Hay 1815 invitados y ningún miembro en línea

ADM aclaración

Egonkortze prozesuan lanposturik gabe gelditzeagatiko konpentsazioaren gaineko argibide batzuk

Administrazioa 2024/06/04

Egonkortze prozesuei buruzko 19/2022 Foru Legearen 12. artikuluak hauxe dio konpentsazio ekonomikoari buruz:

“Zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, hogei eguneko ordainsari finkoak adinako konpentsazio ekonomikoa emanen da, eta urtebetetik beherako aldiak hilabeteka hainbanatuko dira (hamabi hileko, gehienez). Konpentsazio ekonomiko hori administrazio-kontratudun langileentzat izanen da, baldin eta, jardunean egonik, Administrazioarekin duten harremana amaitzen bada ez zaielako esleitu egonkortzeko hautapen prozesuetan deitutako lanposturik.”

Funtzio Publikoaren iritziz, lekualdatze lehiaketak ez dira egonkortze prozesuen parte. Beraz, zuk betetzen duzun lanpostu hutsa lekualdatze lehiaketa baten bidez betetzen badute, ez dagokizu konpentsazio ekonomikorik.

Halaber, egonkortze prozesuetan beste lanposturen bat lortzen baduzu, ez duzu konpentsazio ekonomikorik izanen. Horregatik, ez da ordainketarik eginen harik eta prozesu guztiak bukatu arte.

Gainera, gogoan izan konpentsazio hori kobratzeko eskubidea baduzu, ofizioz ordainduko dizutela. Zuk ez duzu deus eskatu edo egin behar.

Aclaración sobre el cobro de la compensación económica por quedar sin plaza en la estabización

Administrazioa 2024/06/04

La compensación económica que establece el artículo 12 de la Ley Foral de Estabilización 19/2022 dice lo siguiente:

“Corresponderá una compensación económica, equivalente a 20 días de retribuciones fijas por año de servicio, prorrateándose por meses los periodos de tiempo inferiores a un año, hasta un máximo de doce mensualidades, para el personal contratado en régimen administrativo que, estando en activo como tal, viera finalizada su relación con la Administración por no resultar adjudicatario de ninguna de las plazas convocadas en los procesos selectivos de estabilización.”

Según Función Pública, no se consideran parte del proceso de estabilización los traslados, es decir, si han ocupado tu vacante en un traslado no te corresponderá la compensación económica.

Tampoco te corresponderá si obtienes cualquier otra plaza en los procesos de estabilización, por eso no se van a ejecutar los pagos hasta que no estén todos los procesos terminados.

Además hay que tener en cuenta que si te corresponde dicha compensación, ésta se pagará de oficio, sin que tengas que solicitarla ni hacer nada.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB