Hay 405838 invitados y ningún miembro en línea

IRAK lizarrako ikastola
 

Denon hezkuntza... denon artean

Irakaskuntza 2021/06/16

Azkeneko urteetan egin dugun bezala, aurten ere LABeko kideok gure zerrenda aurkeztuko dugu gure ikastolan, bai bertan, bai Nafarroan, bai Euskal Herriko ikastoletan ere lanean jarraitzeko asmoz. Guztion kezka, zalantza, iradokizunei... ahalik eta hobekien erantzuna ematen saiatuz eta ahal bezainbeste lan eginen dugula ziurtatuz.
Honetarako ikastola bertako langileaz gain, LAB sindikatuak ikastoletan duen indarra, ezagutza eta bitartekoak eskaintzen ditugu berme bezala.

Jada hainbat gai jorratu dugu, eta Covid- 19ak ezarri digun testuinguru berri honetan bereziki harro gaude iazko ikasturtean ERTE egoeran ziren irakasle ez diren langileen soldatak osagarritzea lortu izanaz, jasandako kaltea, neurri batean behintzat, apalduz.
Beste gai batzuk ere mahai gainean ditugu, beste hainbat etorriko da eta beste batzuk zuen aldetik iritsiko zaizkigu, hala nola:

• Lan Hitzarmen berria.
• Kontratazio mahaia eta lan poltsaren jarraipena.
• Kontratoak, aintzinatasunak, nominak, jubilazioak, eta abarrekoen inguruan izaten ahal ditugun zalantzen argitzea edota aholkatzea.
• Langileen lan baldintzak.
• ...

Ikastolak zerbitzu publikoa gara

Burujabea den hezkuntza sistema publiko berria eraiki behar dugu, herritarra eta komunitarioa.
Orain arte Frantziar eta Espainiar estatuetako gobernuek inposatu diguten publikotasun eredu zentralizatuan ez dugu sinisten. Guk behetik gora eraikiko den sistemaren aldeko apustua egiten dugu, herritik eta herriarentzat altxatua den horren alde. Euskal langileok eraikitakoa, eta euskal langileon kontrolpean egonen dena.  

Indartu ezazu bide hau, indartu ezazu LABen eskaintza zure babesaz eta konpromisoaz.


HAUTESKUNDE SINDIKALAK
Hauteskunde mahaiak ondoko ordutegian egongo dira:
Ekainak 21 Astelehena Ez dozenteen mahaia:
15:000etatik 16:00etara liburutegian edo jantokian.
Ekainak 23 Asteazkena Dozenteen mahaia:
11:15etatik 13:15etara jantokian.   

Gure hautagaiak
Ez dozenteen hautagaiak:
◦ Ricardo San Martín
◦ Sonia Abeijon
Dozenteen hautagaiak:
◦ Cesar Etxeberria
◦ Unai Errazkin
◦ Mikel Pinillos
◦ David Barcenilla

LAB sindikatuaren aburuz,
ikastoletako mugimenduak garrantzi estrategikoa du
Euskal Herriko hezkuntza sistema propioaren
eraikuntzan

 

Zuen guztion konfidantza izaten
jarraituko dugulakoan,
BOZKATU LAB!!

 
 

karramarro

 

Kartel PARO 4 horas empeoramiento

PDF Kartel PARO 4 horas Maiatzak 28 Mayo

 

ADM empeoramiento

Maiatzak 11 Mayo 11:30 > 14:00 Euskarabidea
Maiatzak 13 Mayo 9:30 > 12:00 Salón Blanca de Navarra del INAP
Maiatzak 13 Mayo 18:00 > 20:00 Sala de Conferencias de la 2ª planta del Condestable
Maiatzak 21 Mayo 10:00 > 12:30 Residencia Sto. Domingo de Lizarra
Ekainak 2 Junio 10:30 > 12:30 San José. Planta Baja
Ekainak 4 Junio 10:30 > 12:30 El Vergel. Capilla

* Batzar orduak eskatuta, hasi baino ordu erdi lehenagotik, bukatu eta ordu erdi beranduagora arte. Gogorarazten dugu langile bakoitzak hilabetero lau batzar-ordu dituela bere esku gehienez ere.

* Pedidas horas de asamblea desde media hora antes del inicio hasta media horas después del final. Recordamos que cada trabajadora dispone de un máximo de 4 horas de asamblea al mes.

 

 LOGO CORREO WEB

 

 

 

afiliatu

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea