Hay 1470 invitados y ningún miembro en línea

Decreto Foral 11/2009, de 9 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de vacaciones, licencias y permisos del personal funcionario de las Administraciones Públicas de Navarra. (BON nº 24 de 25 de febrero)


Decreto Foral 5/2013, de 23 de enero, por el que se modifica el Reglamento de vacaciones, licencias y permisos del personal funcionario de las Administraciones Públicas de Navarra, aprobado por Decreto Foral 11/2009, de 9 de febrero. (BON nº 22 de 1 de febrero)

Decreto Foral 71/2017, de 23 de agosto, por el que se modifica el Reglamento de vacaciones, licencias y permisos del personal funcionario de las Administraciones Públicas de Navarra, aprobado por Decreto Foral 11/2009, de 9 de febrero. (BON nº 168 de 31 de agosto)  

  11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarieoen opor, lizentizia eta baimenen erregelamendua onesten duena. (Otsailaren 25eko 24. NAO)


5/2013 Foru Dekretua, urtarrilaren 23koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua aldatzen duena. Erregelamendua otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. (Otsailaren 1eko 22. NAO)

71/2017 Foru Dekretua, abuztuaren 23koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua aldatzen duena. Erregelamendua otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. (Abuztuaren 31ko 168. NAO)

   Maternidad-paternidad  

• Permisos y licencias retribuidas 

Por parto: (art. 10)

• 17 semanas ininterrumpidas. Dos semanas más en el supuesto de discapacidad del hijo y, por cada hijo a partir del segundo, en los supuestos de parto múltiple.
• Parto prematuro: si el neonato debe estar hospitalizado a continuación del parto, tantos días como dure la hospitalización con un máximo de 13 semanas más.
• Durante el disfrute de este permiso se podrá participar en los cursos de formación que convoque la Administración.

DOCUMENTACIÓN: Libro de Familia o certificación del Registro Civil.

Por estado de gestación: (art. 10 bis)

• Desde el primer día de la semana treinta y siete de embarazo hasta la fecha de parto, si es gestación múltiple desde el primer día de la semana treinta y cinco.

Por nacimiento de hijos-as prematuros o que deban permanecer hospitalizados a continuación del parto: (art. 10 ter)

• Derecho a ausentarse del trabajo durante 2 horas diarias percibiendo las retribuciones íntegras, en el supuesto de nacimiento de hijos prematuros o que por cualquier otra causa deban permanecer hospitalizados a continuación del parto. Con carácter añadido, mientras el hijo-a permanezca ingresado-a, tendrán derecho a reducir su jornada de trabajo hasta un máximo de dos horas, con la disminución proporcional de sus retribuciones.

Por adopción o acogimiento: (art. 11)

• 17 semanas ininterrumpidas. Dos semanas más en el supuesto de discapacidad del menor adoptado o acogido y por cada hijo-a, a partir del segundo, en los supuestos de adopción o acogimiento múltiple.
• Adopción internacional: permiso de hasta 2 meses percibiendo sólo las retribuciones básicas._
• Durante el disfrute de este permiso se podrá participar en los cursos de formación que convoque la Administración

Disfrute a tiempo parcial de la licencia retribuida por parto, adopción o acogimiento: (art. 12)

• Condicionada a la efectividad de su sustitución.
• Un tercio o la mitad de la jornada de trabajo. Salvo docentes no universitarios que será por la mitad de la jornada.
• Se disfrutará diariamente coincidiendo con las primeras y/o últimas horas de la jornada.
• El personal que trabaje a turnos, podrá acumular en jornadas completas.
• Podrá disfrutarlo tanto el padre como la madre, de forma simultánea o sucesiva.
• Cuando es por parto, la madre no podrá disfrutar el tiempo parcial hasta transcurridas las 6 semanas inmediatamente posteriores al parto.
• Durante el disfrute de esta licencia no se podrá disfrutar de permiso retribuido por lactancia de hijas/os menores de 12 meses, ni de ningún supuesto de reducción de jornada.

Riesgo durante el embarazo y la lactancia natural (art. 13)

Según los términos y condiciones previstas en la normativa de prevención de riesgos laborales.

Cuidado de hijo/a menor de edad afectado /a por cáncer u otra enfermedad grave (art. 13 bis)

De aplicación también en los casos de adopción y de acogimiento de carácter preadoptivo o permanente y de guarda con fines de adopción.

• Reducción de la jornada de trabajo a la mitad de su duración, sin reducción de las retribuciones. _De manera excepcional hasta el 75% de la jornada.
• Como máximo hasta que el menor cumpla 18 años.
• Requisito indispensable que ambos progenitores trabajen. Si ambos son personal funcionario, sólo uno de ellos tendrá derecho a recibir las retribuciones íntegras.
• Se disfrutará diariamente coincidiendo con las primeras y/o últimas horas. También se podrán acumular en jornadas completas y cómputo mensual.
• En ningún caso un mismo menor podrá dar derecho a más de una licencia de las reguladas en este artículo.

DOCUMENTACIÓN: Declaración cumplimentada por el facultativo de Servicio Público de Salud responsable de la atención a menores.
CONCESIÓN: Dirección General de Función Pública, tras verificación de cumplimiento de los requisitos.

Cuidado de familiar por enfermedad muy grave (art. 13 ter)

De aplicación también en los casos de adopción y de acogimiento de carácter preadoptivo o permanente y de guarda con fines de adopción.
• Derecho a  una reducción de hasta el cincuenta por ciento de la jornada laboral, con carácter retribuido, para el cuidado del cónyuge o pareja estable o familiar de primer grado con enfermedad muy grave y por el plazo máximo de un mes. Podrá acumularse la reducción en jornadas laborales consecutivas completas.
• Si hubiera más de un titular de este derecho por el mismo hecho causante, el tiempo de disfrute de esta reducción se podrá prorratear entre los mismos, respetando en todo caso el plazo máximo de un mes.

CONCESIÓN: Dirección General de Función Pública, tras verificación de cumplimiento de los requisitos.

Permiso retribuido por paternidad (art. 16)

De aplicación también en los casos de adopción y de acogimiento de carácter preadoptivo o permanente y de guarda con fines de adopción.
• 4 semanas por el nacimiento, acogimiento o adopción de un/a hijo/a.
• 2 días naturales más:
    • por cada hijo/a a partir del segundo en el caso de parto, adopción o acogimiento múltiple
    • si uno/a de ellos/as es una persona con discapacidad
• Podrá disfrutarse a tiempo parcial por un tercio o la mitad de la jornada laboral.
• En función del progenitor que disfrute de la licencia retribuida por parto, acogimiento o adopción, será el otro progenitor el que disfrute de este permiso.

Por lactancia de hijos/as menores de doce meses (art. 17)

•Una hora diaria, o dos fracciones de ¾ de hora o reducción de la jornada normal en una hora, a disfrutar en este último caso, al inicio o al final de la jornada.
• Este permiso se incrementará proporcionalmente en los casos de parto múltiple.
• Se podrá acumular en jornadas enteras.

Para someterse a técnicas de fecundación asistida (art. 18)

• Tiempo indispensable y justificación de la necesidad de su realización dentro de la jornada de trabajo.

Para la realización de exámenes prenatales y técnicas de preparación al parto (art. 19)

• Tiempo indispensable cuando deban realizarse dentro de la jornada de trabajo.

Para la asistencia a sesiones de información y preparación por adopción o acogimiento (art. 19 bis)

• Tiempo indispensable cuando deban realizarse dentro de la jornada de trabajo.


 

   Lizentzia ordaindugabeak   

• Baimen eta lizentzia ordainduak:

Erditzeagatik: (10. art.)

• 17 aste jarraian. Bi aste gehiago, haurrak desgaitasunik badu, eta, aldi berean ume bat baino gehiagoz erditzean, bigarrenetik aurrera ere bai.
• Erditze prematuroa: jaioberriak ospitalean ingresatua egon behar badu jaio ondoren, ospitaleko egonaldiak irauten duen guztian (gehienez ere 13 aste gehiago).
• Baimen honek irauten duen bitartean, langileek Administrazioak deitutako prestakuntza ikastaroetan parte hartzen ahalko dute.

DOKUMENTAZIOA: Familia liburua edo Erregistro Zibileko ziurtagiria.

Haurdunaldiagatiko. (10. bis art.)

• Hogeita hamazazpigarren asteko lehenengo egunetik erditze-egunera arte. Haurdunaldi anizkoitzaren kasuan, hogeita hamabosgarren asteko lehenengo egunetik.

Bere garaia baino lehen jaio diren edo jaio ondoren ospitaleraturik egon behar duten seme-alabengatiko lizentzia ordaindua. (10. ter art.)

• Funtzionarioek eskubidea izanen dute egunean lantokitik 2 orduz lekutzeko semea edo alaba bere garaia baino lehen jaio delako edo jaio ondoren beste edozein arrazoirengatik ospitaleraturik egon behar duelako, ordainsariak osorik jasota. Gainera, semea edo alaba ospitaleratuta dagoen bitartean, beren lanaldia gehienez bi orduz murrizten ahalko dute, eta ordainsaria ere proportzioan murriztuko zaie.

Haurra adoptatu edo familian hartzeagatik: (11. art.)

• 17 aste jarraian. 2 aste gehiago, adoptaturiko edo harreran harturiko haurrak desgaitasunik badu, eta, ume bat baino gehiagoren adopzio edo harrera anizkoitzean, bigarrenetik aurrera ere bai, ume bakoitzeko.
• Nazioarteko adopzioa: 2 hilabeteko gehieneko baimena, oinarrizko ordainsariak jasotzen.
• Baimen honek irauten duen bitartean, langileek Administrazioak deitutako prestakuntza ikastaroetan parte hartzen ahalko dute.

Lanaldi partzialetan hartzea erditze, adopzio eta harreraren ondoriozko lizentzia ordaindua: (12. art.)

• Baldintzatua (ordezkorik jartzen bada).
• Lanaldiaren herena edo erdia. Salbuespena: unibertsitateaz bestelako irakasleak (lanaldiaren erdia izanen da).  
• Egunero murriztuko da lanaldia, lehenbiziko eta/edo azkeneko orduetan.
• Txandaka lan egiten dutenek orduak bildu eta lanaldi osoak osatzen ahalko dituzte.
• Aitak nahiz amak har dezake, aldi berean edo batak bestearen ondoren.
• Erditzearen ondoriozkoa denean, amak ez du lanaldi partziala izaten ahalko umea izan eta sei aste pasatu arte.
• Lizentzia honek irauten duen bitartean, langileak ezin izanen du izan 12 hilabetetik beherako umeengatiko edoskitze-lizentziarik, ezta lanaldia murrizketa beste edozein ere.

Arriskuko hardunaldia eta edoskitze naturala (13. art.)

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian aurreikusitako modu eta betebeharrekin.

Minbiziak edo bestelako gaixotasun larriak jotako seme edo alaba adin txikikoa zaintzeko (13. bis art.)

Berdin-berdin aplikatuko da adopzioaren, aldi baterako harrera edo iraunkorraren eta adoptatzeko zaintzaren kasuan.

• Lanaldia erdira murriztea, ordainsariak murriztu gabe. Salbuespen gisa murrizketa lanaldiaren %75ekoa izan daiteke gehienez ere.
• Gehienez ere adingabeak 18 urte bete arte.
• Nahitaezko baldintza izanen da bi gurasoek lan egitea. Biak funtzionarioak badira, haietako batek baizik ez du eskubidea izanen ordainsariak osorik jasotzeko.
• Egunero hartuko da, lanaldiko lehen eta/edo azken orduetan. Era berean, lanaldi osoetarako eta hilabete osokoa metatu ahal izanen da.
• Adingabe batek ez du behin ere eskubiderik emanen artikulu honetan arautzen diren lizentzietako bat baino gehiago hartzeko.

DOKUMENTAZIOA: Osasun Zerbitzu Publikoan adingabearen arretaz arduraduna den fakultatiboak sinatutako deklarazioa.
ONARPENA: Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Gaixotasun oso larria duen senidea zaintzeko (13. ter art.)

Berdin-berdin aplikatuko da adopzioaren, aldi baterako harrera edo iraunkorraren eta adoptatzeko zaintzaren kasuan.
• Funtzionarioek lanaldiaren ehuneko berrogeita hamar arteko murrizketa ordaindua eskatzeko eskubidea izanen dute, gaixotasun oso larria duen ezkontidea, bikotekide egonkorra edo lehen mailako senidea zaintzeko hilabeteko gehieneko epean. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, murrizketa ondoz ondoko lanaldi osoetan metatzen ahalko da.
• Gertaera eragile beragatik eskubide horren titular bat baino gehiago badaude, horien artean banatzen ahalko da murrizketa hori hartzeko denbora, nolanahi ere hilabeteko gehieneko epea errespetatuta.

ONARPENA: Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia, baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Baimen ordaindua aitatasunagatik (16. art.)

Berdin-berdin aplikatuko da adopzioaren, aldi baterako harrera edo iraunkorraren eta adoptatzeko zaintzaren kasuan.
• 4 asteko baimen ordaindua emanen da, seme/alaba baten jaiotza, harrera edo adopzioagatik.
• 2 egun natural gehiago kasu hauetan:
    • Haur bat baino gehiagoz erdituz gero edo haur bat baino gehiago adoptatu edo hartuz gero, bigarrenetik aurrera.
    • Edo haietako batek desgaitasunik badu.
• Lanaldi partzialean har daiteke, lanaldiaren heren edo erdi baterako.
• Erditze, harrera edo adopzioagatiko lizentzia ordaindua hartzen duen gurasoaren arabera, beste gurasoa izanen da baimen hori hartzen duena.

Hamabi hilabetetik beherako umeen edoskitzea (17. art.)

• Egunean ordubete edo 3 ordu laurdeneko bi aldi hartzea edo lanaldia ordu batez murriztea. Kasu horretan, lanaldiaren hasieran edo bukaeran hartu beharko da.
• Haur batez baino gehiagoz erdituz gero, baimen hori hein berean handituko da.
• Lanaldi osotan metatzen ahalko dira orduak.

Ernalketa lagunduko tekniketan parte hartzeko (18. art.)

• Behar-beharrezkoa duen denbora, betiere lanaldian egin behar dela frogatuz gero aldez aurretik.

Jaio aurreko azterketak egiteagatik eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeagatik (19. art.)

• Behar-beharrezkoa duen denbora, betiere lanaldian egin behar bada.

Adopziorako edo harrerako informazio eta prestaketa saioetara joateko (19. bis art.)

• Behar-beharrezkoa duen denbora, betiere lanaldian egin behar bada.

  > SUBIR A NORMATIVA        > ARAUDIARA IGO