Berriz ere, haur eskolak trukerako txanponaIrakaskuntza 2020/12/22LAB sindikatuak Iruñeko Udaleko aurrekontuak aprobatzeko Navarra Sumak eta PSNk lortutako akordioaren harira honako hau adierazi nahi du: Akordio honekin haur eskoletan etorkizunean euskararen arloan inongo aurrerapenik ez egotea lortuko da, eta euskaraz ikasteko eskubideak bermatu gabe jarraituko du. Modu honetan, bide batez, euskararekin egin duten murrizketa betikotzea eta hurrengo urteetan egingo den eskaintza eskasa mantentzea ziurtatuko dute. Agerikoa da PSNk aurkeztu zituen emendakinen artean bat haur eskolen doakotasuna dela eta nonbait Navarra Sumak onartu egin duela. Honen aurrean LABek uste du Navarra Suma eta PSN egiten ari direna itxurakeria hutsa dela. Izan ere, Iruñeko Udalak haur eskolen doakotasuna bermatzeko Nafarroako Gobernuko dirua beharrezkoa du. Eta zaila egiten zaigu irudikatzea Nafarroako Gobernuak horrelako dirutza ematea Iruñeko Udalari eta Nafarroako haur eskolak kudeatzen dituzten hainbat eta hainbat udaleri ez ematea. Beraz, haur eskolen doakotasunaren iragarpena Navarra Sumaren harropuzkeria dela uste dugu. LABen ustez 0-3 zikloaren doakotasuna ez legoke behar aurrekontu batzuen negoziazio baten menpe, horrek dakarren interes politiko guztiekin, baizik eta Nafarroako Gobernuak, modu integralean, Nafarroa osoko 0-3 zikloa doakoa izateko dagokion inbertsio guztia eginez, hau da, haur eskolak kudeatzen dituzten administrazio guztiei behar den dirua emanez. Guk bilatzen dugun bidea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa bezala, 0-3 zikloa legez doakoa izatea da eta ez bi alderdi politikoen akordio baten ondorioa; gainera, uste dugu honek errealitateaz baino propaganda politikoaz gehiago duela. LABen iritziz PSNk aurrekontuak salbatu dizkio Navarra Sumari. Nafarroako eskuina nolabait hauspotuko du horrela eta orain hori disimulatu nahian dabil eskolen afera erabiliz. Guk ez dugu onartuko inondik inora eskolak erabiltzea beraien interes politikoen mesedetan. |
De nuevo, las escuelas infantiles como moneda de cambioIrakaskuntza 2020/12/22El sindicato LAB quiere manifestar lo siguiente en relación al acuerdo alcanzado entre Navarra Suma y PSN para la aprobación de los presupuestos del Ayuntamiento de Pamplona:
El camino que desde LAB buscamos, es que el ciclo 0-3 sea legalmente gratuito, como lo es el segundo ciclo de Educación Infantil, y no fruto de un acuerdo entre dos partidos políticos; además, creemos que esto tiene más de propaganda política que de realidad.
|