Hay 1244 invitados y ningún miembro en línea

 

Konfinatutako adin txikikoak zaintzeko baimen berezia eskatu du LABek

Nafarroako Ikastolak 2022/02/01

Pandemia dela eta, eta egungo egoera aintzat hartuta, LABek, SEPNA eta UGTrekin batera,
ordaindutako baimen berezia aplikatzeko eskatu die Itunpeko Patronalei. Konfinaturiko 14 urtetik beherako
adin txikikoak euren kargu dituzten eta euren lana presentzialki soilik egin dezaketen langileentzat izango
litzateke.

Arazo asko sortu da lana eta familia uztartu ahal izateko eta kontziliaziorako zailtasun handiak daude
egun bizi dugun egoerari aurre egiteko.

Langile hauen berehalako ordezkapena ere eskatu da, ezin baitu lan karga horrek kideen gain izan.
Eskaera hau LABek NIEri pasa zen ikasturte hasieran ere egin zion eta ezezkoa jaso genuen.

Beste alde batetik, Nafarroako Akordioa abuztuaren 31n iraungiko denez, Hezkuntza Departamentuari
berriz ere negoziazioa hasteko eskaera egin diogu; gai honetan ere, erantzunaren zain gaude. Erantzuna
jasotzeko taxuzko epea pasa ondoren erantzunik ez badugu, beste fase batera pasatzeko asmoa dugu.

LABek langile guztion eskubideak defendatzen jarraituko du!

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea