twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

SZK emakumeak

NABIak LABen proposamenak aplikatu ditu indarkeria matxista jasaten duten emakumeei ematen zaien zerbitzua hobetzeko

Soziokomunitario 2020/04/09

Idazki hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari eta zerbitzuak kudeatzen dituen enpresari bidali zaie.

Zehazki, bi proposamen hauek onartu ditu: prestatu gabe zegoen etxabe bat ez erabiltzea emakumeei harrera egiteko, eta plantilla handitzea.

Hilaren 1ean, genero-indarkeriako egoeran dauden emakumeentzako harrera-baliabideen muga-egoera salatu genuen, batez ere baliabideen gainokupazioaren eta langileen lan-gainkargaren ondorioz. Emakume horiek hartzeko leku egoki eta duin bat prestatzea proposatzen genuen, eta zerbitzua pertsona gehiagorekin hornitzea, erabiltzaileei behar bezalako arreta emateko.

Eskatzen genuen bezala, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak baztertu egin du gaitu gabe zegoen etxabe edo pisu bat erabiltzeko asmoa, eta emakume horientzako toki duin baten aldeko hautua egin du. Gure eskaeren ildotik ere, sei hezitzaile gehiago kontratatu ditu zentro berrirako, eta garbiketako langileen ordutegia handitu egin da.

LABetik begi onez ikusten ditugu Administrazioak emandako pauso horiek, nahiz eta oraindik bide luzea dagoen egiteko. Indarkeria matxista jasaten duten emakumeek harrera baliabide horietan espazio seguruak eta kalitatezko arreta aurkitu behar dituzte. Baina, horretarako, beharrezkoa da baliabide horien egiturazko prekarietatearekin amaitzea eta 2017/2018 ikasturtean egindako ebaluazioaren ondoriozko ibilbide-orrian aurrera egitea. Osasun-krisi hau bukatzen denean, oso adi egongo gara hori guztia gauzatu dadin.

El INAI aplica las propuestas de LAB para mejorar el servicio a las mujeres que sufren violencia machista

Soziokomunitario 2020/04/09

Este escrito ha sido remitido al Instituto Navarro para la Igualdad, a la Consejería de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior y a la empresa gestora de los servicios.

Ha aceptado concretamente las de desechar la bajera sin habilitar para acoger a las usuarias y ampliar la plantilla que presta el servicio.

El pasado día 1 denunciábamos la situación límite de los recursos de acogida para mujeres en situación de violencia de género, debido sobre todo a la sobreocupación de usuarias y a la sobrecarga laboral de las trabajadoras. Proponíamos que se habilitara un lugar adecuado y digno para acoger a estas mujeres, y que se dotara al servicio con mas personas para atender a las usuarias en condiciones.

Tal y como reclamábamos, el Instituto Navarro para la Igualdad (INAI) ha desechado la idea de la bajera o piso sin habilitar y ha optado por un espacio digno para estas mujeres. También en la linea de nuestras demandas, ha contratado a seis educadoras más para el nuevo centro y se han aumentado las horas del personal de limpieza.

Desde LAB valoramos positivamente estos pasos dados por la Administración, aunque queda mucho camino por recorrer. Las mujeres que sufren violencia machista deben encontrar en estos recursos de acogida espacios seguros y atención de calidad. Para ello es necesario terminar con la precariedad estructural de los mismos y avanzar en la hoja de ruta resultante de la evaluación realizada en el curso 2017/2018. Cuando pase esta crisis sanitaria estaremos muy vigilantes para que se lleve a cabo.