Hay 672 invitados y ningún miembro en línea

ANADP concentra Fam y Menor

Hirugarren geltokia, familia eta adingabeak:

Administrazioak oraindik ez die erantzun haurren babeserako beharrei

PAGNA 2024/03/14

PDF Elkarretaratzeko komunikatua

PAGNAko Langileen Batzordeko gainerako kideekin batera, gaur Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren aurrean kontzentratu gara, eremu horretako lankideei gure babesa erakusteko eta beraien aldarrikapenak gure egiteko.

Babesik gabe dauden adingabeez arduratzen den plantillak urteak daramatza estrategia berriak eta giza baliabide nahiz baliabide tekniko gehiago eskatzen. Baina Administrazioak, gaur den egunean, ez du erantzun errealik eman oraindik.

2023aren hasieran, Nafarroako Gobernuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak arrisku psikosozialen ebaluazioa egin zuen, eta arrisku “garrantzitsu” gisa katalogatutako zenbait gabezia erakutsi zituen. Horri dagokionez ere, Administrazioak ez du zirkinik ere egin.

Hala ere, Familia eta Adin Txikikoen plantillak ez du amore ematen eta bere lan baldintzen hobekuntza horiek aldarrikatzen jarraitzen du.

LABen ustez, zerbitzuaren kalitatea ondo zaindutako langileak izatean eta azpiegitura eta baldintza egokiak izatean oinarritu behar da. Horregatik, borroka hori babesten dugu, eta aski dela oihukatzen dugu. Aski da kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko, plantilla gainkargatzeaz eta bere osotasun fisiko nahiz mentala arriskuan jartzeaz.

Tercera parada, Familia y Menores:

La Administración sigue sin dar respuesta a las necesidades de la protección infantil

ANADP 2024/03/14

PDF Comunicado de la concentración

Junto con el resto de la Comisión de Personal de la ANADP, hoy nos hemos concentrado ante la Subdirección de Familia y Menores para mostrar nuestro apoyo a las compañeras y compañeros de este ámbito y hacer nuestras sus reivindicaciones.

La plantilla que se ocupa de los menores en situación de desprotección lleva años reclamando nuevas estrategias, y más recursos, tanto humanos como técnicos. Pero la Administración, a día de hoy, no ha dado una respuesta real a eso.

A principios de 2023 el Servicio de Prevención de Riesgos Laborales del Gobierno de Navarra realizó una evaluación de riesgos psicosociales y mostró varias deficiencias catalogadas como de riesgo “importante”. Tampoco a este respecto la Administración ha movido un dedo.

Sin embargo, la plantilla de Familia y Menores no cesa en su empeño y continúa reivindicando esas mejoras de sus condiciones laborales.

Desde LAB defendemos que la calidad del servicio debe basarse en tener un personal bien cuidado, así como en disponer de unas infraestructuras y condiciones adecuadas. Por eso, apoyamos esta lucha y decimos ¡basta ya! Basta ya de ofrecer un servicio de calidad a costa de sobrecargar a la plantilla y poner en riesgo su integridad física y mental.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB