Hay 700 invitados y ningún miembro en línea

Bi epai garrantzitsu iruzurrezko kontratazioei buruz

Administrazioa 2024/05/06

Berriki, bi epai garrantzitsu argitaratu dira, kontratua lege-iruzurrean izan dezaketen langileei eragiten dietenak. Horregatik, LABeko talde juridikoak egoera berriari buruzko informazioa eman nahi die epai horien eraginpean dauden pertsona guztiei. 

Epai bat Espainiako Auzitegi Gorenak eman du, eta bestea Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. LAB sindikatuak deuseztasun-intzidentea jarri du Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka; izan ere, gure ustez, auzitegi horrek ez ditu betetzen Europako Auzitegiak emandako epaiak. Hala ere, Nafarroako epaileek erabaki dute Gorenaren epai hori aplikatzea gure erreklamazioa ebatzi arte itxaron gabe, eta horrek kalte larria eragiten die interesdun guztiei.

Kaos horretan guztian, kontratazioan iruzurra jasan duten pertsona guztiak dira kaltetuenak. Administrazio publikoetan lan egiten duten langileen artean sortu den kaosaren erantzule nagusiak dira, alde batetik, aldi baterako kontratazioetan abusua eta iruzurra eragozteko arau egokiak onetsi ez dituzten erakundeak, eta bestetik, abusuzko eta iruzurrezko jokabideak gertatu direnean, zigortu ez dituzten erakundeak. Administrazioa arduraduna da LEP masiboak ez onesteagatik pertsona guztiek beren lanpostuan egonkortzeko aukera izan dezaten, eta botere judiziala ere arduraduna da, egun batetik bestera irizpidea aldatzen duelako eta segurtasun juridikorik eza sortzen duelako, eta hori da, hain zuzen ere, saihestu behar dutena.

Administrazio publikoetan urte asko daramatzate, gehiegi, langileriaren arloko politika penagarriak aplikatzen, eta, horren ondorioz, gaur egun kontratazioen behin-behinekotasun tasa guztiz lotsagarria da.

Adibide argia eta bereziki krudela da Nafarroako udaletan idazkari postuak betetzen dituzten pertsonen egoera: arlo horretan, behin-behinekotasun tasa ia % 100ekoa da. Orain, lanpostu horiek egonkortzera legez behartu ondoren, hautatuak kargua hartzeko atarian daudenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak prozesua geldiarazi du berriro.

Administrazioa eta botere judiziala nahasturik dabiltzan egoera zentzugabe batera iritsi gara, non botere judizialak beti berandu jarduten baitu eta, espero denaren aurka, segurtasun juridikorik eza handia sortzen baitu. Nafarroako Gobernuari dei egiten diogu langile horiek berehala egonkortu ditzan, onartezina delako kolektibo horren egoera gehiago luzatzea.

Idazki honen bidez, LAB sindikatuak exijitzen du bukaera eman diezaiotela estatu eta foru botere guztiek eragindako anabasa horri eta behingoagatik anbizioz eta seriotasunez heldu diezaiotela gaiari. Etengabe lan deialdi masiboak egitea eskatzen dugu, ikasmateriala publikoa, doakoa eta eskuragarria izatea eta oposizioetako probak lanpostuaren funtzioekin bat etortzea, era horretan lanpostu guztiak eta pertsona guztiak egonkortu ahal izateko.

Jarraian, bi epaien laburpena irakur dezakezue: ESTEKA

Dos sentencias importantes sobre el fraude en la contratación

Administrazioa 2024/05/06

Recientemente se han hecho públicas dos sentencias que afectan al personal cuyo contrato pudiera encontrarse en fraude de Ley. Por ello, el equipo jurídico de LAB quiere informar a todas las personas afectadas.

Se trata de una sentencia del Tribunal Supremo español y otra del Tribunal de Justicia de la Unión Europea. El sindicato LAB ha interpuesto un Incidente de Nulidad de sentencia frente a la del Tribunal Supremo ya que, desde nuestro punto de vista, este Tribunal no acata las sentencias dictadas por el Tribunal europeo. Sin embargo, la justicia en Navarra ha decidido aplicar dicha sentencia sin esperar a que se resuelva nuestra reclamación, lo que está ocasionando un grave perjuicio a todas las personas interesadas.

En todo este caos, quienes resultan perjudicadas son todas las personas que han sufrido fraude en su contratación. La responsabilidad del caos creado entre el personal que presta sus servicios en las Administraciones Públicas es de quien no aprueba normas que impidan el abuso y el fraude en la contratación temporal y que la sancione en caso de que ocurra. La Administración es responsable por no convocar OPEs masivas y continuas para que todas las personas tengan la posibilidad de estabilizarse en su puesto de trabajo y el poder judicial también es responsable porque cambia de criterio de un día para otro y crea una inseguridad jurídica que es precisamente lo que deben evitar.

En las Administraciones Públicas llevamos muchos años, demasiados, en los que una pésima gestión en la cuestión del personal a su servicio, ha llevado a un nivel de temporalidad en la contratación absolutamente indecente.

Un claro ejemplo y especialmente cruel es el caso de las personas que ocupan los puestos de secretaría en los ayuntamientos navarros: en este ámbito, la tasa de temporalidad es casi del 100%. Ahora, cuando por ley se les ha obligado a estabilizar estos puestos, y a las puertas de tomar posesión, de nuevo el TSJN ha paralizado el proceso.

Nos encontramos ante un nuevo despropósito en el que se encuentran mezclados la Administración y el poder judicial, que siempre actúa tarde y creando más inseguridad jurídica que la que debe otorgar. Emplazamos al Gobierno de Navarra a estabilizar a este personal de manera inmediata. Es inaceptable alargar un día más la situación de este colectivo.

Desde LAB exigimos que se ponga fin a este caos provocado por todos los poderes estatales y forales y que de una vez por todas se aborde este asunto con ambición y seriedad. Exigimos convocatorias masivas y continuas, temarios públicos, gratuitos y accesibles y pruebas acordes a las funciones del puesto de trabajo para poder estabilizar todos los puestos de trabajo y a todas las personas.

En este ENLACE se puede acceder a un resumen de las dos sentencias.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB