Hezkuntza Departamentuak ordu lektiboak jaisteko konpromisoa hartu duIrakaskuntza 2018/04/27Hezkuntza Departamentuak ordu lektiboen jaitsiera bermatuko duen babes juridikoa eta finantzazioa bideratuko dituela ziurtatu du sindikatuekin eginiko mahai sektorialaren bileran. Horrek, LABen aburuz, ateak irekitzen dizkio orain arte blokeoan murgilduta zegoen egoerari. Guk, gure aldetik ahalegin guztiak egingo ditugu, arlo horretan hezkuntza komunitateak eginiko eskariak bideratzen laguntzeko. Hezkuntza Departamentuak bere hitza betetzea eta epeak errespetatzea galdatuko dugu. Bestalde, behin-behineko langileen zerrenden kudeaketa zehazten duen foru aginduari buruz aritu gara eta LABek berretsi duenez, Zerrenda Bakarrean oinarritzen ez den edozein sarbiderako arau oinarritik kutsatuta dago lojika segregatzaile batean oinarritzen baita. Beraz, ez dugu aipatu agindu horren garapena onartuko. |
El Departamento de Educación se compromete a reducir las horas lectivasIrakaskuntza 2018/04/27El Departamento de Educación se ha comprometido a dar resguardo jurídico y económico a la reducción de las horas lectivas, durante la reunión de la mesa sectorial. En opinión de LAB, ese anuncio desbloquea el proceso negociador y anuncia que hará todo lo que esté a su alcance para cristalizar un acuerdo en el que se contemplen las líneas maestras demandadas por la comunidad educativa. Ahora exigimos que el Departamento de Educación valide su compromiso, tanto en contenidos como en plazos. |