Hay 794 invitados y ningún miembro en línea

OSA domiciliaria

Lizarrako osasun barrutia
Etxeko ospitalizazioa ixteko arriskua, berriz ere

Osasunbidea 2024/06/10

Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailetza ez da gai arazoari konponbide bat bilatzeko, eta litekeena da uda osoan herritarrak etxeko ospitalizaziorik gabe uztea berriz ere, arretarako funtsezkoa den baliabide hori kenduta. Gure sindikatutik salatu nahi dugu kudeatzaileak eta zerbitzuburuak ez dutela deus ere komunikatu itxiera horri buruz eta ez dutela gaitasunik herritarren eta langileen kalterako izanen den egoera hori konpontzeko.

Ez da Osasunbideak Lizarrako herritarrak bigarren mailakoak direla erakusten duen lehenengo aldia. Etxeko ospitalizazioaren itxierak, itxura batean uda guztirako izanen denak, argi eta garbi erakusten du plangintza txarra egin dela, eta, horren ondorioz, erabiltzaileen eta langileen eskubideen urraketa gertatuko da.

Izan ere, orain garrantzitsuena itxaron-zerrendak direla aitzakia hartuta, estaldurarik gabe uzten ari dira hala paziente kronikoa, nola Lizarrako osasun eskualde osoko oinarrizko osasun laguntza. Gure sindikatutik behin baino gehiagotan salatu dugu eskualde hori desegiteko ahalegina, bai eta prozesu anbulatorioen aldeko apustu garbia ere, alde batera utzita herritarren arreta integrala.

LAB sindikatuan argi daukagu profesionalen lan onari esker mantentzen dela hango jarduera, baliabide material eta pertsonalen eskasia handia dagoelako. Lizarran behar bezalako osasun etxerik ez egotea, arreta ginekologikoan gertatzen diren atzerapenak, espezialisten falta endemikoa, osasun etxeetako langile falta eta abar Lizarrako eskualdeko arretaren hondamendiaren isla besterik ez da, zeinaren ondorioz herritarrak kanpora joan beharko baitira arreta duina jasoko badute.

Lizarrako osasun eskualdean bizi diren pertsonen kopuruak nabarmen gora egin duen arren, udan bisitari gehien izan arren eta jarduerak behera egin ez duen arren, osasun barrutiak erabaki du etxeko ospitalizazioa ixtea, langile fakultatiborik ez dagoela argudiatuta, baina hori duela hilabete batzuk aurreikusita eduki beharko lukete. Ezin dute esan etxeko ospitalizazioaren jarduerak behera egiten duela udan; aitzitik, iazko abuztuan okupazio-indizea % 82tik gorakoa izan zen, Iruñekoa eta Tuterakoa baino handiagoa, eta horrek Lizarrako ospitalearen funtzionamendu egokia ahalbidetu zuen.

 

2023. URTEA

OHEAK

OKUPAZIO INDIZEA

ETXEKO OSPITALIZAZIOEN %, GHO-KO GUZTIEN ALDEAN

OSPITALIZAZIOAK

UZTAILA

12

%79,3

%13,7

37

ABUZTUA

12

%82,8

%9,2

29

IRAILA

12

%70,6

%10,1

29

METATUA

12

%82,5

%11

400

 

Zerbitzua ixten bada, pazienteak Iruñera bideratuko dira, eta, horrez gain, lan-karga handiagoa izanen dute bai Lizarrako Ospitaleko ospitalizazio arloko langileek, bai oinarrizko osasun laguntzako langileek, haien jarduera handituko baita ezinbestean.

Argi utzi nahi dugu profesionalek atsedenerako eta oporretarako eskubidea dutela. Kudeaketa-lanetan dauden gabezien erantzuleak ez dira langileak.

Gure sindikatuak zerbitzu horren itxiera salatu du Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailearen eta Osasuneko kontseilariaren aurrean, zeinak erabakiaren ondorioez erabat jakitun baitira. Osasun eskualde honen egoera tamalgarria da, eta, orain, beste ziri bat sartu nahi diote gurpilean, argi utziz gure kudeatzaileek ez dutela interesik osasun arreta berdina izan dadin Nafarroa osoan. Idazki honen bidez, ospitalizazio zerbitzuaren jarduera mantentzea eskatzen dugu, eta gure laguntza eskaintzen diegu egoera honen kudeaketa txarraren ondorioz kaltetuak gertatuko diren profesionalei.

Área de Salud de Estella-Lizarra
La Hospitalización Domiciliaria una vez más, en peligro de cierre

Osasunbidea 2024/06/10

La gerencia del Área de Salud de Estella-Lizarra, se muestra incapaz de buscar una solución al problema, y es probable que vuelva a dejar sin hospitalización domiciliaria a la ciudadanía durante todo el verano eliminando un recurso fundamental para la atención. Desde nuestro sindicato denunciamos la nula comunicación y la falta de capacidad resolutiva de la gerencia y la jefatura de servicio ante una situación que va a afectar de manera directa a la ciudadanía y los y las trabajadoras.

No es la primera ocasión en la que Osasunbidea demuestra que la ciudadanía de Estella es de segunda categoría. El cierre de la hospitalización a domicilio que parece ser un hecho para todo este verano, deja clara la pésima planificación que se ha realizado y que ahora aboca a una conculcación de derechos tanto para las personas usuarias como para la plantilla.

Y es que bajo el paraguas de que lo único importante son las listas de espera, se está dejando sin cobertura tanto al paciente crónico, como a la Atención Primaria de toda el Área de Salud. Desde nuestro sindicato, hemos denunciado en repetidas ocasiones el intento de desmantelamiento de esta Área, así como una clara apuesta por los procesos ambulatorios, dejando a un lado, la atención integral de la ciudadanía.

Desde el sindicato LAB tenemos claro que la actividad se mantiene únicamente por la buena labor de los y las profesionales, a pesar de la escasez de recursos tanto materiales como de personal. La falta de un centro de Salud en condiciones en Estella, la demora de la atención ginecológica, la falta endémica de especialistas, la falta de personal en los centros de Salud, solo es un reflejo de la descapitalización de la atención del Área de Estella que va a obligar a la ciudadanía a desplazarse para recibir una atención digna.

A pesar del aumento significativo de las personas residentes en el Área de Salud, del periodo estival con mayor número de visitantes y de que la actividad no ha disminuido, el Área de Salud ha decidido cerrar Hospitalización a Domicilio alegando falta de personal facultativo, algo que tendrían que tener previsto hace meses. No se pueden escudar en un descenso de la actividad de la hospitalización a domicilio en verano, sino al contrario, como demuestran los datos de agosto del año pasado, con un índice de ocupación de más del 82%, superando a Pamplona y Tudela, que permitió el correcto funcionamiento del hospital de Estella.

 

AÑO 2023

CAMAS

INDICE DE OCUPACION

%DE INGRESOS SOBRE TOTAL HGO

INGRESOS

JULIO

12

79,3%

13,7%

37

AGOSTO

12

82,8%

9,2%

29

SEPT

12

70,6%

10,1%

29

ACUMULADO

12

82,5%

11%

400

 

El cierre del servicio va a suponer que, en caso de necesidad, los y las pacientes sean derivados a Pamplona, además de la sobrecarga laboral que va a suponer tanto para la plantilla del Área de Hospitalización del Hospital de Lizarra, como para la plantilla de Primaria que va a ver incrementada su actividad directamente.

Queremos dejar claro el derecho de los y las profesionales al descanso y vacaciones y que no se puede hacer responsable ahora a la plantilla de las debilidades en la gestión.

Desde nuestro sindicato hemos elevado la denuncia del cierre del servicio a la gerencia del Servicio Navarro de Salud y a la consejería, que son totalmente conscientes del tema. Un palo en las ruedas más, en la maltrecha situación de esta Área de Salud, que deja claro el escaso interés de nuestros gestores por la cobertura equitativa de la atención en Navarra.
Exigimos el mantenimiento de la actividad del servicio y ofrecemos apoyo y cobertura a aquellas profesionales que se vean afectadas por la mala gestión de la situación.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB