Hay 2414 invitados y ningún miembro en línea

LABek Departamentuak Lanbide Heziketaren lege berriaren ondorioz egin nahi duen lardaskeria salatu du

Irakaskuntza 2022/03/30

Departamentuak, Mahai Sektorialean, bi ebazpen-proposamen aurkeztu dizkigu Nafarroan Lanbide Heziketari buruzko Lege berria aplikatzeko. LABetik kritikatu nahi dugu proposamen horiek lardaskeria hutsak direla, batetik, jardunean dauden irakasle interinoei oposizioen atea ixten dietelako eta, bestetik, lan bera egiten duten irakasleek gutxiago kobratzen uzten dutelako.

Azter dezagun zehatzago zer diren ebazpenak. Alde batetik, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren Ebazpena, Hezkuntza Kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Agindu horren bidez, Departamentuaren zerbitzupeko irakasle-lanpostuak ALDI BATERAKO KONTRATAZIOAREN bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onartzen dira.

Eta, bestetik, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko Zerbitzuko zuzendariari dagokion ebazpena, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartuta geratu diren Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko espezialitateei dagozkien zerrendetan agertzen diren ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO izangaientzako deialdia onartzen duena.

LABek lehenengo puntuan adierazi duenez, eskumen gehienak Madrilen menpe daudenez, Nafarroako Foru Komunitateak ez du eskumenik OPOSIZIO bidez irakasle-lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko. Horrek esan nahi du titulazio askotan aurkitzen dugula titulazio jakin batekin irakasle gisa jardun ahal izatea, baina, aldi berean, ezin izatea OPOSIZIOETARA aurkeztu. Bestalde, Foru Komunitatean bezala, irakasleen kontratazio-zerrendak oposizioari lotuta daude, hezkuntzan urte bat edo gehiago eman duten irakasleak zerrendetatik kanpo geratzen dira LET-a berriro ireki arte, irakasleen zerrendetako azken postuetara baztertuak geratuz.

Bigarren puntuan, LABek kritikatu du, hainbat adibiderekin, Lanbide Heziketari buruzko Lege berria azkar eta modu txarrean egin dela Madrilen, eta berriz ere Nafarroako irakasleei kalte egin diela. Alde batetik, LHko irakasle tekniko izandakoetako funtzionarioak, unibertsitate-tituluren bat egiaztatzean, Bigarren Hezkuntzako kidegora pasa daitezke. Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan ezarritako dataren arabera, gehienez 2026ko urtarrilaren 19a izango da. Hau da, data horretatik aurrera, titulazio bera duten eta irakasgai berberak ematen dituzten irakasleak irakasleen kidego desberdinetakoak eta administrazio-maila desberdinetakoak izango dira, eta ez dute oinarrizko soldata bera jasoko. Bestalde, Estatuko Lege horrek aldi baterako kontratua zuten irakasleak baztertzen zituen, eta oinarrizko soldata txikiagoa jasotzen zuten.

Madrilek ezarritako lardaskeria hori nolabait arintzeko, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ebazpen bidez zuzenduko du LHko irakasle teknikoen kidegoko espezialitateei dagozkien langile kontratatuek (19 espezialitate Estatu mailan eta 16 Nafarroako Foru Komunitatean) A administrazio-mailara pasatzeko eta soldata bera kobratzeko aukera izan dezaten. Hori bai, funtzionarioek atzeraeraginez kobratuko dute 2021etik aurrera, eta kontratatutako langileek EZ.

LABek Hezkuntza Departamentua egiten ari den adabakia salatu du, LHko Irakasle Teknikoen Kidego zaharreko beste 10 espezialitateak Ebazpen honetatik kanpo geratzen baitira. Hau da, unibertsitateko titulazioa duten 598 irakasle teknikoen kidego berriko irakasle kontratatuek gutxiago kobratuko dute. Horregatik, LABetik eskatu dugu desberdintasun horiek konpontzeko, eta, era berean, goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulazioa duten irakasle teknikoen kidego berriko irakasleek osagarri bat jasotzeko, soldata bereizketarik gabe parekatzeko, beste autonomia-erkidego batzuetan egiten den bezala.

LAB denuncia la chapuza que el Departamento quiere hacer a consecuencia de la nueva ley de la FP

Irakaskuntza 2022/03/30

El Departamento nos ha presentado, en Mesa Sectorial, dos propuestas de Resolución para aplicar la nueva Ley de la FP en Navarra. Desde LAB criticamos que dichas propuestas son meras chapuzas que, por un lado, cierran la puerta de las oposiciones a profesorado interino en activo, y por otro, por permitir que docentes que hacen el mismo trabajo cobren menos.

Analicemos más detenidamente en qué consisten las Resoluciones. Por una parte, está la Resolución del director del Servicio de Régimen Jurídico de Personal del Departamento de Educación, por la que se modifica el Anexo I de la Orden Foral 37/2020, de 8 abril, del Consejero de Educación por la que se aprueban las normas de gestión de las relaciones de aspirantes al desempeño, mediante CONTRATACIÓN TEMPORAL, de puestos de trabajo docentes al servicio del Departamento.

Y por otro, la resolución correspondiente a la directora de Servicio de Selección de Personal Docente del Departamento de Educación, por la que se aprueba la convocatoria para que el personal aspirante a la CONTRATACIÓN TEMPORAL que figura en las relaciones correspondientes a las especialidades del Cuerpo a extinguir de Profesores Técnicos de Formación Profesional que han quedado integradas en el Cuerpo de profesores de Enseñanza Secundaria.

LAB ha manifestado en el primer punto que, al depender la mayor parte de competencias de Madrid, la Comunidad Foral de Navarra no tiene competencia sobre la gestión de las relaciones de aspirantes al desempeño, mediante OPOSICIÓN, a puestos de trabajos docentes. Esto significa que titulaciones con las que se puede ejercer de profesor/a no permita presentarse a OPOSICIONES. Por otra parte, como en la Comunidad Foral las listas de contratación de profesorado están vinculadas a la oposición, profesorado que haya ejercido uno o varios años en educación, quede fuera de las listas hasta una nueva apertura de ATP, relegados y relegadas siempre a las últimas posiciones de las listas de profesorado.

En el segundo punto LAB ha criticado, con varios ejemplos, que la nueva Ley de FP se ha realizado deprisa y de malas maneras en Madrid, perjudicando nuevamente al profesorado Navarro. Por un lado, funcionariado perteneciente al antiguo Profesorado Técnico de FP, al acreditar alguna titulación Universitaria puede pasar al cuerpo de Secundaria. La fecha tope para ello es el 19 de enero de 2026, tal y como lo establece la Ley Orgánica 3/2022, de 31 de marzo, de ordenación e integración de la Formación Profesional. Es decir, a partir de esa fecha, profesorado con la misma titulación y que impartan las mismas asignaturas pertenecerán a cuerpos docentes diferentes y a niveles administrativos diferentes, no percibiendo el mismo salario base. Sin olvidar que esta Ley Estatal marginaba al profesorado con contrato temporal, percibiendo también un menor salario base.

Para paliar de alguna manera esta chapuza impuesta por Madrid, el Departamento de Educación de Navarra, mediante Resolución, subsanará que el personal contratado correspondiente a las especialidades del Cuerpo a extinguir de profesores técnicos de FP, que son 19 especialidades a nivel Estatal y 16 en la Comunidad Foral de Navarra, puedan pasar al nivel administrativo A y cobrar el mismo salario. Eso sí, el personal funcionario cobrará con carácter retroactivo desde al año 2021 y el personal contratado NO.

Desde LAB hemos denunciado el “parcheo” que se está realizando desde el Departamento de Educación, puesto que las otras 10 especialidades del antiguo Cuerpo de Profesores Técnicos de FP se quedan fuera de esta Resolución. Es decir, el profesorado contratado que pertenezca al nuevo cuerpo de Profesorado Técnico 598, con titulación universitaria, cobrarán menos. Por ello desde LAB hemos pedido que se subsanen estas diferencias y que, a su vez, el profesorado perteneciente al nuevo cuerpo de Profesorado Técnico con titulaciones de Técnico Superior o Técnico Especialista reciba un complemento para equiparar el salario sin distinciones, tal y como se realizan en otras Comunidades Autónomas.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea