|
Administrazioa 2026/11/17
Gainera, E mailako ordainsariak Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren azpitik daude oraindik.
Madrilgo Gobernuak langile publikook 2027an jasoko ditugun soldatak % 4,5 igotzea onartu du gaur. Nafarroaren kasuan, igoera Mahai Orokorretik pasa ondoren gauzatuko da. Hala ere, horrek ez du konpentsatuko KPIaren igoera. Izan ere, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, Nafarroan KPIa % 4,8 igo da azken urtean. Beraz, erosteko ahalmena galtzen jarraituko dugu. Lapurtuko diguten diru hori 2010. urtetik edo lehenagotik galtzen ari garen dirutzari gehitu behar zaio (jo artikulura).
Bereziki amorragarria da ikustea Nafarroako administrazioetan (batez ere toki entitateetan) lan egiten duten E mailako pertsonen oinarrizko soldatak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGSa) baino baxuagoa izaten jarraituko duela.
Izan ere, Ministroen Kontseiluak LGSa % 5,3 igotzea ere onartu du, urtean 18.004 eurora iritsi arte. Gure administrazioetako E mailako langile baten oinarrizko soldatari % 4,5eko igoera hori aplikatuz gero, urte osoko soldata 17.666,6 eurokoa izanen da, 1.261 euro hilean hamalau ordainsaritan; hots, LGSak ezartzen duen gutxieneko soldata (1.286 euro) baino baxuagoa.
|
Administrazioa 2026/11/17
Además, las retribuciones del nivel E siguen estando por debajo del Salario Mínimo Interprofesional.
El Gobierno de Madrid ha aprobado hoy una subida del 4,5 % de los salarios que percibimos los y las trabajadoras públicas para el 2027. Una subida que en Nafarroa se hará efectiva tras pasar por la Mesa General. Sin embargo, eso no va a compensar el incremento del IPC que, según datos del Instituto Nacional de Estadística, se sitúa en Navarra en un 4,8 % en el último año, por lo que seguiremos perdiendo poder adquisitivo. Este nuevo robo a nuestros bolsillos se suma a todo lo que llevamos perdiendo, al menos desde el año 2010 (ir al artículo).
Especialmente indignante es que las personas del nivel E que trabajan en las administraciones navarras (sobre todo en entidades locales) van a continuar con unos salarios base inferiores al Salario Mínimo Interprofesional (SMI).
El Consejo de Ministros también ha aprobado un incremento del SMI de un 5,3 % hasta alcanzar los 18.004 euros anuales. El sueldo base de un nivel E, si se le aplica la subida del 4,5 %, se situará en 17.666,6 euros anuales, es decir, 1.261 euros mensuales en catorce pagas frente a los 1.286 que marca el SMI.
|