Hay 1048 invitados y ningún miembro en línea

IRAK HHSS Tatxanen argazkia 

Asko falta da etapa eta langileak duintzeko

Irakaskuntza Hauteskunde Sindikalak 2023

 

LABen Lanbide Heziketako irakasleak, beste hezkuntza-maila batzuetakoekin alderatuta, diskriminatuta gaudela argi dugu. Horregatik, Hezkuntza Departamentuan honako hauek salatu ditugu erregistro ofizialaren bidez:

• LHko ikasturte hasierako jarraibideak gainerako mailetan baino askoz beranduago argitaratzen dira; normalean, ikasturtea hasi ondoren.

• Eskola-egutegia eskatzeko jarraibideak gainerako mailetan baino beranduago argitaratzen dira, maiz proposamenak egiteko epea bukatuta. Hori arazo larria da garraioa DBH edo Batxilergoko beste ikastetxe batzuekin partekatzen denean.

• LHko ikastetxeetan ez dago berezko araudi organikorik zentro horien eta emandako ikasketen berezitasunak errekonozitzeko.

• Lanbide Heziketako langileak pandemian funtsezko langiletzat hartu ez izana.

• Goi Ziklo Elebidunak ezartzea, kontsultatu gabe eta irakasleen borondatearen aurka. LHko gure ikasleengan ikusten dugunez, gainera, orohar ia gaitasun guztiak indartzeko beharra dagoela nabari da, eta ez soilik atzerriko hizkuntzei dagozkienak. Horregatik, ez dugu ulertzen azken hori soilik indartzea.

• LHko lege berria aplikatzeak dakartzan ondorio negatiboak:

-Interino gisa lan egin duten irakasle teknikoek ezingo dute lan egin 202ótik aurrera.
-Irakasle tekniko gisa lan egiten duten eta graduren bat duten interino irakasleek ez dute A maila gisa kobratuko, baina bai 202ó. urtea baino lehen gradua duten irakasle funtzionario teknikoek, geroago ez.
-LHko Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidego berriak, Ian bera egin arren, gutxiago kobratuko du.

LABen dagoeneko hau eskatu dugu:

• Egun indarrean dagoen ratioa, irakasleko 20 ikaslekoa, jaistea bikoizketak lortzeko eta behar diren ordu guztiak emateko.
• Berma dadila Ian bera egiten dutenek soldata bera irabaztea, kidegoen artean bereizketarik egin gabe, funtzionario izan edo ez izan.

LABen eskatzen dugu:

• LH duintzea, oraindik ere “onak ez diren“ ikasleentzat aukera gisa ikusten baita.
• Berrikuntza-orduak, enpresetan ematen den garapen tekniko sendoa ikasgeletan ezarri ahal izateko.

Queda mucho para dignificar la etapa y sus profesionales

Irakaskuntza Hauteskunde Sindikalak 2023

 

En Navarra, tanto el personal de FP como la propia etapa educativa estamos siendo gravemente discriminados, y por ello, LAB trabaja a destajo en esa dirección:

• Hemos denunciado mediante registro oficial que las instrucciones -de inicio de curso entre otras- se publican demasiado tarde para poder hacer propuestas, que los centros de FP no tienen un reglamento orgánico propio, que el personal de FP no ha sido considerado esencial durante la pandemia, que han implantado los Ciclos Superiores Bilingües sin consultar y contra la voluntad del profesorado, y que la nueva ley de FP traerá consecuencias negativas importantes (el profesorado técnico interino no podrá ejercer a partir de 2026, solo el profesorado funcionario con un grado antes de 2020 cobrará como nivel A, el nuevo cuerpo de profesores especialistas en sectores singulares cobrará menos que el resto a pesar de realizar el mismo trabajo...).

• Hemos solicitado al Departamento de Educación rebajar las ratios actuales (20 estudiantes por docente) para poder realizar desdobles, que se concedan todas las horas necesarias (incluidas las de innovación), y respetar la máxima de
“a mismo trabajo, mismo sueldo” sin distinciones.

Por todo ello, y ante la anticuada pero todavía presente visión de que la FP es la opción para las y los "malos estudiantes", LAB siempre luchará por la dignificación tanto de la etapa como de las condiciones laborales de todo el personal.

 

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea