OSA proba

Normaltasunera itzultzearekin batera, kudeaketa hobetu behar da

Osasunbidea 2020/04/19

Ezin da normaltasunera itzultzeko bidean aurrera egin langile batzuek birusaren esposiziopean segitzen duten bitartean, dela autobabeserako bitartekorik ez dutelako, dela haien osasun egoera zehazteko bitartekorik ez dagoelako. Era berean, onartezina da ekipamendu edo metodo analitiko akastunak erabiltzea. Akats horiek berehala konpondu behar dira, eta erantzukizunak argitu.
Pandemiaren une honetan, LAB Osasunbidetik irmoki esijitzen dugu osasun arduradunek egoeraren kudeaketa hobetzeko neurriak har ditzatela. Zabarkeria handiz jokatzen ari dela antzeman eta salatu dugu, eta zuzenketa neurriak eskatzen ditugu.

E pabilioian, Geriatriako jarduerara itzultzea

Apirilaren 15ean, arratsaldean, jakinarazi ziguten Nafarroako Ospitaleguneko E pabilioiko 1. solairua, Covid-19ko pazienteak tratatzeko egokitu zena, bere ohiko jarduerara itzultzen zela eta Geriatriako eta Barne Medikuntzako pazienteak hartuko zituela berriz.

Neurri horrek ikaratu egin gintuen, ulertezina zelako. Izan ere, pabiloi horretako langileak Covid-19ko paziente positiboei zuzeneko arreta ematen egon dira, eta onartezina da orain Geriatriako eta Barne Medikuntzako pazienteak artatzea Covid-19aren testean positiboak ote diren jakin gabe.

Erabaki horrekin, arduragabekeriaz jokatu dute, zabarkeriaz ez bada, eta pazienteak arriskuan jarri dituzte, kutsatzeko arriskua baitago. Egiaztatu dugu apirilaren 14an, asteartean, alta eman zitzaiela COVID-19ko azken paziente positiboei, eta apirilaren 15ean berean, asteazkenean, Geriatriako eta Barne Medikuntzako lehenengo pazienteak sartu zirela, pabiloi horretan lan egiten duten langileei proba edo test bakar bat ere egin gabe.

Egoera horretan, esijitzen dugu lehentasun erabatekoa izatea PCR probak egitea Covid 19ko paziente positiboak artatzeko egokitutako unitateetan lanean aritu diren langile guztiei, beren ohiko jarduerara itzuli baino lehen. Izan ere, arrisku handia dago langile horiek, beren ohiko jarduerara itzultzean, pazienteak kutsatzeko bektore izateko. Eta eskatzen dugu, orobat, txosten bat egin dezatela jakiteko nola egin zen solairuaren jarduera-aldaketa eta nork erabaki zuen zerbitzua baldintza horietan irekitzea.

Bost egun maskara akastunak erretiratzeko

Apirilaren 12an, langileek jakinarazi zioten Erizaintzako Zainketen Zuzendaritzari bilgarri berdeko FFP 2 maskarak akastunak zirela. Bost egun behar izan dituzte maskara horiek erretiratzeko. Eta bost egun horietan langileak esposiziopean egon dira, erabat.

Gertaera horren kudeaketari buruzko ikerketa bat eskatzen dugu, jakiteko zergatik kostatu zaien hainbeste denbora material akastuna erretiratzea, eta azaltzeko nola gerta daitekeen langileek beraiek abisatu behar izatea norbera babesteko ekipamenduen materiala desegokia dela, hori kontrolatzeaz arduratu beharko liraketenak ez baitira horretarako gauza izan.

Osasunbideko langileek PCR eta immunoglobulina probak behar dituzte

Covid 19a detektatzeko test azkarrak ez direla eraginkorrak egiaztatu ondoren, LABek eskatzen du langile guztiei PCR eta immunoglobulina probak egitea. Horretarako, kronograma bat ezarri behar da, probak egitean lehenetsiko diren zerbitzuak eta profesionalak ezartzeko. Izan ere, behar-beharrezkoa da gure langileen osasun egoera ezagutzea, haiek babesteko, eta, ondorioz, herritarrak babesteko.

La vuelta a la normalidad debe ir acompañada de una gestión más competente

Osasunbidea 2020/04/19

No se puede avanzar en la vuelta a la normalidad con una plantilla expuesta por falta de medios de autoprotección o por falta de medios para determinar su estado de salud. Tampoco se pueden emplear equipos o métodos analíticos defectuosos, se deben corregir inmediatamente esos fallos y depurar responsabilidades.
A estas alturas de la pandemia LAB Osasunbidea sigue exigiendo medidas de mejora en la gestión de la misma por parte de los responsables de Salud. Hemos detectado y denunciado negligencias importantes y exigimos medidas correctoras.

Vuelta de actividad de Geriatría al pabellón E

El día 15 de abril por la tarde se nos informó de que el pabellón E 1º del CHN, que había sido habilitado para tratar pacientes positivos de Covid-19, volvía a su actividad habitual y volvería a acoger pacientes de Geriatría y Medicina Interna.

Esta medida nos alarmó por incomprensible. La plantilla de dicho pabellón ha sido personal de asistencia directa a pacientes positivos de Covid-19. Es inaceptable que ahora, sin que se les haya hecho ningún test para determinar la posibilidad de ser positivos en Covid-19, vaya a atender a pacientes de Geriatría y de Medicina Interna.

Se ha actuado de forma irresponsable, si no negligente, poniendo en riesgo a los pacientes ante la posibilidad de contagio. Hemos podido confirmar que el martes 14 de abril se dieron de alta a los últimos pacientes positivos en Covid-19 y el miércoles 15 de abril se recibieron los primeros pacientes de Geriatría y Medicina Interna, sin haber realizado ni una sola prueba o test al personal que trabaja en dicho pabellón.

Exigimos que se dé prioridad absoluta a la realización de pruebas PCR para testar a todo el personal que haya estado trabajando en Unidades reconvertidas para tratar a pacientes positivos en Covid-19, antes de que vuelvan a su actividad ordinaria, dado el riesgo evidente de que ese personal sea vector de contagio para los pacientes en la actividad ordinaria. Exigimos también un informe indicando, cómo se realizó la reversión del servicio y por parte de quién se tomó la decisión de abrir el servicio en esas condiciones.

Cinco días para retirar mascarillas defectuosas

El 12 de abril la Dirección de Cuidados de Enfermería fue avisada por parte de la plantilla de que las mascarillas FFP 2 de envoltorio verde eran defectuosas. Han tardado cinco días en retirar esas mascarillas. Cinco días en los que el personal ha estado totalmente expuesto.

Exigimos una investigación sobre la gestión de este hecho para saber por qué se tarda tanto en retirar material defectuoso, y cómo es posible que sea la plantilla la que tenga que avisar ante la ineficacia de los responsables de controlar la idoneidad de los materiales de los EPIs.

La plantilla de Osasunbidea necesita determinaciones de PCR e inmunoglobulinas

Tras comprobarse la ineficacia de los llamados test rápidos para la detección del Covid-19, desde LAB exigimos que se realice determinaciones de PCR e inmunoglobulinas a toda la plantilla. Para ello, se debe establecer un cronograma donde se establezcan los servicios y profesionales a los que ir priorizando en la realización de las pruebas. Es necesario conocer el estado de salud de nuestra plantilla para protegerla y para proteger a la ciudadanía.

 

 

BOTON Osasunbidea