IRAK elkarretaratzea

LABek Hezkuntza Departamentua ez dela bajak ordezkatzen ari salatu du eta baja guztiak ordezkatzeko galdegin dio

Irakaskuntza 2022/02/11

.Hezkuntza kalitatea aldarrikatuz eta “Ordezkapen ezak eskolak itotzen ditu” lelopean, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur Hezkuntza Departamentuaren aurrean, ikastetxeetan izaten ari diren bajak ordezkatzen ari ez direla egiaztatu baitu, eta honek hezkuntza zuzen-zuzen kaltetzen duelako.

Izan ere, bereziki COVIDa dela eta, baja asko izaten ari da azken boladan Nafarroa Garaia osoko ikastetxeetan; gainera, prozeduraz bajak zazpi egunerako ematen dira eta, nahiz eta haietako batzuk luzatzen diren, hau ez da aintzat hartzen ordezkapenak egitean. Jada handia zen zuzendaritza taldeen, irakasleen eta zerbitzuetako langileen lan-zama areagotu du –zaintzak antolatu, ikasleak aurrez aurre zein etxean daudenak artatu…- eta, ondorioz, ikasle zein familiengan ere eragiten du. LABen ustetan, bada garaia Gimeno kontseilariak behin eta berriro predikatzen duen kalitateari ekin diezaion, eta horretarako beharrezkoak diren neurriak har ditzan; hala nola, ratioak edota irakasleen zuzeneko saioak jaistea. Are gehiago, ezohiko egoera honek ezohiko neurriak ezartzea ekarri beharko luke. Horrela, hezkuntza kalitatea hobetzeaz gain, ezustekoen aurrean hobeki jarduteko aukera ahalbidetuko luke (gaixorik dauden irakasleek uzten dituzten zaintzak kudeatzeko unean, adibidez).

Beste behin ere, Departamentuaren immobilismo eta inprobisazioaren aurrean gaudela deritzogu; COVIDarekin bi urte daramatzagun arren, oraindik ez da gauza izan bajen arazoari aurre egingo liokeen sistema egoki eta eraginkorrik aurkitzeko, hezkuntza komunitatea osatzen dugun eragile guztion etsipenerako. Eta kontseilariak, erabat itxia den jarrera erakutsiz, entzungor dirau sindikatuon eta gainontzeko agenteen proposamen eta eskaeren aurrean, gurekin ez baitu negoziatzen ezta adosten ere.

LAB sindikatuan ez dugu etsiko Gimenori Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna bete dezan exijitzen, hezkuntza kalitaterako ezinbestekoak diren bertako alderdi asko, aurtengo irailean beteta egon beharko liratekeenak, ahaztu edo baztertu egiten dituela dirudi eta. LABek kalitatezko hezkuntzaren alde borrokan jarraituko du, baita Departamentuari ahalegin berezia egin behar duela gogorarazten, bere langileen bajen ordezkapen egokiaren kasuan, besteak beste.

LAB denuncia que el Departamento de Educación no está sustituyendo las bajas y exige que se sustituyan todas

Irakaskuntza 2022/02/11

Con el objetivo de reivindicar la calidad educativa y bajo el lema “La falta de sustituciones ahoga las escuelas”, el sindicato LAB se ha concentrado hoy frente al Departamento de Educación, tras constatar que no se están llevando a cabo las sustituciones por bajas que se están produciendo en los centros educativos, algo que perjudica directamente a la educación.

Debido especialmente a la COVID-19, últimamente está habiendo muchas bajas de personal en los centros educativos de toda Navarra; además, por procedimiento, estas incapacidades son concedidas para siete días y, aunque algunas de ellas terminan alargándose, esa circunstancia no se tiene en cuenta al realizar las sustituciones. Esto ha incrementado la ya de por sí elevada carga de trabajo de equipos directivos, profesorado y personal de servicios -organizar las guardias, atender a todo el alumnado, tanto de forma presencial como a los que están en casa… - y, en consecuencia, repercute negativamente también en el alumnado y las familias. LAB considera que es hora de que el consejero Gimeno se ponga manos a la obra para tratar de conseguir la calidad educativa que predica una y otra vez y tome las medidas necesarias para ello, como rebajar los ratios o las sesiones de docencia directa del profesorado. Es más, esta es una situación excepcional que requiere la adopción de medidas extraordinarias. Ello, además de mejorar la calidad educativa, permitiría tener más margen de actuación ante situaciones imprevisibles (por ejemplo, en el momento de gestionar las guardias generadas por el profesorado enfermo).

Una vez más, nos topamos con el inmovilismo y la improvisación del Departamento de Educación: han pasado dos años con la COVID-19, pero todavía no ha sido capaz de dar con un sistema de gestión de las bajas adecuado y eficaz, para desesperación de todos los agentes que formamos la comunidad educativa. Y el consejero, con una actitud nada receptiva, sigue desoyendo las propuestas y demandas de los sindicatos y del resto de agentes educativos, con quienes no negocia ni acuerda.

En LAB no cesaremos en nuestra labor de exigir a Gimeno que cumpla el Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública –firmado por el Gobierno de Navarra y que debería estar cumplido en septiembre de este año-, ya que parece olvidar o no querer abordar muchos aspectos del mismo imprescindibles para alcanzar la calidad educativa. LAB seguirá luchando por una educación de calidad y recordando al Departamento que debe realizar un esfuerzo importante, que pasa, entre otros, por realizar adecuadamente la sustitución de las bajas de su personal.

 

BOTON Osasunbidea