Castejongo UdalaLABek langile baten birkokapenari buruzko epai bat irabazi duAyuntamiento de Castejón 2022/02/25Castejongo Udalak zortzi hilabeteko soldatak eta kotizazioak ordaindu beharko ditu LABeko zerbitzu juridikoek Castejongo Udaleko langile batek jarritako erreklamazioa irabazi dute, zortzi hilabete igaro zirelako langilea beste lanpostu batean birkokatu gabe. Udalak ordaindu ditu jadanik 8 hilabete horietako soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak. Castejongo Udaleko langile bati ezintasun iraunkor osoa eman zioten bere lanpostuan aritzeko, eta lan-harremana etenda geratu zen. Langileak bere mugetara egokitutako lanpostu batean birkokatzeko eskatu zuen, era horretan bere lan-harremana aktibatzeko. Hori dela eta, 2019ko abuztuan Udalak birkokatzeko espedientea hasi zuen. Baina abenduan, birkokatzea ebazteko dagoen 6 hilabeteko epea igaro ondoren, langilea birkokatu gabe zegoen oraindik, hau da, ez zegoen aktibo, eta soldatarik gabe jarraitzen zuen. 2020ko urtarrilean LABeko ordezkariak udalarekin bildu ziren. Bilera horretan, Castejongo alkateak konpromisoa hartu zuen birkokapena azkar egiteko tramiteak arintzeko, eta plantilla organikoa aldatzeko, hutsik dauden lanpostuetako bat langilearen osasun egoerarekin bateragarriak diren zereginetara egokitzeko. Eta hala egin zuen. 2020ko otsailean, Prebentzio Zerbitzuaren aldeko txostena iritsi zen, bai eta Segurtasun eta Osasun Batzordeak langilea birkokatzeko egindako proposamena ere, eta langileak berariaz onartu zuen birkokapena. |
Ayuntamiento de CastejónLAB gana una sentencia sobre la reubicación de un trabajadorAyuntamiento de Castejón 2022/02/25El ayuntamiento de Castejón debe pagar y cotizar ocho meses a un trabajador Los servicios jurídicos de LAB han ganado una reclamación formulada por un trabajador del ayuntamiento de Castejón debido a que tardaron 8 meses en reubicarlo. El ayuntamiento ya ha procedido al pago de los salarios y cotizaciones de Seguridad Social de esos 8 meses. A un trabajador del ayuntamiento de Castejón le dieron incapacidad permanente total para su puesto, quedando suspendida su relación laboral. El trabajador solicitó que le reubicaran en un puesto de trabajo adecuado a sus limitaciones y activar así su relación laboral, por lo que en agosto de 2019 el ayuntamiento inició expediente de reubicación. Pero en diciembre, transcurridos los 6 meses de plazo para resolver la reubicación, el trabajador continuaba sin ser reubicado, es decir, inactivo y sin salario. |