Hay 1006 invitados y ningún miembro en línea

ADM concentra eusk 14.12

LABek elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuan departamentuetako hizkuntza-planak ezartzea exijitzeko

Administrazioa 2022/12/14

Aurreko legegintzaldian esan zuten 2019-2023 aldian jarriko zirela martxan, baina hauteskundeetarako bost hilabete eskas falta direnean, oraindik ez dago horren inguruko berririk. Horregatik, LABeko ordezkariek talde parlamentariei euren konpromisoa eskatu diete, gutun baten bidez, Gobernua behartu dezaten horiek abian jartzera.

Abenduaren 15ean 36 urte beteko dira Euskararen Foru Legea onartu zenetik, hasieran Vascuencearen Foru Legea deitu zen hura abian jarri zenetik. LAB sindikatuak data hori aprobetxatu nahi du PSN-Geroa Bairen Gobernuari eskatzeko martxan jar ditzala aurreko legegintzaldian egin zituen hizkuntza-planak.

Gogoratu behar da Geroa Bairen Gobernuak lege hori garatzen duen Euskararen Dekretuan egin zituen aldaketa epelen ondoren, 2015-2019 aldian Uxue Barcosen Gobernuak bertako departamentu bakoitzerako hizkuntza-planak egin zituela. Plan horiek jasotzen dute, besteak beste, euskara dakiten langileekin bete behar diren plazen kopurua zein den (lanpostu bakoitzean zer maila behar den ere zehazten dute), herritarrak Nafarroak berezko dituen bi hizkuntzatan artatuko direla bermatzeko.

Iritsi ziren 2019ko maiatzeko hauteskundeak. Nafarroako Gobernua sostengatzen duten bi alderdiek planak legegintzaldiaren hasieran bertan martxan jarriko zituztela agindu bazuten ere, gaur egun, hurrengo hauteskundeetarako bost hilabete eskas falta direnean, ez da urrats txiki bat ere egin norabide horretan.

Aurkeztu ziguten lehenbiziko zirriborrotik hasita, LABek beti agertu du planek nahigabea eta deseingainua sortzen dutela, ez baitute jasotzen, gure ustez, Nafarroako herritarrak bi hizkuntzetan artatuko direla bermatzea ahalbidetzen duen gutxienekoa. Baina, aldi berean, badakigu hizkuntza-planak ezartzen ez badira, ezin izango dugula aurrera egiten jarraitu euskara Administrazioan eta gizartean merezi duen lekua hartzera eramango duen bidean. LABen argi dugu euskarak ofiziala izan behar duela lurralde osoan, eta, horretarako, urrats sendoak eta ausartak eman behar dira araudi berri baterantz; euskara ospe txarreko egoeratik aterako duen araudia eta, behingoz, amaiera emango diona atzerriko hizkuntzei -ingelesari, frantsesari eta alemanari- euskarari berari baino balio handiagoa ematen dien zonifikazioari.

Hori dela eta, gaur, Euskararen Legea martxan jarri dela ospatzeko bezperan, eta Nafarroako Gobernu berria osatzeko hauteskundeetarako bost hilabete eskas falta direla, idatzi bat eman diegu talde parlamentarioei, eta bertan eskatzen diegu Gobernuko departamentuetarako prestatutako hizkuntza-planak ahalik eta lasterren abian jartzeko konpromisoa har dezatela.

Concentración de LAB para exigir que pongan en marcha los planes lingüísticos departamentales en el Gobierno de Navarra

Administrazioa 2022/12/14

En la legislatura pasada se afirmó que se pondrían en marcha durante el periodo 2019-2023, pero a escasos cinco meses de los comicios, todavía no hay noticias al respecto. Por eso delegadas de LAB han pedido a los grupos parlamentarios el compromiso, mediante una nota, para forzar al Gobierno a que los aplique.

El 15 de diciembre se cumplen 36 años desde que se puso en marcha la Ley Foral del Euskera, aquella que al principio fue denominada Ley Foral del Vascuence. Desde LAB queremos aprovechar esa fecha para instar al Gobierno de PSN-Geroa Bai que ponga en marcha ya los planes lingüísticos que ya elaboró en la legislatura pasada.

Cabe recordar que tras las tibias modificaciones que el Gobierno de Geroa Bai realizó en el Decreto del Euskera que desarrolla dicha ley, durante el periodo 2015-2019 el Gobierno de Uxue Barcos elaboró planes lingüísticos para cada departamento del mismo. Estos recogen, entre otros aspectos, el número de plazas que deben cubrirse con personal con conocimiento de euskera (especifican también qué nivel se requiere en cada puesto) para garantizar que las y los ciudadanos puedan ser atendidos en cualquiera de las lenguas propias de Navarra.

Sin embargo, llegaron las elecciones de mayo de 2019. A pesar de que los dos partidos que sustentan el Gobierno de Navarra prometieron poner los planes en marcha en el mismo inicio de la legislatura, nos encontramos con que a día de hoy, a falta de escasos cinco meses para una nueva cita electoral, no se ha dado ni un mísero paso en esa dirección.

Desde el primer borrador que nos fue presentado, LAB se ha mostrado siempre decepcionado con los planes, ya que no recogen el mínimo que, a nuestro entender, permite garantizar que la ciudadanía navarra sea atendida también en ambas lenguas propias de Navarra. Pero al mismo tiempo somos conscientes de que sin el desarrollo de los planes no podremos seguir avanzando en el camino que llevará al euskera a ocupar el lugar que se merece tanto en la Administración como en la sociedad. En LAB tenemos claro que el euskera debe ser oficial en todo el territorio, y eso pasa por seguir dando pasos firmes y valientes hacia una nueva normativa que saque al euskera de la situación de desprestigio en la que se encuentra y ponga fin, de una vez por todas, a la zonificación que otorga incluso mayor valor a idiomas extranjeros como el inglés, el francés y el alemán.

Por eso este miércoles, víspera de la conmemoración de la puesta en marcha de la Ley del Euskera y a falta de cinco escasos meses para las elecciones que conformarán un nuevo Gobierno de Navarra, hemos entregado un escrito a todos los grupos parlamentarios solicitándoles que se comprometan en el menor tiempo posible a poner en marcha los planes lingüísticos elaborados para los diferentes departamentos del Gobierno.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB