Hay 1562 invitados y ningún miembro en línea

IRAK CP Castejon

PAI Dekretua, hezkuntza ereduz mozorratutako euskararen aurkako atentatua

Irakaskuntza 2022/09/22

Hezkuntza Departamentuak bilera bat deitu du bertaratutako eragileek PAI programa hezkuntza-eredu bihurtzeko ekarpenak egin ditzaten. LABek, mahaitik altxatuta, alde egin du. Guk eleaniztasuna babesten dugu, baina betiere berezko hizkuntzen aurka egiten ez badu, hau da, euskararen aurka.

Hezkuntza Departamentuak abian jarri du PAI programa (Hizkuntzen Ikaskuntzarako Programa) Hezkuntza Eredu gisa arautuko duen foru dekretua lantzeko egitasmoa. Nafarroako herritarrengan interes pedagogiko handia sortzen duela, eskaera ere aparta duela eta Foru Komunitatean esperientzia zabal bezain positiboa duela argudiatuz, hainbat hezkuntza-eragile deitu ditu –LAB sindikatua besteak beste– hauek beren ekarpenak egin ditzaten. Azaldu dutenez, jarraian, kanpoko aholkularitza-enpresa batek aztertuko ditu, eta horrela, hizkuntzak ikasteko programetarako arau bat sortuko dute.

LABen ordezkariek bileratik alde egin dugu, ez baitugu babesten orain arte programak zirenak gure berezko hizkuntzetako baten kalterako diren eredu bihurtzen dituzten proiektuak (ez dugu ahaztu behar PAI programa D ereduari eraso egiteko asmo nagusiarekin sortu zutela). Hau da, lege horren bitartez, atzerriko hizkuntzen programa horiek D, G eta A ereduekin parekatu nahi ditu Hezkuntzak; aldi berean euskara erasotuz, Nafarroako berezko hizkuntza dena.

LABen eleaniztasunaren eta hizkuntza-murgiltzearen aldeko apustua egiten dugu, baina atzerriko hizkuntzak modu orekatu eta koherentean landu behar direla uste dugu, gainerako gaitasunak eskuratzeari eta berezko hizkuntzak menderatzeari kalterik eragin gabe; eta horixe da gaur-gaurkoz programa horiek egiten dutena.

Horrez gain, LABetik Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu eman diezazkigula behin eta berriz aipatzen dituzten datu objektibo horiek, zeinek ziurtatzen omen duten PAI programa hain pedagogikoa dela, halako eskaera handia duela –gogoratu, Kastejoneko ikastetxeak egin zuen bezala, azken urteotan beste zenbait zentruk ere programatik ateratzeko eskatu dutela– eta halako esperientzia positiboa duela. Non daude hezkuntza-eredu bat sortzeko lege-aldaketa bermatzen duten txosten horiek? Are gehiago; Madrilgo hezkuntza-sistemaren txosten batzuek horrelako programen aurka egiten dute zuzen-zuzenki, ematen zaizkien bertute pedagogiko horiek ez direlako inondik inora ere frogatutzat eman.

Azkenik, LABek gogor kritikatu du Departamentuak proiektu hau garatzeko kanpoko aholkularitza kontratatzea erabaki izana. Ez al du Departamentuak kanpoko gasturik egin beharrik gabe lan hori egin dezakeen langilerik?

LABen izugarria eta onartezina iruditzen zaigu PAI hezkuntza-eredu bihurtzea; batetik, gure nortasunaren aurka egiten duelako, eta bestetik, frogatutako onura pedagogikorik gabeko programa delako. Horregatik, gure haserrea eta gaitzespena erakusten jarraituko dugu, eta EZ esango diogu PAI Dekretuari, eta BAI, aldiz, hizkuntza-murgiltze eredu bati, Nafarroako ikasle guztiek beren hizkuntzan ikasi ahal izan dezaten.

El Decreto PAI, un atentado contra el euskera encubierto de modelo educativo

Irakaskuntza 2022/09/22

LAB se planta y se marcha de la reunión convocada por Educación para hacer del PAI un nuevo modelo educativo. Nosotras apoyamos el multilingüismo, pero siempre y cuando no atente contra las lenguas propias, como es el euskera.

El Departamento de Educación ya se ha puesto en marcha para elaborar un decreto foral que regule el programa PAI (Programa de Aprendizaje de Idiomas) como modelo educativo. Bajo los argumentos de que es de interés pedagógico con alta demanda en la sociedad navarra y que cuenta con una experiencia reconocida, ha convocado a diferentes agentes educativos -entre ellos el sindicato LAB- para que aporten ideas que posteriormente una consultora externa analizará. Así pretenden crear una norma para los programas de aprendizaje de idiomas.

La delegación de LAB ha abandonado la reunión, ya que no apoyamos este tipo de proyectos que convierten los que hasta ahora eran “programas” en modelos que van en detrimento de la lengua oficial (no debemos olvidar que el PAI nació con la principal intención de atacar al modelo D). Es decir, con esta ley Educación equiparará los programas de lenguas extranjeras a los modelos D, G y A; consiguiendo a la vez maltratar al euskera, lengua propia de Navarra.

Desde LAB apostamos por el multilingüismo y la inmersión lingüística, pero creemos que hay que tratar las lenguas extranjeras de forma equilibrada y coherente, sin perjuicio de la adquisición de las demás competencias y del dominio de las lenguas propias, lo que actualmente no posibilitan estos programas.

Además, LAB exige al Departamento que nos facilite esos datos objetivos que asegura tener acerca de que el PAI es un programa tan pedagógico, con tan alta demanda –recordad que, tal y como lo hizo el de Castejón, en los últimos años varios centros han solicitado salir del programa- y con tanta experiencia reconocida. ¿Dónde están esos informes que avalan un cambio legislativo para crear, nada más y nada menos, que un modelo educativo? Es más, existen informes del sistema educativo madrileño en contra de programas como estos por no demostrar esas virtudes pedagógicas que algunos les atribuyen.

Por último, desde LAB criticamos que Educación haya decidido contratar una consultoría externa para desarrollar este proyecto. ¿Acaso no cuenta el Departamento con el personal necesario para poder llevar a cabo esa labor sin tener que hacer un gasto externo?

En LAB nos parece terrible e inadmisible que el PAI se convierta en modelo lingüístico, ya que atenta contra nuestra identidad y además es un programa sin beneficio pedagógico probado. Por ello seguiremos mostrando nuestro enfado, rechazo y diremos NO al Decreto PAI, y SÍ a un modelo de inmersión lingüística que permita a todo el alumnado navarro estudiar en su lengua propia.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea