IRAK 025 

Nafarroako Itunpeko Akordioa
%0,25eko igoera izango dugu orain LABi esker, besteak beste

Irakaskuntza 2021/06/18

descargas de archivos.orig PDF INFOadm 

2012ko murrizketen zati txiki baten leheneratzea iragartzeaz gain legealdia amaitu aurretik zor zaiguna itzultzeko borondatea agertu zigun atzo Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak.

Carlos Gimeno Kontseilariak bilera informatibo batera deitu gintuen atzo Nafarroako Itunpeko Akordioaren sinatzaile garen sindikatuok eta %0,25eko igoera izango dugula baieztatu zigun. Igoera hau urtarriletik aurrerako atzeraeraginezko izaerarekin aplikatuko da.

Gogora ekar dezagun, mobilizazio ugariren ondorioz, 2012ko murrizketen leheneratzea lortu genuela aurreko ikasturtean eta hauen zati bat bertan behera utzi zuela Nafarroako Gobernuak urte hasieran. Hona hemen egoeraren adierazle bat:
• Jasandako eta leheneratzeaz amaitzeko dauden murrizketak
◦ 2012: %2,5
◦ 2016: %1
• Leheneratutakoa
◦ 2020: 2012koaren erdia: %1,25
◦ 2021: 2012koaren %0,25
▪ Gobernuak hartu eta bete ez zuen konpromisoa: 2012koaren falta zen erdia. (COVID gastuak zirela eta, ez zen partidarik onartu aurtengo aurrekontuetan)

Egungo egoera kontuan hartuta, LABek URRATS TXIKI baino positibotzat jotzen ditu bai leheneratze hau, bai falta dena itzultzeko borondatea, eta baita honetaz informatzeko jasotako Kontseilariaren bilera gonbidapena ere. Baina argi utzi dio EZ DELA NAHIKOA eta 3ko mahaiaren defentsa egiteaz gain, legegintzaldia amaitu aurretik ZOR ZAIZKIGUN leheneratzeak eguneratzeko IDATZIZKO KONPROMISO irmo eta sendoa exijitu dizkio:
• 2012ko %1
• 2016ko %1

Beraz, 2022 eta 2023 urteetan falta den %2ko igoera gauzatu beharko luke. Hezkuntza Departamentuak ahalik eta lasterren administraziopeko lankideen oinarrizko soldatarekiko legez dagokigun %95eko soldata analogia berreskuratu behar du eta hori lortzeko, borrokan jarraituko du LABek.

Acuerdo Navarro Concertado
Un incremento del 0,25% gracias, entre otros, a LAB

Irakaskuntza 2021/06/18

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

El consejero de Educación Carlos Gimeno nos anunció ayer la reversión de una pequeña parte de los recortes sufridos y muestra su voluntad de devolver lo que se nos debe antes del final de la legislatura.

El consejero Carlos Gimeno convocó ayer a una reunión informativa a los sindicatos firmantes del Acuerdo Navarro Concertado y nos confirmó el incremento de un 0,25%, que se aplicará con efecto retroactivo desde enero de 2021.

Recordemos que, como consecuencia de numerosas movilizaciones, el curso pasado conseguimos revertir los recortes de 2012 y parte de ellos fueron suspendidos por el Gobierno de Navarra a principios de año. Recordatorio de la situación :
• Recortes sufridos y pendientes de recuperación
◦ 2012: 2,5%
◦ 2016: 1%
• Revertidos
◦ 2020: la mitad del 2012: 1,25%
◦ 2021: 0,25% del 2012
▪ El compromiso que el Gobierno asumió y no cumplió: la mitad de lo que faltaba del 2012 (no se aprobaron partidas en los presupuestos de este año con la excusa de los gastos COVID).

Teniendo en cuenta la situación actual, LAB considera que se trata de un PEQUEÑO PASO y valora positivamente esta reversión, la voluntad de revertir lo que falta y la invitación del consejero a esta reunión informativa. Pero NO ES SUFICIENTE y además de defender y reivindicar la mesa a 3 (Departamento, patronales y sindicatos), pide un COMPROMISO ESCRITO firme y contundente para actualizar las reversiones pendientes antes del final de la legislatura:
• 1% del 2012
• 1% del 2016

Por lo tanto, se debería de llevar a cabo el incremento del 2% que falta en los años 2022 y 2023. LAB seguirá luchando para que el Departamento de Educación aplique cuanto antes el 95% de analogía retributiva que nos corresponde por ley.

 

 

BOTON Osasunbidea