Hay 1506 invitados y ningún miembro en línea

Bigarren geldialdia, El Vergel: beharrak ez dira bi unitate banatzera soilik mugatzen

PAGNA 2024/03/01

PDF Langileen Batzordearen komunikatua

PAGNAko egoitza guztien aurrean egingo duen mobilizazio errondaren bigarren geldialdi honekin, Langileen Batzordeak babesa eta erabateko elkartasuna adierazi die El Vergel egoitzako langileei, eta zentro horretan bizi den egoera salatzeko kontzentratu da.

LABek salatu egiten ditu zentro horretako langileek bizi dituzten egoera tamalgarriak, premia ugari bezain premiazkoak baitituzte: bi bizikidetza-unitate banatzea, plantilla handitzea (erizainak, zaintzaileak, zerbitzu orokorrak...), asteburuetan eta oporretan sortzen diren langileen gabeziak amaitzea, plantillaren oporretarako eskubidea errespetatzea (eta, jakina, langile horiek ordezkatzea), egoiliarren mendekotasun mailaren balorazio berri bat egitea...

Bada garaia PAGNAko Gerentziak bere jarrera inposatzailea behingoz utzi, eta lanari ekin diezaion plantillako ordezkariekin batera guztiz jasanezina bihurtu den egoera hori birbideratzeko.

Horregatik, LABen mobilizatzen jarraitzearen alde egiten dugu apustu eta langile guztiak animatzen ditugu hurrengo elkarretaratzeetan parte hartzera:

  • Adingabeen bulegoetan (Erletokieta kalea), martxoaren 14an, 11:00etan.
  • San Jose zentroan, martxoaren 21ean, 11:00etan.

Zurekin indartsuagoak gara! Zatoz!

Segunda parada, El Vergel: donde las necesidades no se limitan al desdoblamiento de dos unidades

ANADP 2024/03/01

PDF Comunicado de la CP

Con la segunda parada dentro de la ronda de movilizaciones que va realizar en todos los centros de trabajo de la ANADP, la Comisión de Personal ha mostrado su apoyo y total solidaridad a la plantilla de la residencia El Vergel, ante la cual se ha concentrado para denunciar la situación que se vive en dicho centro.

Desde LAB denunciamos las lamentables condiciones en que se encuentran las y los trabajadores de ese centro, ya que las necesidades que presentan son tan numerosas como urgentes: desdoblar dos de las unidades de convivencia, aumentar la plantilla (enfermería, cuidadoras, servicios generales...), poner fin a las deficiencias de personal que se generan los fines de semana y vacaciones, respetar el derecho al disfrute de vacaciones de la plantilla (sustituyéndola, por supuesto), realizar una nueva valoración del grado de dependencia de las personas internas...

Ya es hora de que la Gerencia de la ANADP abandone de una vez por todas su actitud impositiva, se ponga manos a la obra y trabaje junto a las y los representantes de la plantilla para reconducir esta situación que se ha vuelto totalmente insostenible.

Por ello, desde LAB insistimos en la movilización y animamos a toda la plantilla a secundar las siguientes concentraciones:

  • En las oficinas de Menores (c/ Abejeras), el 14 de marzo a las 11:00.
  • En el Centro San José, el 21 de marzo a las 11:00.

Contigo somos más fuertes, ¡te esperamos!

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB