Erlijioa, eskolatik at

Irakaskuntza 2022/05/12

LABek irmo arbuiatu nahi du gaur Parlamentuan onartu den erlijioko irakasleei lanpostuak bermatzeko Navarra Sumaren legea, Geroa Bairen aldeko bozka bakarrarekin aurrera atera duena eta, Nafarroako Kontseiluak ohartarazi bezala, Nafarroan segurtasun juridikorik gabe onartzen den beste arau bat.

Lehenik eta behin, estatu laiko batean erlijioak eskolatik kanpo egon beharko lukeelako. Baina, lan-esparrura mugatuta, Artzapezpikutzak aukeratzen dituelako erlijio-irakasleak, gardena ez den hautapen prozesu batean, gainerako irakasleek hezkuntza-administrazioek egindako eta “berdintasun, meritu eta gaitasun” printzipioetan oinarritutako hautaketa-probetan gai direla erakutsi behar duten bitartean.

Beraz, diskriminazioa gertatzen da eta Administrazioaren mendeko interinoen eskubideak urratzen dira; izan ere, beraiendako izan beharko luketen lanorduak murriztu egiten dira beren balioa frogatu behar izan ez duten beste irakasle batzuen alde. Erlijioko irakasleen egonkortasuna indartzea helburu duen lege honek zuzenean astuntzen ditu gainerako irakasleen lan-eskubideak.

La religión, fuera de la escuela

Irakaskuntza 2022/05/12

Desde LAB queremos expresar nuestro más rotundo rechazo a la ley de Navarra Suma para garantizar los puestos de trabajo al profesorado de religión que se ha aprobado hoy en el Parlamento con el único voto a favor de Geroa Bai y, desoyendo la advertencia del Consejo de Navarra, una nueva norma que se aprueba en Navarra sin garantía de seguridad jurídica.

Nos oponemos a esta ley, en primer lugar, porque en un estado laico la religión debería encontrarse al margen de la escuela. Pero, ciñéndonos al ámbito laboral, porque el profesorado de religión es seleccionado por el Arzobispado de manera arbitraria, no transparente, al contrario de lo que ocurre con el resto de docentes, que deben demostrar su capacidad en pruebas selectivas confeccionadas por las Administraciones educativas y basadas en los principios de “igualdad, mérito y capacidad”.

Se produce por tanto una discriminación y se vulneran los derechos de los trabajadores y trabajadoras interinos dependientes únicamente de la Administración, quienes ven mermadas las horas de trabajo a las que pueden optar en favor de otros docentes que no han tenido que demostrar su valía. Esta ley cuyo objetivo es reforzar la estabilidad del profesorado de religión agravia directamente los derechos laborales del resto de los y las docentes.

 

 

BOTON Osasunbidea