OSA CHN 1

Osasunbidea: Ospitalegunean, mugikortasuna modu arbitrarioan kudeatzen da

Osasunbidea 2020/02/14

Erizaintzako azken deialdien ondoriozko lanpostuen adjudikazioek berriz ere agerian utzi dute zuzendaritzen antolaketa ezin kaskarragoa dela langileen kudeaketari dagokionez, mugikortasuna arbitrariotasunez aplikatzen baitute modu sistematikoan, akoplamenduaren figura arautzen duen araudia behin eta berriz urratuz.

Langileen Zuzendaritzak bat egin du Erizaintzako Zuzendaritzaren trikimailuekin, interesatzen zaizkion pertsonak bere iritziz egon behar duten lanpostuetan jartzeko. Hori helburu, ez dute inolako lotsarik, Erizaintzako Zuzendaritzarekin batera, lanpostu batzuk diskrezionalki sortu, eta profesional "aukeratu" batzuk bertan kokatzeko, langile horien lan-ordutegia eta ordainsari ekonomikoa aldatu behar badute ere. Ez zaie inporta jokabide horrekin antolaketa-disfuntzio garrantzitsuak sortzea eta plantilla organikoa batere justifikaziorik gabe eta legez kanpo aldatzea.
Hori horrela, hemendik gutxira sartuko diren erizainak lanean hasten direnean, horietako batzuk ez dira sartuko puntuazioaren arabera bete beharko luketen lanpostuetan, baizik eta langile kontratatu gisa aritu diren lanpostu beretan, buruek eta zuzendariek hala erabakita. Hori etengabe egiten ari dira, baita langile finkoekin ere. Horrela, lanpostu horiek gainerako langileei eskaintzea galarazten dute, eta zenbait plaza erreserbatuta gelditzen dira, haiek nahierara betetzeko.
Zerbitzu-eginkizunak ere behatzez esleitzen dira, araudian jasotako prozesua batere errespetatu gabe. Eta hori estamentu guztietan gertatzen da: pisu handiagoa dute zuzendaritzek beren pupiloak ondoan atxikitzeko izaten dituzten "interesek" lan irizpide argiek baino. Gainera, zerbitzu-eginkizunen esleipen hori, askotan, behin betiko mugimendu gisa agertzen da plantilla organikoan, eta zaildu edo ezabatu egiten du gainerako profesionalek plaza horiek eskuratzeko duten aukera.
Ulertezina iruditzen zaigu profesionalen zuzendaritzak (zerbitzu zentralak eta Nafarroako Ospitaleguneko zuzendaritza) egoera horretaz ez ohartzea. Bitartean, zuzendaritza batzuk (Erizaintzakoa bereziki, horrelako barne-mugimendu asko egin dituelako) egoera horretaz baliatzen ari dira Ospitalegunea ospitale pribatu bat balitz bezala zuzentzeko, barne-mugikortasuneko prozesuak erabat desagerraraziz, deialdien arteko denbora behin eta berriz luzatuz eta deialdietan oso lanpostu gutxi eskainiz (erakargarritasun gutxien duten lanpostuak, hain zuzen), horrela lanpostuak haiek nahi duten bezala esleitu ahal izateko. Eta hori guztia justifikatzeko esaten dute bidean zailtasun eta traba asko topatzen dituztela: Zuzendaritzak berak eragindako zailtasunak.
LABetik eskatzen dugu zintzoki errespetatu dezatela profesionalen mugikortasunari eta plantilla organikoari buruzko araudia eta publiko egin daitezela, Nafarroako Gobernuaren Gardentasunaren Atarian, plaza-zenbaki bakoitzaren hasierako destinoa eta izan duen mugikortasuna. Ziurtatu beharra dago Ospitalegunean urtero egiten direla akoplamendu prozesuak, eta behar diren bitartekoak jarri behar dira profesionalenganako legez kontrako egoera hori berehala konpontzeko.
Ez dugu uste denak balio duenik erakunde publiko bat kudeatzeko orduan, erakunde horren gobernamendu onaren aitzakiapean egiten bada ere. Kargu publikoetan ari direnek indarrean dagoen araudia behin eta berriz urratzea ezin da inola ere justifikatu.
Enegarrenez, Erizaintzako zuzendariaren eta haren menpeko arloko buruen dimisioa eskatzen dugu, haiek baitira Ospitaleguneko profesionalen kudeaketa desegituratu izanaren arduradun nagusiak, plantilla organikoan disfuntzio larriak sortuz eta funtzio publikoan oinarrizko lan-eskubideak urratuz.

Osasunbidea: gestión arbitraria de la movilidad en el Complejo Hospitalario

Osasunbidea 2020/02/14

Las próximas incorporaciones de la OPE de enfermería han vuelto a poner de manifiesto el desastre organizativo de las direcciones en la gestión del personal, ya que aplican de forma sistemática una movilidad totalmente arbitraria, obviando la normativa que rige la figura del acoplamiento.

La Dirección de Personal se ha avenido a las artimañas de la Dirección de Enfermería para colocar a las personas que le interesan en los puestos que ella cree que “deben” ocupar. Para ello, no duda, junto a la Dirección de Enfermería, en crear puestos de forma discrecional para colocar en ellos a determinadas profesionales “elegidas”, cambiando incluso su horario laboral y remuneración económica, generando importantes disfunciones organizativas y modificando la plantilla orgánica de forma totalmente injustificada y fuera de la legalidad.
Se va a dar el caso de que en las nuevas incorporaciones de personal de enfermería hay profesionales que no van a incorporarse a las plazas que les correspondía ocupar por orden de puntuación, sino que, por criterio de jefaturas y dirección, van a permanecer en los servicios donde han estado trabajando como personal contratado. Esto lo llevan realizando de forma continuada a lo largo del tiempo, también con el personal fijo. Evitan así que dichos puestos sean ofertados al resto del personal y reservan ciertas plazas de forma totalmente interesada.
De la misma manera se asignan a dedo las comisiones de servicio, saltándose todo proceso recogido en la normativa. Y esto ocurre en todos los estamentos, basándose más en el “interés” de las direcciones por retener a algún pupilo, que en criterios laborales claros. Esa asignación de comisiones de servicio, además, aparece reflejada en la plantilla orgánica como movimiento definitivo, dificultando e incluso eliminando la posibilidad del resto de las profesionales a optar a esas plazas.
Es impensable que las direcciones de profesionales (servicios centrales y dirección del CHNa) no sean conscientes de esta situación que permite, sobre todo a la Dirección de Enfermería (por el gran número de movimientos realizados), dirigir el Complejo Hospitalario como si de un hospital privado se tratase, eliminando totalmente los procesos de movilidad interna: prolongando una y otra vez el tiempo entre convocatorias, ofertando un número ínfimo de puestos siendo -los de menos demanda, dicho sea de paso- y reservándose el resto para su adjudicación paralela. Y todo ello lo justifican con las dificultades que se encuentran en el camino; dificultades provocadas por la propia Dirección.
Desde LAB exigimos que se respete la normativa tanto de movilidad de las profesionales, como de la plantilla orgánica, y que se hagan públicos, a través del portal de transparencia del Gobierno de Navarra, los destinos iniciales y la movilidad que ha tenido cada numero de plaza. Es preciso que se asegure el acoplamiento anual en el Complejo Hospitalario y que se habiliten los medios necesarios de forma urgente para solventar esta ilegalidad hacia los profesionales.
Dudamos de que en la gestión de una organización pública todo esté permitido, por mucho que se ponga como cínica excusa el buen gobierno de esa organización. La reiterada transgresión de la normativa vigente no puede tener justificación alguna en cargos públicos.
Exigimos, por enésima vez, la dimisión de la directora de Enfermería y sus jefaturas de área, ya que son las responsables de haber desestructurado la gestión de profesionales en el Complejo Hospitalario, generando graves disfunciones en la plantilla orgánica y vulnerando derechos laborales básicos en la función pública.

 

BOTON Osasunbidea