Hay 825 invitados y ningún miembro en línea

OSA concentra matxismo 2

Elkarretaratze isila egin dute Osasunbidean gertatutako azken eraso matxista salatzeko

Osasunbidea 2022/09/09

Osasunbideak eta Arcasa enpresak egindako deialdiari erantzunez, eguerdi honetan dozenaka lagun elkartu dira langile batek joan den astean jasandako sexu-erasoa salatzeko. Poliziak dagoeneko atxilotu du ustezko erasotzailea, bai eta behin-behinean aske utzi ere, biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri ondoren.

Joan den astean, Osasunbideko langile batek (Arcasa enpresaren bidez kontratatua zegoen) sexu erasoa jasan zuen. Hori dela eta, dozenaka lagun bildu dira gaur langileari elkartasuna adierazteko eta, aldi berean, indarkeria matxistak berekin dakarren giza eskubideen zapalketa larria salatzeko.

Elkarretaratzea Vianako Printzea kontsulten zentroaren aurrean izan da, eta bertan LABeko ordezkari askok parte hartu dute. LAB sindikatuak emakumeen eta langileen aurkako indarkeria-ekintza guztiak irmoki gaitzesteaz gain, azpimarratu du kasu honetan erasoa are larriagoa dela, “plantillako langile gehienak emakumezkoak direlako”. Horregatik, LABeko ordezkariek Nafarroako Gobernuari exijitu diote “behar diren neurri guztiak ezar ditzala Nafarroako emakume langileen aurkako arrisku-egoera oro saihesteko”.

Concentración silenciosa para denunciar el último ataque machista ocurrido en Osasunbidea

Osasunbidea 2022/09/09

Respondiendo a la convocatoria realizada por parte de Osasunbidea y la empresa Arcasa, varias decenas de personas se han concentrado este mediodía para denunciar la agresión sexual que una trabajadora sufrió la semana pasada. El presunto autor ya ha sido detenido y puesto en libertad provisional tras imponerle una orden de alejamiento.

Una empleada de Osasunbidea (en este caso a través de Arcasa) fue la semana pasada víctima de una agresión sexual. Han sido decenas de personas las que esta mañana han mostrado su solidaridad a la trabajadora, al tiempo que han denunciado esta violación de derechos humanos que supone la violencia machista.

Este acto que ha tenido lugar en la explanada frente al Centro de Consultas Príncipe de Viana ha contado con una amplia representación de LAB. Esta, además de mostrar su más enérgica repulsa a cualquier tipo de violencia contra las mujeres o la clase trabajadora, ha recalcado que se trata de una agresión más grave si cabe, ya que ha ocurrido “en una plantilla mayoritariamente femenina”. Es por ello por lo que las y los delegados de LAB han exigido al Gobierno de Navarra que “establezca las medidas necesarias para evitar cualquier situación que suponga un riesgo para cualquier trabajadora de Nafarroa”.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB