twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

SZK A17 greba

Sindikatuen eta eragile sozialen artean greba eta mobilizazio dinamika bateratuak adosteko unea da

Soziokomunitario 2020/11/16

Jakina denez, joan den urriaren 26an ELA sindikatuak greba deialdia iragarri zuen, bere kasa, baina langileek ez zuten greba horren inolako berririk. Deialdi hori, greba eredua LAB sindikatuarekin lantzen eta adosten ari zenean egin zuen. Beraz, argi dago interes korporatiboak lortzeko ari dela erabiltzen deialdia eta, horren aurrean, gure harridura eta haserrea adierazten ditugu.

LABen iritziz, bizi dugun egoera zail honetan, indarrak batzeko garaia da, sindikatuen eta eragile sozialen artean greba eta mobilizazio eredugarriak adosteko unea. Garaipen kolektiboak lortzeko aukera dugu, elkartuta jokatzen badugu.

Ez da borrokak patrimonializatzeko unea, eta, horregatik, ez dugu parte hartzen eta ez dugu parte hartuko ELAren deialdian; izan ere, beren interesak lehenetsi dituzte eta deialdia horrela egitea urrats bat da oso egoera larrian dauden langileen arteko batasuna hausteko.

LAB greba eta mobilizazio dinamika bateratuak adosteko prest egon da, eta hala izaten jarraitzen du, bai ELArekin, bai beste sindikatu eta eragile sozial batzuekin ere. Hori horrela izanik, uste dugu lanari ekin behar zaiola, dinamika horiek praktikan jartzeko. Gure hausnarketak eta proposamenak sektore horietan lanean ari diren sindikatuekin eta gizarte-eragileekin partekatuko ditugu, zaintzarekin lotutako gizarte-zerbitzuak publikoak izan daitezen eta ratio onargarriak izan ditzagun. LAB sindikatuaren iritziz, hori da landu behar dugun erronka kolektiboa, eta horretan jarriko dugu ahalegin guztia. Ez dugu zalantzarik, elkarrekin lor dezakegu. Hala ere, ELAri dagokio horretarako borondaterik duen argitzea. Argitu beharko du ea prest dagoen dinamika baztertzaileak bazter uzteko, beren interesak asebetetzea bilatzen baitute, eta greba eta mobilizazio bateratuen alde jartzeko.

Aukera dugu: gizarte-zerbitzu publikoak orain!

Es momento de acordar dinámicas de huelga y movilización de carácter conjunto entre sindicatos y agentes sociales

Soziokomunitario 2020/11/16

Como es de sobra conocido, el pasado 26 de octubre el sindicato ELA anunció, de manera absolutamente unilateral y a su cuenta y riesgo, una convocatoria de huelga en el sector; una convocatoria de la que las trabajadoras no tenían conocimiento alguno. Lo hizo cuando esa convocatoria de huelga estaba siendo trabajada y acordada con el sindicato LAB. Así, como no puede ser de otra manera, ante esta utilización de una convocatoria de huelga con intereses claramente corporativos, mostramos nuestra extrañeza y enfado.

En opinión de LAB, en estos difíciles tiempos en los que estamos viviendo es hora de sumar fuerzas, es momento de acordar dinámicas de huelgas y movilizaciones ejemplares, de carácter conjunto entre sindicatos y agentes sociales. Tenemos la oportunidad de alcanzar victorias colectivas si actuamos unidas.

No es momento de patrimonializar luchas, por ello no participamos ni participaremos en una convocatoria, la de ELA, que significa un paso para romper la unidad existente entre trabajadoras que están en una situación muy grave, priorizando sus propios intereses.

LAB ha estado y sigue estando dispuesto a acordar dinámicas de huelga y movilización de carácter conjunto, tanto con ELA como otros sindicatos y agentes sociales. Siendo esto así, creemos que es hora de ponerse manos a la obra para llevarlo a la práctica. Vamos a compartir nuestras reflexiones y propuestas con los sindicatos y agentes sociales que están trabajando en estos sectores, con el objetivo de que se publifiquen los servicios sociales vinculados al cuidado y se establezcan ratios aceptables. En opinión del sindicato LAB, este es el reto colectivo sobre el que tenemos que trabajar y en ello vamos a poner todo nuestro esfuerzo. No tenemos ninguna duda, juntas lo podemos conseguir. Sin embargo, corresponde a ELA aclarar si tiene voluntad para ello. Si está dispuesto a abandonar dinámicas excluyentes, que solo buscan satisfacer sus propios intereses, en favor de huelgas y movilizaciones conjuntas.

Tenemos la oportunidad: ¡servicios sociales públicos ya!