Hay 1122 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA edificio SNS

Fakultatiboek gainean dute Damoklesen ezpata

Osasunbidea 2024/02/26

Fernando Dominguez Osasuneko kontseilariak, Sindicato Médicorekin egin diren akordioei buruz VOXek egindako galdera parlamentario bati erantzunez, jakitera eman du NUPek egindako REMENA txostena, non bere testuinguruan jartzen baita Nafarroako fakultatiboen ordainsarien bilakaerari buruzko informazioa. Inor ez da harritzen VOX alderdia SMNren interesak defendatzen ikusita, baina ez da onargarria kontseilariak mediku guztiak zaku berean sartzea.

Txosten horren ondorioei dagokienez, argi eta garbi geratzen da 500 medikuk baino gehiagok 100.000 eurotik gora kobratzen dutela (horietako asko zerbitzuburuak dira). Txostenaren arabera, batez besteko soldata 85.000 eurokoa da, baina kopuru hori desitxuratuta dago; izan ere, goian aipatutako 500dik gorako mediku horien soldatek datu guztiak baldintzatzen dituzte. Era berean, zalantzan jartzen dugu mediku gazte batek halako ordainsariak jasotzea; are gutxiago BAME batek.

Osasunbidearen arazo nagusietako bat da, profesional jakin batzuen faltaz gainera, osagarrien bidezko ordainsari-sistema indiskriminatu bat dagoela ezarrita (hogeitik gora osagarri daude). Osagarri horiek negoziazio-mahai guztietatik kanpo hitzartu izan dira; konparazio batera, duela gutxi hileko soldatan medikuei egin zaien 400 euroko igoera. Soldata horri guardietako orduetatik, peonadetatik eta ordainsari aldakorretatik jasotzen den dirutza ere gehitu behar zaio.

Osasun Departamentuaren ardura da beharrezkoak diren neurriak ezartzea eremu publikoan jardunbide txarrak –ekonomikoak barne– saihesteko. Garaia da 24 orduko lanaldiak eta “nahierara” egindako peonadak bukatzeko, baita, soldata osatzearren, “beharrak sortzeko” ezarrita dagoen ohitura hori ere.

Kontseilariaren diskurtsoak indarra ematen die osasun pribatuari eta eragile neoliberalei, zeinen helburua baita gizartean zabaltzea baliabide publikoak ez direla efizienteak eta langile guztiak “diruzale” batzuk direla.

Baina, benetan, onartezina dena da fakultatiboek orain arte bezala jarraitzea lanean. Konponbidea da asistentzia-eredua aldatzea, profesional guztiok geure gain har dezagun gure erantzukizuna, aldamenekoari begiratu gabe, konfiantzaz eta talde-lanean oinarrituta, betiere kontuan hartuta gure arretaren erdigunean egon behar dena pazientea dela.

Iragarritako eredu-aldaketa hori benetan egin dadin, presakoa da Osasun departamentuak behar diren neurriak ezartzea, sindikatu bati egindako kritiketatik haratago, zeina, bestalde, kolektibo osoaren izenean mintzatzen ari baita mediku guztien ordezkaria izan gabe.

SMNk behin eta berriz errepikatzen dituen diskurtsoak zaharkituak daude, eta ez dira iristen ez herritarrengana, ez profesionalengana. Agerikoa da SMN ordezkatzen duen pertsona-talde horrek obsoleszentzia daukala. Iritsi da konponbide zehatz eta berritzaileak emateko garaia, asistentziaren kalitatea eta gure lan-baldintzak hobetu daitezen.

La espada de Damocles que pende sobre el personal facultativo

Osasunbidea 2024/02/26

El consejero de Salud, Fernando Domínguez, contestando a una pregunta parlamentaria de VOX sobre los acuerdos con el Sindicato Médico, se sacó de la chistera el informe REMENA realizado por la UPNA, que contextualiza la información de la evolución de las remuneraciones del personal facultativo en Navarra. A nadie le extraña que VOX defienda los intereses del SMN, lo que no es de recibo es que el consejero meta en el mismo saco a todo el personal facultativo.

Respecto a las conclusiones de dicho informe, lo que queda meridianamente claro es que más de 500 facultativos cobran por encima de los 100.000 euros, muchos de ellos jefes y jefas de servicio. Se dice también que el sueldo medio es de 85.000 euros, pero esta cifra está distorsionada porque el sueldo de esos más de 500 facultativos condiciona todos los datos. También dudamos de que un facultativo o facultativa joven llegue a estas cifras y mucho menos un MIR.

Uno de los principales problemas de Osasunbidea, unido a la escasez de determinados profesionales, es un sistema retributivo a base de complementos en número indiscriminado (superan la veintena) que fueron pactados fuera de cualquier mesa de negociación, como la subida de los 400 euros mensuales. A eso hay que añadir la cantidad de horas en guardias, peonadas y retribuciones variables para generar tal montante económico.

Es responsabilidad del departamento de Salud implementar las medidas necesarias para evitar las malas prácticas también económicas en el ámbito público. Es hora de acabar con las jornadas de 24 horas, las peonadas “a la carta” y la generación de necesidades para completar el sueldo.

El discurso del consejero hace más fuertes tanto a la sanidad privada como a los agentes neoliberales, los cuales pretenden que sobre los recursos públicos caiga el calificativo de “ineficientes”, y sobre su plantilla, el de “peseteros”.

Lo que no se puede permitir es que el personal facultativo continúe trabajando como lo está haciendo hasta ahora. La solución pasa por un cambio de modelo asistencial en la que todas las profesionales asumamos nuestra responsabilidad, sin mirar al de al lado, con confianza y desde el trabajo en equipo, teniendo siempre presente que el paciente esté en el centro de nuestra atención.

El departamento de Salud debe implementar medidas urgentes que demuestren el cambio de modelo anunciado, más allá de críticas a un sindicato que, por otro lado, hace suyo a todo el colectivo, cosa que no es ni cierta, ni posible.

Los discursos anticuados, caducos y repetitivos del SMN no llegan ni a la población, ni a los y las profesionales. La obsolescencia de este grupo de personas que representan al SMN es evidente. Es hora de aportar soluciones concretas y novedosas que nos lleven a la mejora de la calidad asistencial y a la de nuestras condiciones laborales.

 

 

BOTON Osasunbidea

 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB