Hay 1504 invitados y ningún miembro en línea

twitterfacebookEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA lizarra

Lizarrako kirurgia handi anbulatorioko zerbitzuan arreta egokia ez dago bermatua, arduradunen ekimen faltagatik

Osasunbidea 2022/04/11

Duela aste pare bat salatu genuen bezala, kirurgia handi anbulatorioko zerbitzuko plantillaren dimentsionamendu-falta disfuntzioak sortzen ari da zerbitzu horretako langileen artean, eta horrek eragin zuzena du Ospitaleko gainerako zerbitzuetan.

Egoera horrek ezinegona sortzen du langileen artean, ikusten baitute lan-kargak handitu egiten zaizkiela, zerbitzuan kalitatezko zainketak emateko antolamendu eraginkorrik ez dagoelako. Izan ere, arazo hori ez da berria Lizarrako Ospitalean. Ospitalea garatzearen, zerbitzu-zorroa handitzearen eta plantilla fidelizatzearen alde egin beharrean, badirudi gero eta txikiagoa izango den eskualdeko ospitale baten aldeko apustua egin dutela, epe laburreko irizpideak erabiliz.

Giza baliabideen kudeaketa txar horren zenbait adibide aipa ditzakegu, adibidez:

- Kirurgia handi anbulatorioko unitate berri bat ireki da kontratazio berririk egin gabe eta gutxien-gutxieneko langileekin. Jarduteko modu hori orokorra da Osasunbidean. Ez dute behar adina langile jartzen, eta, bitartean, izugarrizko dirutza xahutzen dute produktibitateak ordaintzen.

- Erizainak, ELZTak, zeladoreak eta administrariak falta dira. Ez da estamentu jakin baten kontua. Langile horien faltak eragina du gainerako langileengan, eta dagoeneko gatazkak sortzen ari dira, lanari erantzuteko gai ez direlako.

- Egoerak beste zerbitzu batzuei ere eragiten die, hala nola Ospitalizazioko 2. solairuari (bertan sartzen dira alta emateko irizpiderik ez duten pazienteak), hango langile ere gainkarga eraginez (orain bi erizain baino ez daude, arratsaldeko erizainetako bat kirurgia handi anbulatorioko unitate berrira eraman dutelako). Hori guztia gerentziak sortutako ordutegi-murrizketaren emaitza da.

- Zeladoreen kopurua ere ez da handitu. Behar hori betetzeko, kirurgia handiko unitate berrira bigarren solairuko zeladorea joaten da, edo ZIUkoa, une horretan dagoen asistentzia-kargaren arabera.

Horrek guztiak erakusten du ez dagoela planifikaziorik kontseilariak berriki inauguratu duen zerbitzu hori erabiltzeari eta martxan jartzeari begira. LAB sindikatutik plantilla lehenbailehen dimentsionatzea eskatzen dugu, eta espero dugu Lizarrako Langileen Batzordearen hurrengo bileran (apirilaren 4tik apirilaren 20ra arte atzeratu dute) konponbideak aurkeztea herritarrei arreta egokia ematea eragozten duten langile-arazo horiei aurre egiteko.

LAB sindikatuak ez du onartuko berriz gertatzea etxez etxeko ospitalizazio-zerbitzuarekin gertatu zena, non konponbidea izugarri luzatu baitzen modu onartezinean, eta, hala, Osasun Departamentuari exijitzen diogu Lizarrako Ospitaleari behar dituen baliabideak ematea, Lizarraldeko herritarrek beste osasun eskualde eta arlo batzuetan eskaintzen den antzeko arreta jaso ahal izateko.

LAB sindikatuak ez du baztertzen mobilizazioak egitea, baldin eta gerentziaren jarrerak ez badu bermatzen Ospitalean kalitatezko arreta ematea eta plantillaren eskubideak errespetatzea. Era berean, langileei eskatzen diegu gurekin harremanetan jar daitezela beren eginkizunak betetzeko orduan desegokitzat jotzen dituzten jarrerak salatzeko.

La falta de iniciativas en el servicio de cirugía mayor ambulatoria de Estella no asegura la atención correcta

Osasunbidea 2022/04/11

Como ya denunciamos hace un par de semanas, la falta de dimensionamiento de la plantilla en el servicio de cirugía mayor ambulatoria está generando disfunciones entre el personal del mismo servicio que repercuten de forma directa en el resto de servicios del hospital.

Esto está generando malestar entre los y las trabajadoras que ven cómo las cargas de trabajo aumentan sin que exista una organización eficiente que permita generar unos cuidados de calidad en el servicio. Y es que esto no es nuevo en el Hospital de Lizarra, un hospital que lejos de apostar por su desarrollo, aumento de cartera de servicios y fidelización de la plantilla, parece que apuesta por un hospital comarcal cada vez más pequeño, con criterios totalmente cortoplacistas.

Podemos citar varios ejemplos de mala gestión de recursos humanos como:

- Se ha abierto una unidad CMA nueva sin contrataciones nuevas y con el mínimo personal. Esta manera de actuar es generalizada en Osasunbidea. Escatiman en un número adecuado de profesionales mientras dilapidan cantidades ingentes en productividades.

- Falta de personal de enfermería, TCAES, celador, administrativo. No es cosa de un estamento concreto. La falta de dicho personal tiene repercusión en el resto del personal y ya se están produciendo conflictos al no ser capaces de dar cobertura a la actividad.

-Hay otros servicios afectados como la 2ª planta de hospitalización, donde ingresan los y las pacientes que no tienen criterio de alta, sobrecargando al personal (solo están dos enfermeras ya que una de las enfermeras de tarde la han llevado a la nueva CMA). Todo esto es fruto del recorte horario generado por la gerencia.

- Tampoco se han aumentado celadores. Para cubrir esa necesidad, va a la nueva CMA el celador de la segunda planta o UCI, dependiendo de la carga asistencial que hay en ese momento.

Todo esto genera una falta de planificación en el manejo y puesta en marcha de un servicio que ha sido recientemente inaugurado por la consejera. Desde el sindicato LAB reivindicamos que se dimensione la plantilla de forma urgente y esperamos que, en la comisión de personal de Lizarra, que han retrasado del 4 de abril hasta el 20 de abril, se expongan soluciones a los problemas de personal que impiden realizar una correcta atención.

Desde el sindicato LAB no vamos a permitir que se vuelvan a repetir episodios como los del servicio de hospitalización a domicilio cuya solución se dilató de forma inaceptable en el tiempo y exigimos al Departamento de Salud que dote al Hospital de Estella y a la ciudadanía de Lizarraldea de los medios suficientes para tener una atención equitativa y similar a la de otros ámbitos y zonas de salud.

 

 

BOTON Osasunbidea

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB