![]() |
|
Abenduan ere pedagogia feministaPedagogia feminista 2019/12/08Pedagogia Feminista egunez egun gure ikastetxe zein aisialdiko guneetan zabalduz joan dadin tresna berria izan nahi du, aldi berean, lankidetzan, denon artean, eraikia izatea du helburu. Bestalde, gogorarazi proiektu hau denon artean aberastea dugula helburu. |
Diciembre de aulas feministasPedagogía feminista 2019/12/08Desde el convencimiento de que el tránsito desde la coeducación hacia una pedagogía feminista es cosa de todas las personas tanto del ámbito educativo como de fuera de éste, proponemos una herramienta colaborativa y funcional que nos ayude a avanzar en ese camino. Recordad que este proyecto colaborativo en el cual cada persona interesada pueda enviar sus propuestas. |
![]() |
||
LABen proiektu berria; pedagogia feminista iruten
Pedagogia feminista 2018/05/08 LAB sindikatuak ekimen berria aurkeztu nahi dizue, 8 oro martxoa da izenez jendarteratuko duguna. |
Nuevo proyecto de LAB; hacia una pedagogia feminista
Pedagogía feminista 2018/05/08 Desde LAB queremos proponeros un nuevo proyecto que daremos a conocer con el nombre de Todos los 8s son marzo. |
+ Info |
![]() |
|
Pedagogia feminista 2018-09-08LAB sindikatuak joan den hilabetean abian jarritako 8 oro martxoa da ekimen arrakastatsuaren 3. alea duzue hau. |
Pedagogía feminista 09-08-2018Desde LAB os enviamos la tercera propuesta de la exitosa iniciativa Todos los 8s son marzo. |
![]() |
||||
|
![]() |
Guztiok izan beharko genuke feminista2017/06/01 | •Chimamanda Ngozi Adichie •Feminismoa •Plazara Goaz
|
Argazkia: Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen mailetan egiteko jarduera proposamena |
Emozio Hezkuntza; Haur Hezkuntzatik Batxilergora
2017/02/01 | Jatorrizko artikulua l Hezkidetza, aniztasuna, bullying-a, botere harreman autoritarioak, haur transexualitatea, eskola porrota, kontrolik gabeko IKTen erabilera ...Maisu-maistra eta irakasleok, afektu eta emozioen esparruan kokatzen den erronka anitz eta konplexu eskergari egin behar izaten diogu aurre egunerokoan. Zertarako balio ote digu eduki eta gaitasun tekniko zerrenda luze baten lanketan aritzea baldin eta hezitzen ditugun pertsona horien behar emozionalei erantzuten ez badiogu? Gure ikasleen behar emozionalak begiratu, aditu eta ulertu beharko ditugu behingoan. Adimen Emozionalaren gaia jorratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatutako materialaren esteka hemen. |
|
|
Haur transexualitatea normalizatzea dagokiguNorbera den bezalakoa ederra dela defendatzeko liburua plazaratu dute 2016/11/29 | Jatorrizko artikulua GARA| Norbera den bezalakoa ederra dela islatu nahi izan dute Aingeru Mayorrek eta Susana Monteagudok argitaratu berri duten liburuan. Finean, liburuak dio badaudela neskak eta mutilak ile motza eta luzea daramatenak, neskak eta mutilak soineko edo prakak janzten dituztenak, eta neskak eta mutilak bulba edo zakila dutenak. Horrela, modu errazean, transexualitateari buruz mintzatzen dira. Ostiral arratsaldean Donostian egin zuten aurkezpenean Aingeru Mayor bera egon zen Bertol Arrieta lagunak lagunduta. Ekitaldian haur ugari zeudenez, haientzako ere ulergarri egiten saiatu ziren. Hala, liburuaren laburpena egin zuten diapositibekin eta ondoren ipuin bat kontatu zuten kolore desberdinetako galtzerdiak erabiltzen zituen neska baten ingurukoa. Mezua? Bakoitzak nahi duena egin dezala. Beraiek ere gomendio horri kasu egin zioten eta aurpegiaren alde batean bizarra utzi zuten eta bestean kendu. «Aingeru Informatika Fakultatean ezagutu nuenean ez zitzaidan oso normala iruditu», esan zuen Arrietak ikasleak zirela lagunak egiten zituen gauza bitxiak aipatuz, adibidez, egunkaria irakurtzera zelaira oinutsik joaten zela. «Baina nork izan nahi du normala? Zein aspergarria!», bota zuen. «Denak gara desberdinak, baina desberdintasunak ez dira oztopo, aberastasuna baizik», amaitu zuen. Mayorrek hartu zuen hitza ondoren, liburuaren edukia azaltzeko. Amaieran, gitarra hartu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Maite zaitut” kantaren bertsioa abestu zuen: «Maite zaitut, maite-maite zaitut, pila pila pila neska ala mutila, maite zaitut, maite-maite zaitut, zaren bezalakoxea maite zaitut».
Neskak eta mutilak promo bideoa
2016/11/29 | Jatorrizko bideoa | • NESKAK ETA MUTILAK BIDEOA IKUSI
|