Hay 405376 invitados y ningún miembro en línea

 IKASTOLAK – HEGO EUSKAL HERRIA - Zerbitzu publikoak

Hezkuntza eraldatzeko, borroka da bidea!

Hezkuntzan inbertitu: ratioak jaitsi eta langileak gehitu!

Irakaskuntza 2021/09/15

Ezohiko bigarren ikasturtea hasi dugun honetan ikastoletako langileok, iazko moduan, izugarrizko ahalegina egingo dugu aurrez aurreko eskolak bermatzeko. Osasun Publikoko arduradunen protokoloez haratago ikastolaz ikastola Kontinjentzia Planak adostuak ditugu ikastoletan. Plan horiek ezinbesteko tresna dira langileon osasuna bermatu eta hezkuntza jarduera ahalik eta normalizatuena garatzeko.

Iazko ildoari jarraiki, Hezkuntza Sailak EAEn eta Hezkuntza Departamentuak Nafarroan nahikoak ez diren baliabide gutxi batzuk jarri dituzte ikastolen eskura. Hego Euskal Herrian daukagun osasun krisiak are eta ageriago utzi ditu gure hezkuntza sistemaren gabeziak. Bi urte hauetan Hezkuntza arduradunek ez dute egiturazko neurririk hartu egungo hezkuntza erronkei aurre egiteko. Ez dute ratio jaitsieraz, ezta hezkuntza sistemak behar duen langileen gehikuntzaz edota eskola eredua iraultzearen beharraz ere hitz egin nahi izan.

Horretaz gain, EAEko ikastoletako langileen egungo plantillak mantendu ahal izateko ezinbestekoa da Hezkuntza Sailak, EHIk zein EIBk eta LAB sindikatuak bere garaian sinatu zituzten errelebo kontratuak gauzatzeko akordioei segida ematea. Errelebo kontratuen finantziazioa 2021eko abuztuaren 31an amaitu da eta akordio horren luzapenaren inguruan Hezkuntza Sailak ez du ezer esan. Egoera honi berehalako irtenbidea ematea ezinbestekoa da gure lankideek merezitako kalitateko erretiroa izan dezaten eta ikastoletako langileria egonkortu dadin. Halaber, Nafarroan 2022ko abuztuaren 31an bukatuko den errelebo kontratuen inguruko akordioari ere segida eman beharko zaio.

2021 urtean, Lan-Hitzarmen berriak sinatzeko negoziazio prozesuak martxan jarriko ditugu. Lan Hitzarmenen baitan ikastoletako langile guztien lan-baldintza duinak bermatzea bilatzen dugu, administraziopeko langileekiko lan-baldintzen homologazioan pausuak emanez.

BORROKATZEA MEREZI DU!
GORA LANGILEON BORROKA!

karramarro

 

Kartel PARO 4 horas empeoramiento

PDF Kartel PARO 4 horas Maiatzak 28 Mayo

 

ADM empeoramiento

Maiatzak 11 Mayo 11:30 > 14:00 Euskarabidea
Maiatzak 13 Mayo 9:30 > 12:00 Salón Blanca de Navarra del INAP
Maiatzak 13 Mayo 18:00 > 20:00 Sala de Conferencias de la 2ª planta del Condestable
Maiatzak 21 Mayo 10:00 > 12:30 Residencia Sto. Domingo de Lizarra
Ekainak 2 Junio 10:30 > 12:30 San José. Planta Baja
Ekainak 4 Junio 10:30 > 12:30 El Vergel. Capilla

* Batzar orduak eskatuta, hasi baino ordu erdi lehenagotik, bukatu eta ordu erdi beranduagora arte. Gogorarazten dugu langile bakoitzak hilabetero lau batzar-ordu dituela bere esku gehienez ere.

* Pedidas horas de asamblea desde media hora antes del inicio hasta media horas después del final. Recordamos que cada trabajadora dispone de un máximo de 4 horas de asamblea al mes.

 

 LOGO CORREO WEB

 

 

 

afiliatu

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea