San Joseko langileek baliabide gehiago eskatu dutePAGNA 2017/05/19 San Jose zentroko langileek elkarretaratzea egin dute Politika Sozialen Departamentuaren aurrean langile gehiago zein baliabide material handiagoak exijitzeko kalitatezko zerbitzu hobea eman ahal izateko. Bertako erabiltzaileen perfilean eginiko aldaketa ez da baliabide handiagoekin bat etorri. KOMUNIKATUA: Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia sartzen ari den erabiltzaile-profilak zeharo bestelakoak dira, zentroan erabili ohi direnen aldean. San Jose zentroak ez ditu giza bitartekorik, ezta baliabide materialik ere, profil berri horri behar bezalako arreta emateko. Gu, San Jose zentroko langileak ez ezik, herritarrak ere bagara, eta arreta-zentroetan desgaitasunari ematen zaion asistentzia-kalitateaz kezkaturik gaude. Horregatik, zentroa gizartearen beharrizanetara eta eskakizunetara egokitu behar bada ere, ez da arriskuan jarri behar zentroetako langileen eta gainerako erabiltzaileen osasuna. Gure ustez oraingo honetan faktoreen ordenak badu eragina emaitzan. PAGNAk sortu du arazoa, eta orain neurriak hartu beharko ditu ondorioak arintzeko. Baina hori lehenago egin behar zuen, plangintza baten arabera giza eta gauza-baliabideak jarri beharko zituen gaixoak ekartzen hasi baino lehen. Orain arte hartu dituzten neurriak ez dira aski, gure irudiko, adabaki bat baino ez dira. Egoera onbideratzeko ez da aski neurri orokorrak hartzea, premiazkoa da berariazko konponbideak bilatzea. Administrazioa eredugarria izan behar da dibertsitateari arreta ematen. Horregatik, kalitatezko asistentzia emateko behar diren baliabideak ongi planifikatzeko eskatzen dugu. LAB - ELA - AFAPNA - USAE - UGT |
La plantilla de San José pide más recursosANADP 2017/05/19Trabajadores y trabajadoras del Centro San José se han concentrado hoy frente al departamento de Políticas Sociales para exigir más medios humanos y materiales para poder ofrecer un servicio de calidad. El cambio en los perfiles de las personas usuarias no se ha visto acompañado de un incremento de los recursos. COMUNICADO: La Agencia Navarra para la Autonomía y el Desarrollo de las Personas (ANADP) está introduciendo perfiles de usuario radicalmente distintos a los habituales en el centro. El Centro San José no está dotado de medios materiales y humanos para dar una atención correcta a este nuevo perfil. Somos trabajadores y trabajadoras del centro San José, pero también ciudadanos y ciudadanas preocupadas por la calidad asistencial de los centros de atención a la discapacidad. Por eso, estamos totalmente de acuerdo en adecuar los centros a las necesidades y demandas de la sociedad, pero sin poner en riesgo la salud de los y las profesionales que trabajan en ellos y del resto de usuarios. La ANADP debiera haber planificado y dotado de medios materiales y humanos el centro antes de realizar cualquier ingreso.
|