twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK 2020.3.24 coronavirus txiki

Erabiltzaileentzako eta langileentzako babes eta prebentzio eraginkorra eskatzen dugu

Soziokomunitario 2020/03/24

Osasun-krisi ezezagun bati aurre egin behar diogu. Hirugarren adineko zerbitzu eta egoitzetan, desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zerbitzuetan, esku-hartze sozialean eta etxeko langileen kasuan koronabirusari aurre egiteko modurik onena prebentzioa da, eta erregimen orokorrari atxikita ez dauden etxeko langileen kasuan gutxieneko lan-baldintzak arautzea ere.

Etxetik lan egin dezaketen funtsezkoak ez diren zerbitzuetako langile guztiek hortik egin beharko lukete, hori da gure aldarrikapena enpresetan. Kontrakoa egitea da langileak beharrezkoak ez diren arriskuen eraginpean jartzea.

Funtsezko gizarte-zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta enplegatzaileek, ezin badute itxi, prebentzio- eta jarduera-protokoloak ezarri behar dituzte koronavirusaren aurrean. Bere legezko betebeharra da langileak babestea, haiei informazioa eta prestakuntza emanez eta norbera babesteko ekipamenduak (NBE) eskainiz, beharrezkoa bada.

Jarduera eten ezin duten gizarte-zerbitzuetako langileok funtsezko pertsonaltzat jo gaitu Gobernuak, eta, horregatik, sintomak agertzen direnean (eztula, sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna) prebentzio-neurriak hartu behar ditugu (maskara kirurgikoa, inoiz ez arnasgailua dutenak), baita higienerik handiena ere, inor ez kutsatzeko. Eskubidea dugu sintomak izan ezkero PCR testak egiteko, koronavirusaren froga. Horretarako 948 290 290 telefonora deituko dugu, argi adieraziz non egiten dugun lan (zerbitzu soziosanitario esentzialak) eta hor esango digute zer egin. Proba ukatzen badizute, jar zaitez gurekin harremanetan eta esango dizugu zer egin

Sintomak dituzten erabiltzaileei dagokienez, Osasunbidearen irizpidea da PCR testak aldez aurreko gaixotasunak dituztenei edo arrisku-taldeak direnei bakarrik egitea; gainerako kasuak kutxatutzat hartuko dira. Funtsezkoa iruditzen zaigu sintomatologia duten erabiltzaile guztiei PCR testak egitea, baita etxeko langileek lan egiten duten lekuan bizi direnei ere. Egoitza-eremuan, koronabirusaren erremediorik onena prebentzioa eta kasu positiboak zehaztea da. Horrela, besteak beste, saihestu egingo genuke NBE alferrik erabiltzea eta diagnostikatutako erabiltzaileei edo emaitzen zain daudenei soilik erabiltzea.

Egoitza-zentro eta etxe askotan ez dago norbera babesteko ekipamendurik. Gure eskakizuna enpresari eta enplegatzaileari zuzendu behar zaie. Zentro eta etxe guztietan izan behar ditugu sintomak agertzen diren kasuei erantzuteko beharrezkoak diren norbera babesteko ekipamenduak. Noiz eta nola erabili jakin behar dugu. Enpresak edo enplegatzaileak norbera babesteko ekipamendurik ez balu edo nahikoak ez balira, gure aldarrikapena da enpresak berak eskatzea hornidura modu subsidiarioan Administrazioari.

Ikusten baduzu enpresak ez duela prebentzio-neurririk hartzen, ez duzula babes eraginkorrik koronabirusaren aurrean, LAB sindikatutik postontzi bat prestatu dugu COVID-19ko krisiaren ondorioz sortzen ari diren zalantzei eta beharrei ahal den neurrian aurre egiteko.

Exigimos protección y prevención eficaz para personas usuarias y trabajadoras

Soziokomunitario 2020/03/24

Nos enfrentamos a una crisis sanitaria desconocida para todos/as nosotros/as. La mejor manera de hacerle frente en servicios y residencias de tercera edad, de atención a personas con discapacidad, de intervención social, así como a las trabajadoras del hogar no acogidas al régimen general, es la prevención y también la regulación de unas condiciones laborales mínimas en el caso de las trabajadoras del hogar.

Todas las personas trabajadoras de servicios no esenciales que puedan trabajar desde casa deberían hacerlo desde ahí, esa es nuestra reivindicación en las empresas. Hacer lo contrario es exponer a las trabajadoras a riesgos innecesarios.

Las empresas y los/as empleadores/as que presten servicios sociales esenciales, que no pueden cerrar, deben establecer protocolos de prevención y actuación frente al coronavirus. Es su obligación legal proteger a las trabajadoras, informando y formando a las mismas y proporcionándoles Equipos de Protección Individuales (EPIs) si fuese necesario.

Las personas trabajadoras de los servicios sociales que no pueden cesar la actividad hemos sido consideradas personal esencial por el Gobierno, por ello, ante la aparición de síntomas (tos, fiebre, dificultad para respirar) debemos tomar medidas de prevención (mascarilla quirúrgica, nunca las que tienen respirador) e higiene máxima para evitar contagiar a nadie. Tenemos derecho a que, si tuviéramos síntomas, nos realicen los Test PCR, la prueba del coronavirus. Para ello llamaremos al 948 290 290, indicando claramente donde trabajamos (sector sociosanitario esencial) y ahí nos dirán que hacer. Si te negaran la prueba, ponte en contacto con nosotros/as y te diremos que hacer.

En cuanto a las personas usuarias con sintomas, el criterio de Osasunbidea es hacer los Test PCR solo a las que tengan dolencias previas o sean grupo de riesgo, los demás casos serán tratados contagiados/as. Nos parece fundamental que se realicen los Test PCR a toda persona usuaria con sintomatología también a quienes residen donde desempeñan su trabajo las trabajadoras del hogar. El mejor remedio al coronavirus en el ámbito residencial es la prevención y la determinación de los casos positivos. Con ello evitaríamos entre otras, usar en vano EPIs y su uso seria exclusivo a personas usuarias diagnosticadas o a la espera de resultados.

Estamos observando desabastecimiento de EPIs adecuados en muchos centros residenciales y hogares. Nuestra exigencia debe ir dirigida a la empresa y a empleadore/as. En todos los centros y hogares debemos disponer de EPIs necesarios para atender casos de aparición de síntomas. Debemos saber cuando y como usarlos. Si la empresa o empleador/ra no tuviera EPIs o no fueran suficientes, nuestra reivindicación es que sea la propia empresa la que solicite suministro de manera subsidiaria a la Administración.

Si observas que la empresa no toma medidas preventivas, que no tienes protección eficaz frente al coronavirus, desde el Sindicato LAB hemos habilitado un buzón para hacer frente en la medida de lo posible a las dudas y necesidades que se están produciendo por la crisis del COVID-19.