2022rako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako LEPa deitu da Nafarroa Garaian

Irakaskuntza 2021/12/21

Buelta asko eman ondoren, 2022ko ekaineko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Maisu-Maistren Kidegoko Nafarroa Garaiko LEPko deialdia gaur iragarri eta argitaratu da, eta izena emateko epea abenduaren 22tik urtarrilaren 25era egonen da zabalik, biak barne.

Ikusi deialdia HEMEN.

Berriz ere, LABetik salatu nahi dugu behar direnak baino askoz plaza gutxiago atera direla eta, ohi bezala, euskarazkoak erabat eznahikoak direla. Osotara, 371 plaza atera dira, 5 espezialitatetan banatuta. Oraingo honetan, eskaini diren plazak aurreikusita zeudenak baino gutxiago izanen dira egonkortze-plazak ez baitituzte atera -eskaini diren lanpostu hutsak birjartze-tasakoak baino ez dira-.

Deialdian iragarritako lanpostuak honela banatu dira espezialitateen, hizkuntzen eta prozeduraren arabera:

ESPEZIALITATEAK

TXANDA

IREKIA

DESGAITASUNA DUTENENTZAKO ERRESERBA

Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz)

10

-

Haur Hezkuntza (gaztelaniaz)

29

4

Haur Hezkuntza (euskaraz)

17

2

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz)

166

14

Lehen Hezkuntza (euskaraz)

62

6

Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (euskaraz)

10

1

Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz)

46

4

Prozedura arrunta izateak hiru berrikuntza ekarriko ditu LEP honetara, aldatu ezin direnak:

- 3 bolaren ordez, 2 bakarrik aterako dira.
- Esperientziarengatik lor daitekeen gehienezko puntuazioa 5 puntukoa izanen da (5 urtetakoa), ez 10.
-Lehiaketa-oposizioko puntuazio orokorra oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderaziotik aterako da, bi heren oposizioaldirako eta heren bat lehiaketaldirako (lehen %60-%40 banatzen zen).

Aurreko ikasturteetan bezala, LABen LEPa prestatzeko ikastaro bat eskainiko dugu. Interesaturik egonez gero, eman izena urtarrilaren 11tik 21era, helbide elektroniko honetara idatziz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.), edota telefono honetara deituz 948 382474.

Convocada la OPE de Educación Infantil y Primaria en Nafarroa Garaia para 2022

Irakaskuntza 2021/12/21

Después de muchas vueltas, hoy se ha anunciado y publicado la convocatoria de la OPE del Cuerpo de Maestros de Educación Infantil y Educación Primaria de junio de 2022 para Navarra. El plazo de inscripción estará abierto del 22 de diciembre al 25 de enero, ambos incluidos.

Ver convocatoria AQUÍ.

Una vez más, desde LAB queremos denunciar que se han sacado muchas menos plazas de las que se necesitan y que, como es habitual, las de euskera son totalmente insuficientes. En total se han ofrecido 371 plazas, repartidas en 5 especialidades. En esta ocasión, las plazas ofertadas han sido inferiores a las previstas, ya que no han ofertado las plazas de estabilización; por lo tanto, los puestos vacantes resultantes son exclusivamente de la tasa de reposición.

Plazas convocadas, distribuidas por especialidades, idioma y procedimiento:

ESPECIALIDADES

INGRESO

LIBRE

RESERVA PARA PERSONAS
CON DISCAPACIDAD

Audición y Lenguaje-Castellano

10

-

Educación Infantil-Castellano

29

4

Educación Infantil-Euskera

17

2

Educación Primaria- Castellano

166

14

Educación Primaria-Euskera

62

6

Lengua Extranjera Inglés- Euskera

10

1

Pedagogía Terapéutica-Castellano

46

4


Debido a que se trata de un procedimiento ordinario, habrá tres novedades en esta OPE que no pueden ser modificadas:

- En lugar de 3 bolas, sólo saldrán 2.
- La puntuación máxima por experiencia será de 5 puntos (5 años), no de 10.
-La puntuación global del concurso-oposición resultará de la ponderación de las puntuaciones de las fases de oposición y concurso, dos tercios para la fase de oposición y un tercio para la fase de concurso (antes se distribuía 60% y 40%).

Como en convocatorias anteriores, en LAB ofreceremos un curso para preparar la OPE. Si estás interesado/a, apúntate del 11 al 21 de enero escribiendo a la siguiente dirección de correo electrónico (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) o llamando al teléfono 948 382474.

 

BOTON Osasunbidea