Hay 1681 invitados y ningún miembro en línea

Hezkuntza Departamentuak Alaitz Institutuko batxilergoko lerro bat bidegabe kentzeko asmoa duela salatu nahi du LABek

Irakaskuntza 2024/05/07

52 ikasle aurrematrikulatu dira Alaitzen Gizarte Zientziak-Humanitateak eta Zientziak-Teknologia baxilergoetan ikasteko datorren ikasturtean, hala ere Hezkuntza Departamentuak talde bakarra osatzea aurreikusten du.

Izena eman duten ikasleetatik 22 Alaitzekoak dira, 25 Jaso ikastolakoak eta 5 beste ikastetxeetakoak. Musika eta Arte Eszenikoko taldeaz gain, historikoki batxilergoko beste bi talde egon dira Alaitzen. Nola justifikatu dezake Departamentuak talde horren beharrik ez dagoela?

Departamentuak Alaitzetik datozen aurrematrikulatutako ikaslegoaren %65 bakarrik batxilergora pasatuko dela aurreikusten du. Baina ehuneko hori ez dator bat Alaitzen azken hiru urteetako matrikulazio datuekin:
- Aurrematrikulatutako ikasleen %80ak baino gehiagok batxilergo ikasketak aukeratzen ditu (2021-2022: %81.08, 2022-2023: %80.49, 2023-2024: %84).
- Kanpotik datozen ikasleen artean ere portzentaia altua da: 2021-2022: %91.38, 2022-2023: %101.85 (epez kanpoko matrikulazioak direla eta %100tik gorakoa), 2023-2024: % 78.57.

Honek bi ondorio ditu. Alde batetik, sortzen den talde bakar hori oso kopurutsua izango da, are gehiago, legeak baimentzen duen ikasle kopuru maximoan itxiko da. Hezkuntza Departamentuak ratioen jaitsiera emateko duen borondatea zalantzan jartzen dute horrelako jokaerek.

Bestalde, ikasle batzuk kanpoan geldituko dira eta ezingo dituzte haien batxilergoko ikasketak Alaitzen egin. Zer gertatuko da ikasle hauekin? Etxetik urrunago dituzten institutuetara joan beharko dute? Bermatuko da euskaraz ikasteko duten eskubidea? Ez ote da hau beste aitzakia bat gehiago D eredua zigortzeko?

LABek, Alaitz ikastetxeak eta familiek egin duten zilegi den eskaerari erantzun bat lehenbailehen ematea eta orain arte bezala bi talde horiek mantentzeko exijitzen dio Hekuntza Departamentuari.

LAB quiere denunciar la intención del Departamento de Educación de eliminar de forma injustificada una línea de bachillerato del IES Alaitz

Irakaskuntza 2024/05/07

52 alumnos se han prematriculado en Alaitz para estudiar Ciencias Sociales-Humanidades y Ciencias-Tecnología en bachillerato el próximo curso, sin embargo, el Departamento de Educación prevé formar un único grupo.

De los alumnos inscritos, 22 provienen de Alaitz, 25 de la ikastola Jaso y 5 de otros centros. Además del grupo de Música y Artes Escénicas, históricamente ha habido otros dos grupos de bachillerato en Alaitz. ¿Cómo puede entonces el Departamento justificar que no existe dicha necesidad?

El departamento prevé que solo el 65% del alumnado prematriculado en bachiller procedente de Alaitz cursará el bachillerato. Pero este porcentaje no se corresponde con los datos de matriculación de Alaitz de los últimos tres años:
- Más del 80% del alumnado prematriculado opta por estudios de bachillerato (2021-2022: 81.08%, 2022-2023: 80.49%, 2023-2024: 84%).
- El porcentaje también es más alto entre los alumnos que vienen de fuera: 2021-2022: 91.38%, 2022-2023: 101.85% (superior al 100% por matriculaciones fuera de plazo), 2023-2024: 78.57%.

Esto tiene dos consecuencias. Por un lado, ese único grupo será muy numeroso, es más, se cerrará en el número máximo de alumnos que permite la ley. Acciones como ésta ponen en entredicho la voluntad del Departamento de Educación de reducir las ratios.

Por otro lado, algunas/os alumnas/os se quedarán fuera y no podrán cursar sus estudios de bachillerato en Alaitz. ¿Qué pasará con ellas/os? ¿Tendrán que desplazarse a institutos más alejados de sus casas? ¿Se garantizará su derecho a estudiar en euskera? ¿Es ésta una excusa más para castigar al modelo D?

LAB exige al Departamento de Educación que dé una respuesta cuanto antes a la petición del Instituto Alaitz y las familias y que mantenga los dos grupos como hasta ahora.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea