twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK emak 2020.4.1

Genero-indarkeriako egoeran dauden emakumeei harrera egiteko baliabideetan, gainokupazioa konpontzeko leku egoki bat eta langile gehiago jartzea proposatzen dugu 

Soziokomunitario 2020/04/01

Idazki hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari eta zerbitzuak kudeatzen dituen enpresari bidali zaie.

Gaur egun dagoen gainokupazioa ikusita, Nafarroako Gobernua eta enpresa kudeatzailea hainbat aukera baloratzen ari dira, besteak beste, gaitu gabe dagoen etxabe bat eta hornitu gabe dagoen pisu bat irekitzea. Gaur egun dauden baliabideek plaza kopuru mugatua dute, eta gainokupatuta daude. LABetik eskatzen dugu emakume horien eta haien seme-alaben duintasuna eta eskubideak berma daitezela, eta hotel edo egoitza bat gaitu dezatela sor daitezkeen larrialdiei irtenbide duin bat emateko.

Koronabirusaren osasun-krisiak ispiluaren aurrean jarri gaitu berriro, are nabarmenago oraingoan, eta agerian utzi du harrera-baliabide horien egoera hauskor eta prekarioa. Alarma-egoera honetan, Gobernuak edozein hotel edo egoitza duin gaitzeko ahalmena du, isolamendu-egoera gogorraz gainera, tratu txar matxistako egoera latza jasan behar duten emakume horiek hartzeko.

Genero-indarkeria jasaten duten emakumeek leku seguru bat merezi dute, beren seme-alabekin batera babestuta sentitzeko espazio egoki bat, diziplina anitzeko hezkuntza-taldeek baldintza duinetan artatu ahal izateko.

Krisi honek zerbaitetarako balio izan badu, pribatizazioak eragindako funtsezko gizarte-zerbitzuen prekarietatea azaleratzeko izan da. Nafarroako Gobernuak bermatutako prestazioa izan arren, zerbitzu horiek urteak daramatzate egoera tamalgarria pairatzen.

Gizarte-zerbitzuek nolakoak izan behar ez luketen erakusteko adibide argia dira: langile-falta, duela hamarkada bat izoztutako soldatak, balio-aniztasun funtzionala gero eta handiagoa, enpresa kudeatzailearen eta INAIren axolagabekeria eta konponbiderik eza, instalazio desegokiak, gehiegizko okupazioa eta pilaketa, kalitatezko esku-hartzeetarako denborarik ez, egonaldietarako ezarritako epeak gainditzea, etab.

Ohikoa den lan-gainkarga oraindik handiagoa da osasun-krisi honen eskakizun berrien ondorioz: txandak eta funtzioak berregokitzea, hainbat egunez norbera babesteko ekipamendurik gabe lan egitea berrogeialdian dauden emakumeen ondoan, esku hartzeko denborarik ez, emakumeen eta langileen osasunerako segurtasunik ez, emakumeen lekualdaketak, isolamendu-aldian gelak eta/edo pisuak partekatzea, ongi jakin arren intimitate pixka bat izateko daukaten leku bakarra dela.

Horrek guztiak, zalantzarik gabe, zerbitzuaren kalitateari, erabiltzaileei, haien seme-alabei eta langileei eragiten die.

Horregatik guztiagatik, eskatzen dugu hotel edo egoitza bat gaitu dezatela gutxieneko kalitate-baldintzetan artatzeko, baita hezkuntzako eta garbiketako langile gehiago kontrata dezatela ere txanda guztietan, dauden beharrei aurre egiteko.

Proponemos que se habilite un lugar adecuado y más personal para solucionar la sobreocupación en los recursos de acogida a mujeres en situación de violencia de genero 

Soziokomunitario 2020/04/01

Este escrito ha sido remitido al Instituto Navarro para la Igualdad, a la Consejería de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior y a la empresa gestora de los servicios.

Ante la sobreocupación actual existente, el Gobierno de Navarra y la empresa gestora están valorando varias opciones, entre las cuales está la de una bajera habilitada y un piso sin equipar. Los recursos se encuentran sobreocupados y tienen una capacidad limitada de plazas. Desde LAB solicitamos que se garantice la dignidad y los derechos de estas mujeres y de sus hijas e hijos y que se habilite un hotel o residencia para dar una solución digna a las posibles urgencias que se sigan dando.

La crisis sanitaria del coronavirus nos ha puesto de nuevo frente al espejo, con más fuerza si cabe, visibilizando la frágil y precaria situación de estos recursos de acogida. En estos momentos de estado de alarma, el Gobierno tiene la potestad de habilitar cualquier hotel o residencia digna para acoger a estas mujeres que, a la dura situación de aislamiento, tienen que sumar su terrible situación de maltrato machista.

Las mujeres que sufren violencia de género se merecen un lugar seguro y con los espacios adecuados donde poder sentirse protegidas y arropadas, junto a sus hijas e hijos, donde puedan ser atendidas por los equipos educativos multidisciplinares en condiciones dignas.

Si esta crisis está valiendo para algo es para aflorar la precariedad de unos servicios sociales esenciales machacados a golpe de privatización. Pese a ser una prestación garantizada por el Gobierno de Navarra llevan años padeciendo una lamentable situación.

Son un claro ejemplo de cómo no deberían ser los servicios sociales: escasez de personal, salarios congelados hace una década, polivalencia funcional cada vez mayor, falta de escucha y soluciones por parte de la empresa gestora y del INAI, instalaciones inadecuadas, sobre ocupación y hacinamiento, falta de tiempo para intervenciones de calidad, sobrepaso habitual de los plazos establecidos, etc.

La habitual sobrecarga laboral se ha visto ahora más que nunca desbordada por las nuevas exigencias de esta crisis sanitaria: readaptación de turnos y funciones, trabajar sin EPIs durante varios días cuando había usuarias en aislamiento por cuarentena, falta de tiempo para intervenir, inseguridad para la salud tanto de las mujeres como de las trabajadoras, traslados de mujeres, hacer que compartan habitaciones y/o pisos en un momento de aislamiento, aún siendo el único sitio donde pueden tener algo de intimidad...

Todo esto tiene su incuestionable afección a la calidad del servicio, a las usuarias, a sus hijos e hijas, así como a las trabajadoras.

Solicitamos por todo ello que se habilite un hotel o residencia para atender en condiciones mínimas de calidad, así como la contratación de más personal educativo y de limpieza en todos los turnos para hacer frente a las necesidades existentes.