2021-2022 ikasturterako lekualdatze-lehiaketa deitu da

Irakaskuntza 2021/10/28

Gaur argitaratu da NAOn 2021-2022 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdia. Parte hartzeko epea urriaren 29tik azaroaren 19ra izango da.

Plaza kentzea edo lanpostu ibiltariari atxikitzea eskatzeko epea urriaren 29tik azaroaren 5era izango da, biak barne.

Parte-hartzea telematikoa izango da, eta Nafarroako Gobernuak horretarako prestatutako web fitxaren bidez egin beharko da, ESTEKA honetan topatuko duzuna (Nafarroako Gobernuko web guneko euskarazko informazioa ez dago eskuragarri).

Bestetik, LABen lekualdatze-lehiaketari buruzko informazio-saio bat egingo dugu afiliatuentzat datorren azaroaren 9an, asteartea, 16:30etik 18:30era. Bertan azalduko dizuegu parte-hartzea nola izapidetu eta izan ditzakezuen zalantzak argituko dizkizuegu. Bilkura presentziala izango da eta sindikatuaren egoitzan egingo da (Arga kalea 12-14, behea, Iruñea). Izena emateko, idatzi mezu elektroniko bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo deitu telefonoz 948 382474 zenbakira, zure izen-abizenak eta irakasten duzun hezkuntza-etapa adieraziz. Ikastaroa doakoa izanen da.

Gogoan izan azken oposizioetan plaza lortu zuten eta orain praktikaldia egiten ari diren pertsonak, baita behin-behineko destinoa dutenak, lekualdatze-lehiaketan parte hartzera behartuta daudela.

Convocado el concurso de traslados para el curso 2021-2022

Irakaskuntza 2021/10/28

Se ha publicado hoy en el BON la convocatoria del concurso de traslados del curso 2021-2022. El plazo de participación permanecerá abierto del 29 de octubre al 19 de noviembre.

El plazo para solicitar la supresión de la plaza o la adscripción a puesto itinerant será del 29 de octubre al 5 de noviembre, ambos inclusive.

La participación será telemática y habrá que realizarla a través de la ficha web habilitada a tal efecto por el Gobierno de Navarra, en este ENLACE.

Por otra parte, en LAB celebraremos una sesión informativa sobre el concurso de traslados el próximo 9 de noviembre, martes, de 16:30 a 18:30 horas para los y las afiliadas. En la misma os explicaremos cómo tramitarlo y aclararemos las dudas que podáis tener. La sesión tendrá carácter presencial y se desarrollará en la sede del sindicato, situado en C/ Arga 12-14 bajo, Iruñea. Para inscribirte, escribe un mail a Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. o llámanos por teléfono al 948 382474, indicando tu nombre y apellidos y etapa educativa en la que impartes. El curso será gratuito.

Recordamos a las personas que obtuvieron plaza en las últimas oposiciones celebradas y se encuentran ahora realizando el periodo de prácticas, así como aquellas con destino provisional, que están obligadas a participar en el concurso de traslados.