Lanbide Heziketaren erronka Nafarroan: ituna betetzea eta hezkuntza kalitatea lortzeko hainbat gogoeta

Irakaskuntza 2022/04/04

LAB sindikatuan egiaztatu dugu 2018an sinatutako Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna ez dela Lanbide Heziketan (LH) aplikatzen ari, eta Hezkuntza Departamentuari eskatu diogu, instantzien eta honelako salaketa publikoen bidez, akats hori zuzentzeko eta lehenbailehen betetzeko.

Alde batetik, Ituna urratzen ari da, irakasleen zati batek Itunean ezarritako asteko 18 eskola-orduak baino gehiago egin behar dituelako. LHko Erdi Mailako eta Goi Mailako Ikasleen Ebaluazio, Titulazio eta Egiaztapen Akademikoa arautzen duen Foru Aginduak agintzen du lehen mailan modulu bat ematen duten eta bigarren mailan modulua gainditu gabe duten ikasleak matrikulatuta dituzten irakasleek errekuperazio-plan bat ezar dezatela beraientzat, baina ez du ahalbidetzen moduluari esleitutako orduetan egin ahal izatea, ezta horiek betetzeko ordu-esleipenik ematen ere. Hori dela eta, irakasleek beren eskola-ordutegitik kanpo egin behar dituzte zeregin horiek (jolas-orduetan, arratsaldeetan...), eta, horrela, ikasturtean zehar irakasle bakoitzari dagozkion eskola-orduak gainditzen dira.

Antzeko zerbait gertatzen da hirugarren hiruhilekoan Lantokiko Prestakuntza modulua (LP) duten modulu eta ikastaroetan. A priori, modulu horietan irakasten duten irakasleek eskola-ordu gutxiago izango dituzte aldi horretan. Alde hori konpentsatzeko, irakasle horiek 19 edo 20 eskola-ordu ematen dituzte lehen eta bigarren ebaluazioetan, Itunean ezarritako 18 orduen ordez. Baina, ikasle batzuek modulua gainditzen ez badute, praktikak ikastetxetik kanpo egiten dituztenez, irakasleek plan bereizia garatu behar dute haientzat, eta horrek lehen bi hiruhilekoetako 19 edo 20 eskola-ordu murriztea eragozten die, Itunean adostutako 18 eskola-orduak gaindituz.

Bestalde, egiaztapenerako eta beste prestakuntza batzuetarako formazioa, egun, LHko irakasleek ematen dute, eskumen hauek, hau da, egiaztatze- eta ebaluazio-prozesuak beren prestakuntzekin, Estatutik autonomia-erkidegoetara aldatu zirenetik -aldaketa positibotzat jotzen dugu-. Baina ez dugu positiboki baloratzen prestakuntza horren zati bat Lanbide Heziketako irakasle funtzionarioek edo bitarteko irakasleek betetzea, beren lan-ordutegitik kanpo. LABen uste dugu ordu horiek ikasturtearen hasieran ikastetxeen ordutegi orokorrean sartu beharko liratekeela, irakaskuntzako eskola-ordutegiaren barruan eman daitezen eta bitarteko irakasleen edo funtzionarioen zati batek “aparteko” soldata eta lana izan ez dezan.

Azkenik, LABen kezka handia sortzen digun Lanbide Heziketako beste gai bat goi-mailako mailetan ingelesa-frantsesa/gaztelania-euskara eredu elebidunaren ezarpena da. Nafarroako Gobernua joan den ikasturtean hasi zen modulu elebidun horiek ezartzen, alde bakarretik eta aldez aurreko kontsultarik gabe, plangintzarik eta aurretiazko ikasketarik gabe. Ikasturte honetan, dagoeneko, 10 ziklotan baino gehiagotan dago ezarrita eta, antza denez, Hezkuntza Departamentuak goi-mailako maila guztietara zabaldu nahi du epe laburrean, bertan parte hartzen duten irakasle eta ikasleen nahigabea gorabehera.

Alde batetik, irakasleek zailtasunak dituzte eduki oso teknikoak atzerriko hizkuntzan emateko eta, gainera, ulertzen dute modulu horien maila akademikoak okerrera egiten duela komunikazio-hizkuntzako moduluekin alderatuta (gaztelania edo euskara). Bestalde, ikasleek – batzuetan, modulu elebidun horietan matrikulatzeko presioa sentitzen dutenek – uste dute ikaskuntza akademiko teknologikoari aparteko zailtasun bat gehitzen zaiola atzerriko hizkuntzarengatik.

Gure ustez, jokabide horrekin, Hezkuntza Departamentuak kalte egiten dio guztiok lortu behar dugun hezkuntza-kalitateari, eta inplikatutako hezkuntza-komunitateko eragileekin hausnartzeko, kontsultatzeko eta negoziatzeko eskatzen diogu.

descargas de archivos.orig Infoa deskargatu hemen

El reto de la FP en Navarra: que se cumpla el Pacto y algunas consideraciones para lograr la calidad educativa

Irakaskuntza 2022/04/04

En el sindicato LAB hemos constatado que el Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública en Navarra, firmado en 2018, no se está aplicando en la FP y hemos exigido al Departamento de Educación, a través de instancias y de denuncias públicas como esta, que subsane este error y ponga en marcha su cumplimiento a la mayor brevedad.

Por una parte, está incumpliendo el Pacto ya que parte del profesorado se ve obligado a realizar más de las 18 horas lectivas semanales establecidas en el mismo. La Orden Foral que regula la Evaluación, Titulación y Acreditación Académica del Alumnado de Grado Medio y de Grado Superior de Formación Profesional decreta que el profesorado que imparte un módulo en primer curso y que tenga matriculado alumnado en segundo curso con el módulo no superado establezca un plan de recuperación, pero no posibilita que pueda realizarlo en las horas asignadas al módulo ni provee de asignación horaria para desempeñarlas. Ello obliga al profesorado a tener que realizar estas tareas fuera de su horario lectivo (en recreos, por las tardes…), superando de esta manera las horas lectivas que corresponden a cada docente durante el curso escolar.

Algo similar ocurre en módulos y cursos que cuentan con el módulo de Formación en Centros de Trabajo (FCT) en el tercer trimestre. A priori, los y las docentes que imparten esos cursos tendrán menos horas lectivas durante ese periodo. Para compensar esta diferencia, en la primera y segunda evaluación este profesorado imparte 19 o 20 horas lectivas –en lugar de las 18 establecidas en el Pacto-. Pero, si hay alumnado que no aprueba el módulo, como realiza las prácticas fuera del centro educativo, el profesorado debe desarrollar para ellos y ellas un plan diferenciado, lo que les impide reducir las 19 o 20 horas lectivas de los primeros dos trimestres, excediendo así las 18 horas lectivas acordadas en el Pacto.

Por otra parte, la formación para la acreditación y otras formaciones es actualmente impartida por parte del profesorado de FP, desde que se produjera el trasvase de competencias de los procesos de acreditación y evaluación con sus correspondientes formaciones del Estado a las Comunidades Autónomas -cambio que consideramos positivo-. Pero lo que no valoramos positivamente es que parte de esta formación la desempeñen profesorado funcionario o interino de FP, fuera de su horario laboral. En LAB creemos que estas horas deberían integrarse en el horario general de los centros al inicio de curso, de manera que se impartan dentro del horario lectivo docente y que no suponga que parte del profesorado interino o funcionariado tenga un sueldo y trabajo “extra”.

Por último, otro asunto de la FP que nos preocupa seriamente en LAB es el de la instauración del modelo bilingüe inglés-francés/castellano-euskera en los Grados Superiores de FP. El Gobierno de Navarra, de manera unilateral y sin previa consulta, sin planificación ni estudios previos, comenzó a implantar estos módulos bilingües lengua vehicular/lengua extranjera el curso pasado. Este curso son ya más de 10 los ciclos en los que se encuentra presente y todo parece indicar que el Departamento de Educación pretende extenderlo a todos los Grados Superiores a corto plazo, a pesar del descontento de profesorado y alumnado participante en los mismos. Por una parte, el personal docente encuentra dificultades para impartir contenidos muy técnicos en lengua extranjera, además de entender que el nivel académico de estos módulos empeora con respecto a los módulos en lengua vehicular -castellano o euskera-. Por otra, el alumnado -que, en ocasiones, siente presiones para matricularse en estos módulos bilingües- considera que se le añade una dificultad extra a su aprendizaje académico tecnológico.

Consideramos que, con este proceder, el Departamento de Educación perjudica la calidad educativa que todos y todas debemos perseguir, y le instamos a recapacitar y consultar y negociar con los y las agentes de la comunidad educativa implicados.

descargas de archivos.orig Descarga aquí la Info

 

 

BOTON Osasunbidea