Hay 1180 invitados y ningún miembro en línea

twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK concentra HSJD ayunta

San Juan de Dios ospitaleko langileok ez dugu nafar osasungintzako Low Cost langileak izaten jarraitu nahi

Soziokomunitario 2024/05/24

GI-k eta LAB-ek osatzen dugun Enpresa Komitea Iruñeko Udaletxe Plazan mobilizatu da gaur goizean, izendatua izatekotan (egun hautagaia da) enpresak hiriaren errekonozimendua jaso eta Sanferminei hasiera emango dien txupinazoa botako duen leku berean.

Iruñeko/Tuterako San Juan de Dios ospitaleko Enpresa Komiteak 5 hilabete daramatza 2022ko abenduan bukatu zen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ospitaleko zuzendaritzarekin.

Negoziazioa oso konplexua eta zaila gertatzen ari da. Bidean oztopo bat bestearen atzetik topatzen ari baikara. Lehenbizi, Giza Baliabideen burua eta Pertsonen eta Balioen arduraduna ez ziren eskura egon, gero negoziazioak eten egin ziren, eta orain zentroko zuzendaritzak jarrera guztiz itxia hartu du. Horren ondorioz, zenbait mobilizazio egin beharra ikusi dugu. Gaur goizean Udaletxe plazan egin dugu elkarretaratzea, egoera hau jendaurrean salatzeko.

Enpresa Komiteak zortzi urte daramatza zuzendaritzaren aitzakia bera entzuten: “Ez dago itunik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin. Osasunbideak ez ditu tarifak eguneratzen. Osasunbideak oso gutxi ordaintzen du”.

Aitzakia horien aurrean, San Juan de Dios ospitaleko langileok argi duguna da, osasun arloko profesionalak garen aldetik, erabateko dedikazioarekin atenditzen ditugula herritar guztiak. Eta halaxe segitu nahi dugula, baina asko lan egiteaz eta gutxi kobratzeaz nazkatzen hasiak gara. Nazkatuta gaude kolore desberdineko hiru legegintzaldi igaro direlako jada eta horietako bakar bat ere ez delako gai izan hitzarmen edo itun serio eta iraunkor bat arautzeko. Nahiz eta urteak daramatzaten egingo dutela hitz ematen.

Eta egoera horretan, ospitaleko langileok pagaburu hutsak gara, haien gaitasun eta interes falta ordaintzen duten pagaburuak. Are gehiago kontuan hartzen badugu pazienteen % 95 osasun sistema publikotik datozkigula.

Osasunbidearen marka txuria gara, bere Low Cost langileak. Sektore publikoarekin konparatuta, jasaten dugun soldata-arrakala izugarria da, eta gero eta handiagoa izanen da. Horregatik, gure soldatak KPIaren arabera igotzea eskatzen dugu, gero eta pobreagoak ez izateko. Baina enpresak tinko segitzen du proposamen guztiei atea itxiz.

Sanferminetako Txupinazoa jaurtitzeko hautagaitzaren harira, langileok ere poz handiz ospatuko dugu, baldin eta ordura hitzarmen berri eta on batekin iristen bagara, soldata duinekin, bizitzaren garestitasuna eta KPIa eguneratuta. Baina gaur den egunean, 5 puntuk bereizten gaituzte.

La plantilla de San Juan de Dios nos negamos a seguir siendo el Low Cost de la sanidad navarra

Soziokomunitario 2024/05/24

El Comité, formado por GI y LAB, nos hemos movilizado hoy en la plaza del Ayuntamiento de Pamplona, el mismo lugar donde la empresa puede recibir un reconocimiento de la ciudad y lanzar el Chupinazo (actualmente es candidata) que dé inicio a las fiestas de San Fermín.

El Comité de Empresa del Hospital San Juan De Dios de Pamplona/Tudela llevamos 5 meses negociando el Convenio Colectivo con la Dirección; un convenio que finalizó en diciembre del 2022.

Esta negociación está siendo muy compleja y dificultosa, ya que el proceso está lleno de obstáculos. Después de padecer la falta de disponibilidad del jefe de RRHH o Personas y Valores y de la suspensión de la negociación, ahora la dirección del Centro ha adoptado una postura absolutamente rígida que nos ha llevado a movilizarnos. Esta mañana nos hemos concentrado en la plaza del Ayuntamiento para denunciar públicamente tal situación.

Llevamos ocho años escuchando la misma excusa desde dirección: "No hay Concierto con el SNS/Osasunbidea. Osasunbidea no actualiza tarifas, Osasunbidea paga muy poco".

Ante tales excusas, la plantilla del HSJD tenemos claro que como profesionales de la salud, atendemos con toda la dedicación a toda la ciudadania y queremos seguir haciéndolo, pero estamos hartas de trabajar mucho y de cobrar poco. Hartas porque tras tres legislaturas de diferente color, ninguna de ellas ha sido capaz de regular un Convenio o un Concierto serio y duradero, aunque llevan años prometiéndolo.

La plantilla del HSJD nos sentimos la pagana de la incapacidad y desinterés de unas y otras. Más aún si tenemos en cuenta que el 95% de nuestros pacientes son personas derivadas de la sanidad pública.

Somos la “marca blanca de Osasunbidea”, su Low Cost. La brecha salarial existente entre nosotras y la plantilla del sector público es enorme, y volverá a crecer. Por ello, exigimos la subida del IPC, para no seguir empobreciéndonos. Pero la empresa está cerrada a cualquier propuesta.

Al respecto de la candidatura del Centro para tirar el Txupinazo de San Fermín, la plantillá lo celebrará con mucha alegría y júbilo si llegamos con un buen convenio firmado, con unos sueldos dignos y actualizados a la carestía de la vida y al IPC. Pero a día de hoy nos separan 5 puntos.

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB