Manifestazioa IRUÑEA Gaztelu Plaza - Plaza del Castillo 20:00 |
|
Sindikalgintzak urrats feminista![]() Emakumeak 2017/03/01 Ba al zenekien... ... Estatu mailan gizon eta emakumeen arteko soldata arrailarik handiena Nafarroakoa dela? Hots, gizon eta emakumeen arteko soldata parekatzeko, emakume langileen soldata %44a igo beharko lukete. Emakumeak lan merkatura sartu izanak ez du ekarri lan merkatuan lan baldintzen parekatzea batetik, ezta, zaintza lanen banaketa erantzunkidea bestetik. |
Un paso feminista desde el sindicalismo![]() Emakumeak 2017/03/01 ¿Sabías que... La entrada de las mujeres al mercado laboral no ha traído una equiparación de las condiciones laborales, ni un reparto corresponsable de los trabajos de cuidado. |
|
"Euskaraz bizi nahi dut" erabakia
•Iritzi artikulua 2017/02/23 Ainara Oiz Ingeles irakaslea
Euskararen erabilera ezagutzaren azpitik dago, hau da dagoena. Badirudi azken boladan gazteengan igo dela ezagutza, eta deigarria egiten zait, hain zuzen ere haiek baitira bereziki erabileran kale egiten dutenak, nire irudikoz. Baina tira, nik nire ikuspegitik aztertu nahiko nuke afera; izan ere, aspalditxo hartu bainuen euskaraz bizitzeko hautua, eta oso serio gainera. Nik ez dut ezer gaztelaniaren aurka, berez nire ama hizkuntza da, niregan dago, eta bizi naizen lekuan, Nafarroan, Iruñerrian, pisu handia dauka gainera. Hala ere, euskarak gaztelaniak ematen ez didan beste zerbait ematen dit, hitzekin azaldu ezin dezakedana. Euskaraz eroso sentitzen naiz, natural, nire identitatea eraiki dut bere inguruan, nire izaeraren zati handia azaltzen du euskarak.
Askotan esaten da euskara altxorra dela, asko zaindu beharrekoa. Eta noski, bat nator horrekin, baina arriskua dakar horrek; kotxea erosi eta apurtu ez dadin garajean erabili gabe manta baten azpian izango ez genukeen moduan, euskara erabiltzeko dago, kalera ateratzeko, harramaskak egiteko, eta tarteka kolpeak emateko ere bai, zergatik ez.
Euskaraz bizitzea erabakitzean hiru aspektu bereizten ditut nik nire bizitzan: batetik, nik neuk, pertsona bezala, hartutako hautua; nik eraikitako inguruan, bikotea eta lagunak esaterako, euskaldunak dira nagusi, sinpleki esanda, ezaugarri horrek beraiekin identifikatuta egotea sentiarazten baitit, hurbilago, eta orokorrean interes eta balore antzekoak baititugu, bizitzari leiho beretik begiratzen diogu. Bigarrenik, arlo profesionala dago; irakasle izan nahi nuela argi neukan, hizkuntza irakatsi nahi nuela ere bai, eta ingelesa atzerriko hizkuntza gisa izango zela irakasgaia ere; baina argi baino argiago neukan hori guztia inguru zehatz batean gertatu behar zela, eta hori euskarazko irakas-ereduan zen, D ereduan. Eta hala egin nuen, lanean euskaraz aritzeko hautua egin nuen. Hirugarrenik, nire ama izaera dago. Nire bikoteak eta biok argi genuen gure seme-alabek euskara izango zutela ama hizkuntza, ahalik eta atxikimendu gehien transmitituko geniela eta euskaraz nola bizi irakatsi ere. ERABAKI BAT, HORIXE DA EUSKARAZ BIZITZEA NIRETZAT.
Baina erabakia hartzea ez da nahikoa tamalez; errealitatearekin aurrez-aurre egiten dugu euskaldunok uneoro. Trabak, mugak, aurreiritziak … mugagabea da euskaraz bizitzea galarazten duten oztopoen zerrenda. Horregatik egiten du kale erabilerak, jende orok ez baitu borroka etengabe horretan aritzeko indar, gogo edo borondaterik; badirudi anbizio handiko bizi proiektua bilakatu dela nahi hori, eta hala den bitartean, euskara berez dagokiona baino txikiagoa izaten segituko du. ERABAKI BAT DA EUSKARAZ BIZITZEA; horregatik, ahal eta nahi duzuen horiei, eta eraiki nahi dugun herriarekiko koherentziaz, konpromisoa hartzera animatzen zaituztet, izan ere nik ez baitut euskararik gabeko Euskal Herririk irudikatzen. Eskubide osoz eta zilegia zaigulako, konplexurik gabe erabili eta exijitu EUSKARA, gutxi izan arren BAGARELAKO, ETA IZANGO GARELAKO. ZUK ERABAKI, ZURE ESKU DAGO ETA.
Eskubide sozialak hizkuntza eskubiderik gabe?
Irakaskuntza 2017/01/20
|
¿Derechos sociales sin derechos lingüísticos?
Irakaskuntza 2017/01/20 |
|
|
LOMCEri aurre egin
Irakaskuntza 2016/10/10 |
Hagamos frente a la LOMCE
Irakaskuntza 2016/10/10 |
Irakasleak eta langile laguntzaileak, zaintzaileak... Personal docente y asistencial, personal cuidador...
Urriaren 1 baino lehen kontratua sinatu dutenek udan kobratuko duteLABek Administrazioak egindako proposamena urritzat jotzen duAdministrazioa 2016/05/17Atzokoan, maiatzak 16, egindako Mahai Orokorrean Administrazioak Foru Dekretu bidezko aldaketa proposamena luzatu zigun behin behineko irakasle eta langile laguntzaileen kontratuen luzapenei dagokiona. |
Los-as contratados-as antes del uno de octubre cobrarán los meses de veranoLAB considera insuficiente la propuesta de la AdministraciónAdministrazioa 2016/05/17En la Mesa General celebrada ayer 16 de mayo, desde la Administración se trasladó una propuesta de cambio a traves de un Decreto Foral para determinar la duración máxima de los contratos de personal docente y asistencial en centros docentes adscritos al Departamento de Educación. |
Etxerako lanak aztertzen
•Eztabaida •Debate 2016/04/29 |Sortzen Komunikazioa|
Etxerako lanen inguruko eztabaida tailerra egin zuten 2016ko Martxoaren 19an. Bertan hartutako irudiak eta elkarrizketatxoa dira bideoan agertzen direnak.