Hay 1468 invitados y ningún miembro en línea

IRAK 28 Hizkuntza Eskola argazkia

 

Murrizketak Hizkuntza Eskola Ofizialetan

Irakaskuntza 2022/06/28

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Tuterako zein Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialetako 2022-2023 ikasturterako eskaintza murriztea erabaki du, talde kopurua txikiagotuta. LABek uste du neurri hori euskarari egiten zaion enegarren erasoa dela Administrazioaren partetik, bai eta zerbitzu publikoen beste murrizketa bat ere, herritarrek hizkuntzak ikasteko duten eskubidea urratzen baitu.

Tuteran, taldeek gutxienez 10 lagunekoak izan behar dutelako baldintza ezarri omen du Departamentuak, bestela alde batera utziko ditu talde horiek. Horrezaz gain, Tuteran zein Iruñean, Hezkuntzak talde kopurua murriztuko du; horren ondorioz, herritarrek hizkuntza ikasteko eskaintza txikiagoa izanen dute. Neurri horrek, gainera, Euskaran ez ezik, beste hizkuntzetan ere ikasketa prozesuaren jarraipena eragotzi lezake, gerta litekeelako talderik ez izatea maila batzuetan.

Horiek horrela, Tuterako Hizkuntza Eskolan, Hezkuntza Departamentuak 26tik 22ra jaitsiko omen du Ingeles Departamentuko talde kopurua, eta 6tik 3ra Euskara eta Alemanekoak; osotara, 10 talde gutxiago egonen dira, 3 irakasle gutxiago -haietako bat, Euskaran-. Bestalde, Iruñeko Hizkuntza Eskolan hauxe da aurreikuspena: Euskara Departamentuan 2 talde itxiko dituzte -aurretik beste bi jada itxi ziren-; Ingelesean 2, Alemanen 3 kenduko dituzte, eta 21 talde izatetik 18 talde izatera pasatuko dira. Frantses eta Italiera Departamentuei ez zaie talderik kenduko heldu den ikasturtean, baina kontuan hartu behar da aurreko urteetan hainbat talde itxi zizkietela Departamentu horiei.

Tuterako Hizkuntza Eskolako zuzendaritzak berak adierazi du Hezkuntza Departamentuak Erriberan egin nahi duen murrizketa gauzatzeak galera nabarmena ekarriko liokeela eskualdeari. LAB sindikatuak azpimarratu nahi du murrizketa horrek herritarrak ez ezik, langileak ere kaltetuko lituzkeela, eta ohartarazi nahi du azken murrizketa hau gehituko zaiela dagoeneko irakaskuntzan gertatzen diren eskubide urraketei; esaterako, adinagatik dagokien ordu lektiboen murrizketa ukatu zaie hainbat irakasleri. Erasoa salatzeko, LABek elkarretaratzera deitu du gaur, ekainaren 28an,  Iruñeko Hizkuntza Eskolaren aurrean (Konpainia plazan), goizeko 11:00etan, eta bertako langile askok parte hartu dute.

Hizkuntza Eskola Ofizialen salaketa Gimenoren Departamentuak zenbait arlotan sortu duen hondamendiari eransten zaio: euskararen aurkako erasoak, PAI egonkortzea, Lanbide Heziketan ziklo elebidunen inposizioa, Haur Hezkuntzako lehen zikloko langileak greba mugagabera bultzatu dituen prekarietate egoera, COVIDagatik ezarritako jardunaldiaren eta eskolaz kanpoko jardueren inposaketa, esparru guztietan negoziaziorik eta komunikaziorik eza, ikastola eta itundutakoei behin eta berriro entzungor egitea, Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna ez betetzea... Horrengatik guztiarengatik, LABen jarraitzen dugu Gimenoren dimisioa eskatzen, ardurapean duen Departamentua behar bezala ez kudeatzeagatik.

Recortes en las Escuelas Oficiales de Idiomas

Irakaskuntza 2022/06/28

El Departamento de Educación de Navarra ha decidido reducir la oferta de las Escuelas Oficiales de Idiomas de Tudela y Pamplona para el curso 2022-2023, disminuyendo el número de grupos creados. LAB considera que este es el enésimo ataque de la Administración al euskera y un nuevo recorte de los servicios públicos, ya que supone una vulneración del derecho de los y las ciudadanas que desean aprender idiomas.

En Tudela, al parecer el Departamento condicionará la continuidad de los grupos a que estos estén formados por un mínimo de 10 personas para que puedan seguir adelante y, en general, disminuirá el número de grupos tanto en Tudela como en Pamplona, lo que recortará la oferta lingüística a la ciudadanía. Esto, además, podría poner en peligro la continuidad del proceso de aprendizaje no solo en Euskera, sino también en las otras lenguas, ya que podría ocurrir que no salieran grupos en los seis niveles existentes.

Así, en la Escuela de Idiomas de Tudela el Departamento reducirá de 26 a 22 el número de grupos de Inglés y de 6 a 3 los de Euskera y Alemán; en total, habrá 10 grupos menos, 3 profesores menos -uno de ellos, en Euskera-. En la Escuela de Idiomas de Pamplona, por su parte, la previsión es cerrar 2 grupos en Euskera -antes se habían cerrado ya otros dos-, 2 más en Inglés, suprimir 3 de Alemán, pasando de 21 a 18; y aunque a los Departamentos de Francés e Italiano no se les cerrará ningún grupo el curso que viene, hay que tener en cuenta que en años anteriores ya perdieron varios.

La propia dirección de la Escuela de Idiomas de Tudela ha señalado que el recorte que piensa aplicar Educación allí supondrá una pérdida importante para la Ribera. El sindicato LAB, por su parte, quiere incidir en que estos recortes perjudicarán no sólo a la ciudadanía, sino también a los y las trabajadoras, y recordar que se sumarán a las vulneraciones de derechos laborales que ya se están produciendo en la enseñanza, como la denegación de la reducción por edad a docentes a los que les corresponde. Para denunciar esta nueva agresión, LAB ha convocado una concentración hoy 28 de junio frente a la Escuela de Idiomas de Pamplona (Plaza Compañía), a las 11:00 de la mañana, a la que han acudido también numerosas trabajadoras y trabajadores de las Escuelas.

Esta denuncia de las Escuelas Oficiales de Idiomas se une al descalabro generado por el Departamento de Gimeno en diferentes ámbitos: numerosos ataques al euskera, la estabilización del PAI, la imposición de los ciclos bilingües en la Formación Profesional, la situación de precariedad que ha llevado a las trabajadoras del primer ciclo de Educación Infantil (0-3) a la huelga indefinida, la imposición de la jornada y de las actividades extraescolares ante el COVID-19, la falta generalizada de negociación y comunicación en todos los ámbitos, también ignorando a las ikastolas y el sector de la enseñanza concertada, el no cumplimiento del Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública... Por todo ello, desde LAB insistimos en que Gimeno debe dimitir, por no gestionar adecuadamente el Departamento que tiene a su cargo.

 

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea