fisiko eta psikosozialak kontutan hartuz. Azpikontratutako zerbitzuek zein bestelako enpresek ere kontingentzia-plan horretan jasotako neurriak bete beharko dituzte.

COVID-19 krisiaren garaiko prebentzioko koordinatzailea izendatuko da aparteko jarduerak koordinatzeko. Ikastetxe bakoitzean izendatutako koordinatzailearekin langile guztientzako erreferentzia izango da eta hartzen diren ekintzen erregistroa eramatea gomendatzen da.

Horretaz gainera, gune ezberdinen banaketaren azterketa egingo da, eta higiene zein antolaketa neurriak hartuko dira, taldeko zein banakako neurriak, ikastetxearen jarduera segurtasunez bermatzeko:

a) Higiene neurriak: besteak beste, langileen garbiketa eta higienerako materialaren eskuragarritasuna indartuko da; arnasguneak egingo dira; airearen berrikuntza areagotuko da lan eremu guztietan; kontaktua ekiditeko fitxatzeko modua aldatuko da; balizatzeko materiala eta arreta postuetarako babes manparak jarriko dira (bulegoak, atezaintza).

b) Antolaketa-neurriak: bereziki pertsonak gune berdinetan aldi berean ez kointziditzeko neurriak, aforo maximoak ez gainditzekoak, baita sarrera-irteerak txandetan egitekoak edo familien eta kanpokoen bisitak hitzorduekin egiteko neurriak ere.

Horiei beste prebentzio-neurri batzuk gehituko zaizkie, baita NBE ak erabiltzeko formazioa bermatu behar da ere.

Arreta berezia jarri beharko da ikasleekiko harreman zuzenagoa duten profesional batzuen egoeran, hezkuntza laguntzako espezialistak, fisioterapeutak edo haur hezitzaileak, kasu. Era berean, behar bereziak dituzten ikasleen egoera anitzei (laguntza edo asistentzia beharra dutenak, lesioak saihesteko arreta edo zunda gastrikoaren bidezko elikadura edo arnasketarako laguntza daukatenak, e.a.) egokituriko plan berezituak eratu behar dira. Kasu hauetan, zein adin txikienekoen kasuetan, oso zaila da ikasleekin urruntze-neurriak gordetzea.

Kontu handiz zaindu behar dira ere jangelak eta elikagaien tratamendurako guneak zein horietan lan egiten duten profesionalak. Arrisku-mailaren eta lan-arriskuen ebaluazioaren emaitzaren arabera norbera babesteko ekipamendu bereziekin hornitu eta erabilerari buruzko prestakuntza eman behar zaie langile hauei.

Eta guzti-guztiak garbiketako langileekin koordinazioan eta elkarlanean egon behar dira. Garbitzaileek, gainera, egoerari lotutako formazio espezifikoa jaso behar dute. Garbitzaileekin koordinazioa eta elkarlana zuzena eta iraunkorra izango da. Ezinbesteko zerbitzua denez, inoiz baino gehiago areagotu behar da, era profesionalean egin eta behar diren bitartekoak eta giza baliabide nahikoa eman behar zaizkio zerbitzuari. Gaur egungo langile kopurua gehitu behar da, erabat handitu direlako eginkizunak eta garbiketa-maiztasunak.

Neurri horiek guztiak, eta gehiago dokumentu batean bildu ditugu.

descargas de archivos.orig PDF Prebentzio proposamena

LAB elabora dos propuestas desde el punto de vista pedagógico y preventivo para la vuelta a las aulas el próximo curso

Irakaskuntza 2020/06/30

Hemos elaborado dos planes para responder a la situación creada por la pandemia de la COVID-19, uno desde el punto de vista pedagógico y otro desde el área de prevención. Hemos presentado estas propuestas en Iruñea, en una comparecencia ante los medios. 

En Hego Euskal Herria, si bien los gobiernos de Gasteiz e Iruñea han mantenido actitudes diferentes con respecto a los agentes educativos, en muchas ocasiones han marginado a trabajadores y trabajadoras a la hora de decidir las medidas a aplicar. En esta situación especial, desde LAB les hemos hecho llegar nuestras propuestas una y otra vez. Ahora, en estos dos documentos que presentamos de cara al curso 2020/21, queremos trasladar, tanto a la comunidad educativa como a responsables de los departamentos de Educación, propuestas ya realizadas así como otras nuevas, pero no sólo en lo que se refiere a la seguridad, sino también desde un punto de vista pedagógico. La crisis provocada por la pandemia ha puesto de manifiesto que el sistema educativo actual está agotado. Tenemos la oportunidad de repensarlo y dar pasos firmes hacia la Escuela Pública Comunitaria Vasca.

Queremos empezar con nuestro reconocimiento a todas las trabajadoras y los trabajadores de la educación que han estado trabajando desde casa. Con pocos recursos, mucha responsabilidad, y en muchas ocasiones dando más de lo que se les exigía, han demostrado tanto su implicación como la importancia de la educación. Pero si ha sido primordial su trabajo, también queremos poner en valor la profesión en sí misma y subrayar la necesidad de cada docente de cuidarse y de cuidar al grupo. Y para ello, entre otras medidas, es fundamental garantizar la conciliación y unas condiciones laborales dignas.

La primera pregunta que nos hacemos de cara al curso 2020/21 es ¿a qué escuela deseamos volver? No queremos dar un paso atrás, ni volver a un sistema educativo obsoleto, agotado. Tenemos que avanzar, cada quien desde su propio punto de partida, hacia un nuevo horizonte: la Escuela Pública Vasca Comunitaria.

En el primer documento, un informe realizado desde un punto de vista pedagógico, no hemos entrado en reflexiones profundas, sino que planteamos propuestas concretas y factibles, algunas de las cuales ya se están realizando en algunas escuelas:

- Proponemos dar pasos concretos hacia la evaluación formativa, basada en una evaluación continua y que tenga en cuenta el estado emocional del alumnado. Ahora tenemos que conocer cómo les ha afectado lo vivido. Para ello es necesario preparar su acogida, escucharles y, cuando sea necesario, adecuar el currículo. La evaluación, incluyendo la autoevaluación, es más importante que la calificación.

- En ese camino hay que dar pasos para transformar la metodología. Hay que reforzar las metodologías educativas basadas en competencias. Se puede aprovechar para rebajar las ratios (no sólo desde el punto de vista sanitario) e impulsar la educación cooperativa, cada persona a su ritmo. El aprendizaje debe ser integral. Para ello es imprescindible reforzar los recursos humanos y de aprendizaje y repensar el modelo formativo, apoyando el desarrollo profesional.

- Todo ello poniendo en valor la diversidad del alumnado, cada uno, cada una, desde su nacimiento, debe ser el sujeto de un proceso de aprendizaje basado en la igualdad de oportunidades que, al mismo tiempo, impulsa procesos de inclusión sin dejar a nadie al margen. Y todo ello garantizando la coeducación, como una forma de educar, una materia transversal que toca todo el proceso educativo. Nuestra forma de mirar es a través de las gafas moradas, antirracistas y que muestran las diversidades corporales y sexuales.

- Y todo eso en euskera. Durante la pandemia se ha acentuado la brecha existente en la transmisión de la cultura vasca. Ahora, de vuelta a la escuela, hay que reforzar la transmisión del euskera y la cultura vasca: reflexionar sobre las comunidades educativas, ofrecer nuevas herramientas, desarrollar el Currículo Vasco y los currículos locales.

- Para terminar, tal y como hemos reivindicado a lo largo de la pandemia, hay que poner los cuidados en el centro. En el nuevo curso también tenemos que ofrecer cuidados de calidad, desde la educación infantil y espacios como los comedores. Debemos garantizar el bienestar de niñas y niños y de las trabajadoras y trabajadores. Para ello la alimentación juega un papel fundamental. Los comedores son espacios educativos; en ellos se aprende la importancia de los alimentos autóctonos y de temporada, y a partir de ahí, se puede conocer el entorno y fomentar el consumo sostenible. Ha llegado el momento de frenar y disfrutar del entorno, así como de aprender a cuidar los espacios propios de la escuela. La limpieza es responsabilidad de todas y todos, en colaboración con el personal de limpieza. Nos hemos dado cuenta de su importancia.

descargas de archivos.orig PDF Propuesta Pedagógica

 

Retorno a las clases desde la prevención

Se debe elaborar un plan de contingencia de retorno al trabajo presencial con el alumnado, adaptado tanto a las características de cada centro de trabajo como a tres escenarios diferentes que se pueden dar en función del desarrollo del COVID-19: situación de "nueva" normalidad, reactivación de la enfermedad o retorno a la situación de encierro.

Primero, debemos aclarar que consideramos la realización de test a toda la ciudadanía imprescindible para el control de la enfermedad, si bien solicitamos prioritariamente estas pruebas a los colectivos que han estado permanentemente en el trabajo presencial (personal de limpieza y equipos directivos, entre otros). Además, se prevé que algunos colectivos continúen en teletrabajo mientras exista riesgo de contagio (especialmente los vulnerables).

Se realizará la valoración de los puestos de trabajo, los procesos y de los espacios de trabajo de cada centro. Tenemos profesorado de diferentes etapas, áreas y materias, personal de educación infantil de 0-3, especialistas de apoyo educativo, dirección, personal administrativo, técnico, de limpieza y cocina, monitores y monitoras de autobús, conductores y conductoras, auxiliares de comedor, personal de mantenimiento, de portería, incluso sanitario en algunos centros… Se deberá realizar una valoración de todos estos puestos teniendo en cuenta los riesgos físicos y psicosociales. Tanto los servicios subcontratados como otras empresas deberán cumplir asimismo las medidas contempladas en dicho plan de contingencia.

Se nombrará a un/a coordinador/a de prevención en época de crisis COVID-19 para coordinar actuaciones extraordinarias. Esta persona será referencial en cada centro y se recomienda llevar un registro de las acciones que se toman.

Además, se realizará un análisis de la distribución de los espacios y se adoptarán medidas higiénicas y organizativas grupales e individuales para garantizar la seguridad de la actividad del centro:

a) Medidas higiénicas: entre otras, reforzar la disponibilidad de material de limpieza e higiene para el personal; descansos tras un número determinado de horas; intensificación de la renovación del aire en todas las zonas de trabajo; cambio en la forma de fichar para evitar el contacto; material de balizamiento y mamparas de protección para los puestos de atención (oficinas, conserjería).

b) Medidas organizativas: especialmente las destinadas a evitar la coincidencia de personas en las mismas zonas y la superación de los aforos máximos, asimismo las entradas y salidas se realizarán a turnos, y se darán citas para las visitas de familias y personas ajenas al centro.

A éstas se añadirán otras medidas preventivas, y se garantizará la formación en el uso de las EPIs.

Habrá que prestar especial atención a la situación del personal más directamente relacionado con el alumnado, como es el caso de especialistas de apoyo educativo, fisioterapeutas o de educación infantil. Asimismo, se deberán elaborar planes específicos adaptados a las múltiples situaciones del alumnado con necesidades especiales (personas con necesidad de asistencia, atención para evitar lesiones, alimentación con sonda gástrica o ayuda respiratoria, etc.). Tanto en estos casos como en el de las niñas y niños de menor edad es muy difícil mantener medidas de alejamiento.

También hay que cuidar especialmente los comedores y las zonas de tratamiento de alimentos así como las personas que trabajan en ellas. En función del nivel de riesgo y el resultado de la evaluación de riesgos laborales, se debe dotar de equipos especiales de protección individual a este personal y formarle en su uso. Y todo ello en coordinación y colaboración con el personal de limpieza, quien, además, debe recibir formación específica. La coordinación y colaboración con el personal de limpieza será directa y permanente. Al ser un servicio imprescindible, más que nunca es necesario su refuerzo, al tiempo que se le debe dotar de los medios y recursos humanos suficientes. Hoy en día hay que aumentar el número de personal de limpieza, ya que se han incrementado las funciones que deben realizar así como la frecuencia con que se deben hacer.

Todas estas medidas y más las hemos recogido en un documento.

descargas de archivos.orig PDF Propuesta Preventiva