Pedagogia feminista 2020/10/08
Pedagogia Feminista egunez egun gure ikastetxe zein aisialdiko guneetan zabalduz joan dadin tresna izan nahi du. Bestalde, gogorarazi proiektu hau denon artean aberastea dugula. Zuen eskuetara ailegatu den materiala eta gurekin guztiokin partekatzea merezi duela pentsatuko bazenute, zuen proposamena esker onez jasoko dugu. Horretarako aski izanen da erreferentzia edota esteka Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera igortzea.
|
Pedagogía feminista 2020/10/08
Creemos que el tránsito desde la coeducación hacia una pedagogía feminista es cosa de todas las personas tanto del ámbito educativo como de fuera de éste. Este es un proyecto colaborativo en el cual cada persona interesada puede enviar sus propuestas a esta dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Bastará con que nos enviéis enlaces o referencias bibliográficas que consideréis interesantes.
|
 |
GORA KOLORETAKO AZKAZALAK
Alicia Acosta eta Luis Amavisca
Mezulari
Joni ikaragarri gustazen zitzaion azazkalak margotzea, eskolan iseka egiten hasi zitzaizkion arte. Egun berean erabaki zuen aitak berak ere azazkalak margotzea. Liburu honek gure beldurrei aurre egitearen garrantziaz eta lankidetzan aritzeak eta adiskidetasunak duten balioaz hitz egiten digu.
|
|
 |
KORNELIO
Leo Lionni
Kalandraka
Ipuin honetako krokodilo protagonista da bere komunitateko guztien artean zutik ibiltzen den bakarra. Maila horretatik, gainerakoek ikusi ezin dituzten gauzak ikusten ditu. Besteek, ordea, ez diete garrantzirik ematen. Kornelioren istorioak pentsatzeko eta bizi-irakaspen baliotsuak ikasteko gonbita da
|
Lehen Hezkuntza - Educación Primaria
|
 |
NIRE AITA ETXEKOANDREA DA, ETA ZER?
Silvia Ugidos
Elkar
Lucilaren aita ez da irakaslea, ez da arotza, ez da taxista... Lucilaren aita etxekoandrea da. Badaki tarta goxoak egiten, badaki arropak garbitu, zabaldu eta lisatzen. Baina batez ere bere ingurukoak zorintsu egiten daki, ipuinak kontatzen, dantzan, bihurrikeriak egiten... eta bere seme-alabei eskolako lanetan laguntzen daki. Oso pozik dago Lucila bere aitarekin. Hasieran bai, baina orain Lucila ez da lotsatzen bere aita etxekoandrea dela lagunei esaten.
|
|
 |
TXIMELETA BELARRIAK
Luisa Aguilar
Kalandraka
Belarri handiak edo ile zail eta bihurria izatea, altua edo txikia izatea edo potzoloa edo argala... Ezaugarri ñimiñoena ere burla eta hista iturri izan daiteke umeen artean. Horregatik honelako liburu bat behar da, denei erakusten diena, iseka jasaten dutenei zein iseka-egileei, jokabide hori gaitzesteko modukoa dela.
|
Bigarren Hezkuntza - Educación Secundaria
|

|
KASILDA HERNAEZ
Antipolitikaren sentimendu anarkista
Kasilda Hernaez sindikalista eta miliziano anarkista sentimenduek mugitzen zuten faxismoaren kontra borroka egitera. Eta mugitu zuten, hara-hona, asko. Euskal Herrian, Katalunian, Estatu frantsesean ibili zen, paskinak eta bonbak saskian gordeta, fusila sorbaldan, sukaldean lanean edo galtzontzilloak josten.
Kasilda Hernaezen historia hemen irakurri
|
|
 |
LABURMETRAIA/CORTOMETRAJE
Las agresiones sexistas no tienen edad
Este corto francés hace pensar al espectador y ayuda replantear situaciones cotidianas que ocurren entre niños y niñas a muy temprana edad. En el vídeo, de algo más de tres minutos de duración, Julie es convocada por la directora del centro después de que su hija golpeara a un compañero de clase. Julie, sin embargo, descubre la verdadera razón que llevó a su hija a actuar de esta manera.
Ver aquí el cortometraje
|
|
Batxilergoa - Bachillerato
|
 |
FEMINISMOA %99AREN ALDE
Manifestu bat
Nancy Fraser, Cinzia Arruzza eta Tithi Bhattacharya
Txalaparta
Manifestu honek aldarrikatzen duen ezkerreko feminismoak egungo eredu neoliberalari oposizio bateratua eginen dio; emakumeen gehiengoaren egoerak eta premiak erdigunean jarriko ditu, eta gorabehera politiko, ekologiko, sozial, ekonomiko eta erreproduktiboak aintzat hartuko.
|
|
|
|