Hay 1422 invitados y ningún miembro en línea

NOPLOI novedades

Nobedadeak NOPLOIko langileentzat

ISPLN 2024/05/09

LABek azken asteotan gertatutako nobedade batzuen berri eman nahi dio plantilla osoari, Institutuan eragina dutelako.

Azken asteotan, NOPLOIko Langileriaren Batzordeak bilerak egin ditu institutuko kudeatzaileekin, Osasuneko Mahai Sektorialarekin (non osasun arloko erakunde autonomoek parte hartzen duten) eta Mahai Orokorrarekin.

Mahai Orokorrean, Funtzio Publikoak azalpenak eman zizkien sindikatuei administrarien merezimendu-lehiaketako lanpostuak aukeratzeko prozesuari buruz. Diotenez, dena giza-akats baten ondorioz etorri da. Ulertu dezakegu akats bat egitea, ez ordea aurrera egin nahi izatea eta lanpostuak aukeratzeko ekitaldiaren emaitzak errekurtsoak ebatzi baino lehen argitaratu izana. Akats hori antzeman zenetik aurrera egin den kudeaketa penagarria izan da, eta nahigabe handia hartu dugu erabaki horrek egonkortze-prozesuan murgilduta dauden ehunka langilerengan izanen dituen ondorioengatik.

Osasuneko Mahai Sektorialaren azkeneko bileretan, guri eragiten diguten zenbait araudi onartu dira. Hala, hemendik hilabete batzuetara, kontratazioei buruzko foru agindu berria institutuko langile guztiei aplikatuko zaie. Hasteko, testu hori aprobetxatu dute profila duen egiturazko lanpostu baten sorrera justifikatzeko. Bestalde, 50 langile inguru (batez ere laborategietako langileak, izpietako espezialistak eta erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak) C eta D mailetako osasun langileen lanbide karrera kobratzen hasiko dira. Osagarri horren bidez Administrazioan izandako dedikazioa eta inplikazioa sarituko da. Mailaz igotzeko, alde batetik, Administrazioan emandako urteak baloratuko dira, eta bestetik, planteatzen diren helburuak betetzeko langileak eskuratzen eta garatzen dituen ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak.

Hurrengo lau urteetan, NOPLOIko 33 burutza betetzeko merezimendu lehiaketak eginen dira. LABek argi utzi zien gure kudeatzaileei gure ustez egokiena litzatekeela ahalik eta jende gehien aurkeztu ahal izatea burutza horietara. Horregatik, eskatu dugu lau mailetako langileek parte hartu ahal izatea, eta ez ezartzea betebehar espezifikorik.

Bestalde, Institutuko lantokietan sindikatuentzako iragarki taulak jartzea eskatu dugu, Administrazio Erroko eta Hezkuntzako prebentzio zerbitzuetako langileek erabil ditzaten.

Azkenik, institutuko kudeatzaileek jakinarazi digute azkenean ez dutela laborategia Landabenera eraman behar, hitzartua bazegoen ere. Hortaz, abiapuntura itzuli gara, eta beste kokaleku bat bilatu behar da. Prozesu horretan diru pila bat alferrik gastatu da azkenean onartu ez diren proiektuetan, eta ezin izanen da patio ingelesa eraiki. Dirudienez, Leire kalean, patioko arrapalako obrak eginen dira, eta Landabenen, igogailua eta liburutegiko zurgin-lanak eginen dira eta solairu guztietako bulegoak berrantolatuko dira.

Novedades para el personal del ISPLN

ISPLN 2024/05/09

LAB quiere informar a toda la plantilla de las novedades acaecidas en las últimas semanas que tienen influencia en el Instituto.

En las últimas semanas se han realizado reuniones de la Comisión de Personal del ISPLN con Gerencia, de la Mesa Sectorial de Salud (en la que participan los organismos autónomos de Salud) y de la Mesa General.

En Mesa General, Función Pública dio a las organizaciones sindicales explicaciones relativas a la elección de plazas del concurso de méritos del personal administrativo. Achaca todo a un error humano, algo que podemos entender, pero no explica la huida hacia adelante y por qué se publicó la elección de plazas antes de resolver los recursos. Lamentamos la gestión que se ha realizado desde la detección del error humano, así como las consecuencias que ello va a tener para los cientos de trabajadores y trabajadoras inmersos en este proceso de estabilización.

En las últimas reuniones de Mesa Sectorial de Salud se aprobaron normativas que nos afectan. Así, en unos meses se aplicará la nueva Orden Foral de contratación a todo el personal del Instituto. De momento, ya han aprovechado su texto para justificar la creación de una plaza estructural con perfil. También alrededor de 50 personas, principalmente trabajadores y trabajadoras de laboratorios, especialistas de rayos y TCAEs cobrarán la carrera profesional del personal sanitario de nivel C y D. Este complemento recompensa la dedicación e implicación en la Administración. Se puntúan los años de permanencia en la misma y también los conocimientos, aptitudes y habilidades adquiridas y desarrolladas para cumplir con los objetivos que plantee.

En los próximos cuatro años saldrán a concurso de méritos 33 jefaturas del ISPLN. LAB dejó claro a Gerencia que valoramos positivamente que pueda acceder a las mismas el mayor número de personas. Por ello, solicitamos que se abran a los cuatro niveles existentes y que no se impongan requisitos específicos.

También hemos solicitado tablones sindicales en los centros de trabajo del Instituto para el personal de los Servicios de Prevención de Núcleo y de Educación.

Por último, Gerencia nos hizo saber que finalmente no van a cumplir el compromiso de trasladar el laboratorio a Landaben. Por tanto, se vuelve al punto de partida y hay que volver a buscar otras ubicaciones. En todo el proceso se ha perdido cantidad de dinero en proyectos fallidos y no se va poder acometer la construcción del patio inglés. Previsiblemente, sí se van a realizar las obras de la rampa del patio en Leire y, en Landaben, el ascensor, carpintería de la biblioteca y reordenación de despachos de todas las plantas.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB