Hay 1612 invitados y ningún miembro en línea

 ADM cuentagotas 05

Mahai Orokorra

Soldaten % 0,5eko igoera onetsi da, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin

Administrazioa 2024/03/14

Mahai Orokorrak gaur egin duen bileran erabaki da oniritzia ematea oinarrizko soldaten % 0,5eko igoera osagarriari, zeina langile guztiei aplikatuko baitzaie 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin. Igoera hori lehendik hitzartua zegoen, iazko soldatak KPIaren igoerara egokitzearren. Diru kopuru horiek apirileko nominarekin batera ordainduko dizkigute. Horrez gainera, oraindik aplikatu gabe dago aurtengo igoera, zeina % 2koa izanen baita, gehi % 0,5 gehiago KPIaren bilakaeraren arabera. LABeko ordezkariak bileran adierazi du igoera hori ez dela nahikoa eta sektore publikoko langileok erosahalmena galtzen segitzen dugula.

Bileran, orobat, erabaki da % 5 igotzea Suhiltzaileen Zerbitzuko langileen eta Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko langileen produktibitate-osagarria. Igoera horrek atzeraeragina izanen du 2024eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Mesa General

Aprobada una subida del 0,5% con carácter retroactivo desde el uno de enero de 2023

Administrazioa 2024/03/14

La Mesa general celebrada hoy jueves ha acordado dar el visto bueno a la una subida salarial adicional del 0,5% del sueldo base para todo el personal con carácter retroactivo desde el uno de enero de 2023. Esta subida estaba prevista para ajustar los salarios al incremento del IPC. El pago de estas cantidades se realizará con la nómina de abril. Queda pendiente la subida salarial correspondiente al presente año, que será de un 2% más un 0,5% que dependerá del comportamiento del IPC. Desde LAB, hemos señalado que la subida es insuficiente y que los trabajadores y trabajadoras del sector público seguimos perdiendo poder adquisitivo.

En la misma Mesa General se ha aprobado un aumento del 5% del complemento de productividad para el personal del Servicio de Bomberos y del Servicio de Emergencias, Prevención y Protección Civil. Este incremento se realizará con carácter retroactivo desde el uno de enero de 2024.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB