Hay 1604 invitados y ningún miembro en línea

PAGNAko Mahai Sektorialaren laburpena

ANADP 2024/04/19

Hona hemen PAGNAko azken mahai sektorialean, hilaren 17an egin zena, landu ziren gaiak:

Ordutegi arauak San Jose zentroan
PAGNAk esan du Langileria Batzordeak aurkeztutako egutegi proposamena ez dela ordutegi arau bat, eta ezin dela GPAn sartu. Beraz, ez du balio. Argudiatu dutenez, ordutegi arauak ziklikoa izan behar du, eta konstantea, denborari dagokionez.

Ez dute beste proposamen berririk ekarri. Abenduaren 22an aurkeztutakoaren gainean lan egin dezagula esan digute. Behar diren egokitzapenak egin ditzagun horren gainean, baina betiere egokitzapen horiek ekitatiboak badira. Erabakitzen da egutegian ez dela aldaketarik izanen 2025era arte.

Sindikatu guztiek konpromisoa hartzen dute ordutegi arauaren beste proposamen bat aurkezteko lehenbailehen, goian aipatutako irizpideen araberakoa, 2024ko ekainaren 19an eginen den bileran onartu ahal izateko.

El Vergel
Informatu digute mantentze-lanetako arduradunaren lanpostua amortizatu behar dela eta zerbitzu orokorretako, sukaldeko eta mantentze-lanetako koordinatzaile lanpostu bat sortu behar dela. Hortaz, ez da lanpostu bat ere galduko, ondokoaren lanpostua beteko delako.

Gainera, zerbitzu orokorretako arduradunak, bai El Vergelen, bai San Jose zentroan, zerbitzu orokorretako arduradun lanposturako gai-zerrendan zehazten diren eginkizunak beteko ditu, hau da, mantentze-lanetako eginkizunak.

Mugikortasunari buruzko epaiari dagokionez, esan digute laster betearazi behar dutela, baina, hori baino lehen, horren eragina jasango duten pertsonekin bilduko direla. Ziurtatu digute PAGNAk ez duela ahalmenik barne-mugikortasun prozesu propio bat arautzeko, eta, beraz, mugitzeko aukerarik gabe segituko dugula Funtzio Publikoak hori arautu arte.

Atezaintzan zentralita aldatu behar dute eta, horren ondorioz, ez da beharrezkoa izanen atezaintzako langilerik izatea gaueko txandan. Gaueko txandako bi plaza horiek beste lanpostu batzuei atxikiko zaizkie.

Lan kargei dagokienez, kanpoko enpresa batek ratioen egokitzapena baloratzeko azterketa bat egingo du.

Asteburuetako langileen ordainsariak
Berriz ere esan digute ez dela ez zuzena, ez legezkoa, asteburuetako langileei orduka ordaintzea. Portzentajearen arabera ordaindu behar zaie.

Kontratuen klausulak aldatu behar dituzte ordainketa-modu berrira egokitzeko. Erosahalmena galtzen ari garela esan diegu, eta horri aurre egiteko konponbide eraginkorrak bila ditzatela. Horri erantzunez, esan digute ez dutela maniobratzeko tarterik, eta nahi duten langileei aparteko orduak hainbanatzeko aukerarik ere ez dutela.

Resumen de la Mesa Sectorial de la ANADP

ANADP 2024/04/19

He aquí los puntos tratados en la última mesa sectorial de la ANADP, celebrada el pasado 17 de abril:

Regla horaria de San José
La ANADP dice que la propuesta de calendario presentada por la Comisión de Personal no es una regla horaria y no es posible meterlo en el GPA; por lo tanto no sirve. Argumentan que la regla horaria debe ser cíclica y constante en el tiempo.

No nos traen ninguna propuesta nueva. Nos piden que trabajemos con la presentada el 22 de diciembre, que sobre ella hagamos los ajustes que creamos convenientes, siempre y cuando estos sean equitativos. Se acuerda que no va a haber modificaciones sobre el calendario hasta el año 2025.

Todas las fuerzas sindicales se comprometen a presentar otra propuesta de regla horaria ajustada a los términos antes descritos cuanto antes, para poder aprobarla en la próxima reunión que será el 19 de junio de 2024.

El Vergel
Nos informan de que se va a amortizar la plaza de encargado de mantenimiento y se va a crear una plaza de coordinador de SSGG, cocina y mantenimiento. Así pues, no se pierde ningún puesto, ya que se va a cubrir el de adjunta.

Además, el puesto de encargado de SSGG, tanto en el Vergel como en San José, va a realizar funciones acordes al temario del puesto de encargado de SSGG, es decir, funciones de mantenimiento.

Con respecto a la sentencia sobre la movilidad, nos dicen que la van a ejecutar próximamente, pero que antes se van a reunir con las personas afectadas. Nos aseguran que la ANADP no tiene potestad para regularizar una movilidad interna propia y que seguiremos sin movilidad hasta que la regule Función Pública.

En la Conserjería se va a cambiar la centralita, lo que va a ocasionar que no sea necesario tener personal de Conserjería en el turno de noche. Las dos plazas del turno de noche se van a suscribir a otros puestos.

En cuanto a las cargas de trabajo, se va a realizar un estudio de adecuación de ratios por una empresa externa.

Retribuciones del personal de fines de semana
Reiteran que no es ni correcto ni legal retribuir al personal de fines de semana por horas; es necesario hacerlo por porcentaje.

Van a modificar las cláusulas de los contratos para adaptarlos a la nueva forma de retribución. Ante nuestro argumento de pérdida de poder adquisitivo y la solicitud de soluciones efectivas, nos contestan que no tienen margen de maniobra y que ni siquiera pueden prorratear las horas extra a quienes así lo requieran.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB