Pedagogia Feminista egunez egun gure ikastetxe zein aisialdiko guneetan zabalduz joan dadin tresna izan nahi du, baita ere etxetik bizi behar dugun garai honetan ere. Bestalde, gogorarazi proiektu hau denon artean aberastea dugula. Zuen eskuetara ailegatu den materiala eta gurekin guztiokin partekatzea merezi duela pentsatuko bazenute, zuen proposamena esker onez jasoko dugu. Horretarako aski izanen da erreferentzia edota esteka Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera igortzea.
Creemos que el tránsito desde la coeducación hacia una pedagogía feminista es cosa de todas las personas tanto del ámbito educativo como de fuera de éste, incluso en esta época que estamos viviendo de encierro debido a la alarma sanitaria. Este es un proyecto colaborativo en el cual cada persona interesada puede enviar sus propuestas a esta dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Bastará con que nos enviéis enlaces o referencias bibliográficas que consideréis interesantes.
Maiatzeko 8ko proposamenak - Propuestas para el 8 de mayo
Haur Hezkuntza - Educación Infantil
TXOMINEN GORPUTZA
Liesbet Slegers
Ibaizabal
Txomin, dagoeneko, mutil handia da! Izugarri atsegin du bere lagunak eta bera nolakoak diren eta nola hazi diren ikustea. Guztiek elkarrekin beren gorputza ezagutzea eta zaintzea ondo egoteko garrantzitsua dela ikasiko dute. Gure gorputzaren eta gure sentimenduen kontzientzia hartzea ume baten ikaskuntzaren alderdi bat da. Txominek eta bere lagunek elkarrekin egingo dute.
GORKA KONPONTZAILEA
Mitxel Murua eta Julen Tokero
Elkar
Behin ospitalera eraman zuten Pirritx tripako minez. Apendizea kendu zioten. Porrotx berarekin joan zen, noski. Ospitalean Gorka ezagutu zuten, mutil bizkor eta trebe bat. Gorka konpontzailea da, puskatuta dagoen guztia konpondu egin behar izaten du. Gorkarentzat ez dago jostailu hoberik benetako erremintak baino. Ospitalean zeudela, Gorkak bere bi amak aurkeztu zizkien Pirritxi eta Porrotxi. Gorkak bi ama ditu, eta biak dira magikoak. Haien etxean ez da falta irudimena, abentura, umorea eta batez ere maitasuna.
Lehen Hezkuntza - Educación Primaria
BALOIKA
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda
Pamilea
Mikeltxo bere ikastolako futbito taldeko jokalaria da, Ibai bere lagun minarekin batean. Ahaleginak egiten dituzte sailkapenean gora egiteko, baina beste talde baten azpijokoak bidea moztuko die behin eta berriz. Jokalari berri baten etorrerak badirudi haien zoritxarra aldaraziko duela. Ezusteko gertakari batek, ordea, haien amets guztiak desegiteko arriskuan jarriko ditu.
EZ DUT ILE KIZKURRIK IZAN NAHI!
L.E Anderson
Picarona
Ipuin dibertigarria, geure burua garen bezalakoak maitatzen ikasteko. Ipuin bat ileari buruz. Txima eta kalpar matazei buruz!
Bigarren Hezkuntza - Educación Secundaria
MOIO. GORDERTZEA EZINEZKOA ZEN
Kattalin Miner Perez
Txalaparta
2007ko apirilaren 23an, Aimar Elosegi Ansa Hernaniko gazte transexualak bere buruaz beste egin zuen. Moiok, bere lagunek esaten zioten bezala, ezin izan zuen bere etorkizuneko prospekzioa gainditu, non zorigaiztoko eta pozik ez zegoela igartzen zen. Heriotzaren berri eman ostean, Kattalin Minerrek, Aimarren lagun eta liburu honen egileak, kazetaritza elkarrizketa, erreportajea eta testigantza konfesionala batzen ditu.
“COMO UNA NIÑA”
¿Cuándo empezamos a considerarlo negativo?
Hacer las cosas “como una niña” es usualmente sinónimo de que lo estás haciendo mal o eres débil. Un grupo de niñas, libres de prejuicios, fueron grabadas para enseñarnos lo contrario.
Sara Rosenberg idazle argentinarrarekin izandako elkarrizketa.
"Maiatzaren lehena duela ehun urte baino gehiago langile mugimenduak euren aldarriei bultzada emateko adostutako eguna dugu. Emakume langileon askatasuna helburu dugunontzat ere berebiziko eguna dugu hau, zapalkuntza guztien gaindipenak ekarriko baitu guztiok bizi baldintza eta bizi kalitate bera izateko aukera."