Hay 1510 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA PNSalud

LAB sindikatuak bat egin du Nafarroako Osasun Plataformaren mobilizazioekin

Osasunbidea 2022/02/10

Nafarroako Osasun Plataformak osasun publikoa eta Osasunbideko langileentzako lan-baldintza duinak defendatzeko egingo dituen mobilizazioak babestu ditu LAB sindikatuak, eta afiliatu guztiei eta langileei otsailaren 18ko 19:00etan Baluarte plazan hasiko den manifestaziorako deia egin die.

LAB sindikatuak, osasun publikoaren aldeko aldarrikapenen ibilbideari jarraituz eta jasaten ari garen egoeraren eta Osasun Departamentuaren neurri faltaren aurrean, ezinbestekotzat jotzen du ahalik eta kolektibo gehien biltzen dituzten mobilizazio guztietan parte hartzea. Herritaren eta langileen arteko batasuna funtsezkoa da agerian uzteko kalitateko zainketak emateko aurrekontu egoki eta nahikorik ez izateak sorrarazten duen nahigabe orokorra.

Horregatik, uste dugu mobilizazio honek garrantzi handia duela Nafarroako osasun publikoaren etorkizunerako. Langileen eta herritarren arteko batasuna ezinbestekoa da adierazteko ez gaudela ados Oinarrizko Osasun Laguntzaren egoerarekin, itxaron-zerrendekin, eta behin-behinekotasuna murrizteko eta langile eskasia konpontzeko neurri faltarekin.

El sindicato LAB se adhiere a las movilizaciones de la Plataforma Navarra de Salud

Osasunbidea 2022/02/10

El sindicato LAB apoya las movilizaciones que va a realizar la Plataforma Navarra de Salud en defensa de la sanidad pública y unas condiciones laborales dignas para los trabajadores y trabajadoras de Osasunbidea y llama a toda la afiliación y a la plantilla a la manifestación del 18 de febrero a las 19:00 que comenzará en la plaza Baluarte.

El sindicato LAB siguiendo su ruta de reivindicaciones en la defensa de la sanidad pública entiende imprescindible la participación en todas aquellas movilizaciones que aglutinen al mayor número de colectivos posibles ante la situación que estamos sufriendo y la falta de medidas del Departamento de Salud. La unión entre la ciudadanía y los trabajadores y trabajadoras es una pieza clave para dar visibilidad al descontento generalizado ante la falta de un presupuesto adecuado y suficiente para dar cuidados de calidad.

Es por ello que entendemos que esta movilización tiene gran importancia para el futuro de la sanidad pública navarra. La unión entre la plantilla y la ciudadanía es fundamental para mostrar el desacuerdo con la situación de la Atención Primaria, las listas de espera y la falta de medidas que supongan una disminución de la eventualidad y subsane de forma inmediata la falta de personal.

 

 

BOTON Osasunbidea

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB